Convocatoria de prensa de la presentación "La sidra y el mar"
Descripción
Sagardoaren Lurraldea / experiencias turísticas / la sidra y el mar / presentación / convocatoria prensa
ocio presentación convocatoria de prensa la sidra y el mar sagardoaren lurraldea experiencia sagardun turismo
Ficha
- Fecha: 2012-06-13
- Clasificación: 4.1. Experiencias de sagardun
- Tipo documento: Documentos de la actualidad
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: DO-001735
Texto completo
KALE NAGUSIA, 48 . 20115 ASTIGARRAGA . CIF: G20808986 TEL.: 0034 943 55 05 75 . FAX.: 0034 943 33 13 11 info@sagardun.com . www.sagardun.com PRENTSA DEIALDIA Gaia: “Sagardoa eta itsasoa” esperientzia turistikoaren aurkezpena eta euskal sagardoaren kulturarekin erlazionaturiko eskaintza turistikoa bildu eta sustatuko duen marka berriaren aurkezpena. Data: 2012ko ekainak 13 Ordua: 12:00 Aurkezpenaren tokia: Donostiako Aquarium-a Carlos Blasco Imaz enparantza, 1. 20003 Donostia-San Sebastian. Ekitaldiaren deskribapena: Batetik, “Sagardoa eta itsasoa” esperientzia turistiko berria aurkeztuko da. Esperientzia honek, sagardoak antzinako itsas bidaia luzeetan eskorbutoari aurre egiteko izan zuen garrantzia ezagutara ematen du modu dinamiko eta partehartzailean. Hala, bisitariak Sagardoetxea, Euskal Sagardoaren Museoa (Astigarraga), Aquarium-a (Donostia) edo Ondartxo (Pasaia) bezalako museoak bisitatzeko, itsasontzian ibilaldi gidatua egiteko eta sagardotegiko bazkari batean gaiarekin lotutako gastronomiaz gozatzeko aukera izango du. Bestalde, bederatzi urteetako ibilbidearen ostean, aurrerantzean euskal sagardoaren kulturarekin erlazionaturiko eskaintza turistikoa bildu eta sustatuko duen marka berria aurkeztuko da. Ekitaldiko hizlariak honakoak izango dira: - Andoni Gartzia, Sagardun Partzuergoko Lehendakaria. - Vicente Zaragüeta, Aquarium-go Lehendakaria. - Xabier Agote, Albaolako Lehendakaria. Ekitaldia, ETB-ko “CHILOÉ” bidaia eta kulturen saioko aurkezlea den Xuban Intxaustik gidatua izango da. Informazio gehiagorako: Leire Alkorta. Prentsa arduraduna. Telf: 943 550 575 e-maila: info@sagardun.com Sagardun-en inguruan: Sagardun Partzuergoa 2003. urtean sortu zen entitate publiko-pribatua da. Gaur egun Sagardoetxea, Euskal Sagardoaren Museoa eta Sagardo Berriaren Eguna (txotx irekiera) kudeatzen ditu eta sagardoaren kultura sustatzen du esperientzia turistiko ezberdinen bitartez.