Sagardoaren lurraldea

Documento ""Sagardoetxea, Euskal Sagardoaren Museoa: Hezkuntza Programa 2013"

Descripción

Sagardoetxea / actividades / ikastolas / programa educativo 2013

astigarraga acción ikastolas cultura museo sagardoetxea

Ficha

  • Autor: Leire Alkorta
  • Clasificación: 3.5. Actividades
  • Tipo documento: Documentos de la actualidad
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: DO-001727

Texto completo

SAGARDOETXEA, SAGARDOAREN MUSEOA. Hezkuntza programa 2013. Sagardoetxea sagarra, sagarrondo eta sagardoaren kultura zabaltzeko museo gune bat da. Museoen kontzeptu tradizionaletik desberdina da, sagarrondoen bizitza eta sagardoaren elaborazio prozesua modu aktiboan ezagutzeko aukera ematen duen leku dinamikoa baita, gauzak ikusiz, jardueretan parte hartuz eta produktu ezberdinak dastatuz. Sagardoetxeak museoko sagastira eta museo-gunera bisitaldi gidatuak eskaintzen dizkie ikasleei. Museoko sagastian sagardo egileen teknika eta sekretuak aurkituko dituzte eta sagarrondo, hazitegi, sagar mota desberdin eta aintzinako tolare baten bueltan ibiliko dira. Museo-gunean, berriz, sagarra eta sagardoaren historia, usadioaren jatorria, erramintak eta elaborazio prozesua aurkituko dituzte, sagardoaren kulturara gerturatuz. Ikasleen adinaren arabera (Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntza), bisitaldiaren edukiak egokitzen dira eta eduki horiek lantzeko material didaktiko ezberdina erabiltzen da. Bestalde, 18 urtetik gorako ikasleek, aipaturiko bisitaldiaz gain txotx-eko errituaren hastapena eta sagarretik eratorritako produktuen dastaketa egiteko aukera dute. Bestalde, eta museoko edukiak modu ludikoagoan lantzeko, Sagardoetxean joko ezberdinak garatu ditugu: “Sagardogileak aurrera” oka joko ibiltaria eta “Balearen harrapaketa” jokoa. MATERIAL DIDAKTIKOA 1. Urtaroko laborategia: joko, puzzle, irudi, analisi, etb... en bidez urtaro bakoitzean jarduera ezberdinak lantzeko. 2. Muztioa egiteko tresneria: Ikasleek udazkenean sagardoaren elaborazio prozesu osoa egiteko tresneria daukate: kizkiak, pisoiak, matxaka eta prentsa. Guzti honekin, sagardoaren elaborazio prozesua ezagutzeko eta beraiek ekoizturiko muztioa dastatzeko aukera izango dute. 3. Sagardoaren Hiztegia: Sagardogintzaren inguruko 500 hitz biltzen ditu. Hiztegi honi esker, ikasgelan ikasitako hitz berriak lantzeko aukera izango dute, besteak beste: kizkia, patsa, kirikoketa, etb...3 Kale Nagusia 48 • 20115 Astigarraga • Gipuzkoa Tel: 00 34 943 550 575 • www.sagardoetxea.com Museo de la sidra vasca Musée du cidre - sagarnoa SAGARDOETXEA, SAGARDOAREN MUSEOA. Hezkuntza programa 2013. 4. Sagarrekin Jolasean: Sagarraren kulturaren inguruko bost liburuxka dira, adin-tarte bakoitzera egokituak: Haur Hezkuntza (3, 4, 5 urte), Lehen Hezkuntza (LH1, 2, 3, 4, 5, 6) eta Bigarren Hezkuntza (DBH 1, 2, 3, 4). 5. “Sagardogileak aurrera” oka jokua eta “Balearen harrapaketa” jokoa: Oka-jokoan galderak asmatu eta froga ezberdinak egin beharko dituzte bisitaldian ikasitako edukiak lantzeko eta “Balearen harrapaketa” jokoan, garai batean marinelek Ternuara egiten zituzten itsas bidaietan murgilduko dira joko ezberdinen bidez. 6. Multimedia gida: Sagardoetxeako edukiak modu interaktiboan lantzeko aukera ematen duen gida. 7. Artxiboa: Sagardoetxea fondoa osatzen duten pieza guztien artxiboa. Bertan euskal sagardogintzako, liburuak, dokumentuak... kontsulta daitezke. JARDUERAK Sagardoetxeak urte guztian zehar museora gerturatzen diren ikasleei sagastiko eta interpretazio zentroko bisita gidatuak eskaintzen dizkie. Sagastian sagar barietate ezberdinak, gidatze sistemak, fauna eta flora, kizkiarekin sagarrak jaso, aintzinako prentsa zaharrean sagarrak jo, etb... egiteko aukera izango dute. Interpretazio zentruan berriz, sagar eta sagardoaren historia, kultura, festak, ohiturak eta sagardoaren prozesua ikusi eta ikasteko aukera izango dute. Gainera, urtaro ezberdinak landuko dira, garaian garaiko jarduerak eginaz. 1) SAGASTIAK LORETAN Nori zuzenadua: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntza. Noiz: Udaberrian. Iraupena: Ordu bat. Bisitaren deskribapena: Bisita orokorraz gain, polinizazioa, sagarraren izurrite eta gaitzak eta dastaketa landuko dira. Polinizazioa gaitzat hartuta, erleen bizimodua, polinizazioak fruta arboletan duen garrantzia eta loreen zatiak landuko dira. Sagarrondoak loretan daudenean loreen zatiak ikusi, aztertu eta loreen zatiak ikutzeko aukera eskainiko dute. Bestalde, urtaro honetan hain kaltegarriak diren izurrite eta gaitzak aztertuko dira. Dastaketa egiteko garaian, erleen lana hain garrantzitsua izanik, lore polena eta eztia dastatuko dira. Honekin batera beste zentzumenak ere martxan jarriko dira: usaimena, ukimena eta ikusmena.4 Kale Nagusia 48 • 20115 Astigarraga • Gipuzkoa Tel: 00 34 943 550 575 • www.sagardoetxea.com Museo de la sidra vasca Musée du cidre - sagarnoa SAGARDOETXEA, SAGARDOAREN MUSEOA. Hezkuntza programa 2013. 2) SAGARRAK ZUHAITZETAN Nori zuzenadua: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntza. Noiz: Udaran. Iraupena: Ordu bat. Bisitaren deskribapena: Bisita orokorraz gain, inausketa eta dastaketa landuko dira. Sagarrondoen egoerak, zuhaitzen gidatze sistemak zein diren eta nola egiten diren landuko da: - Inausketa berdea. - Udarako txertaketa. - Ilargiaren eragina: goranzko ilargia eta beheranzko ilargia. Dastaketa egiteko garaian, lore polena eta eztia dastatuko dira. Honekin batera beste zentzumenak ere martxan jarriko dira: usaimena, ukimena eta ikusmena. 3) SAGARREN BILKETA Nori zuzenadua: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntza. Noiz: Udazkenean. Iraupena: Ordu bat eta 30 min. Bisitaren deskribapena: Bisita orokorraz gain, muztioaren elaborazio prozesua eta dastaketa landuko dira. Udazkenean sagarrondoen hostoak erortzearekin bat, sagarrak erortzen hasten dira eta elaborazio prozesuari hasiera ematen zaio. Honako jarduerak landuko dira: - Sagarrak bildu kizkiarekin. - Sagarrak dastatu. - Sagarren heldutasunaren neurketa: almidoiaren eta Brixº azterketa. - Sagarra jo pisoi eta matxakarekin. - Sagarra prentsatu. - Sagar muztioaren analisiak eta neurketak egin: dentsitatea, legamiak, bakteriak, etb… Dastaketa egiteko garaian, sagar barietate ezberdinak eta ekoizturiko sagar muztioa dastatuko dira. Honekin batera beste zentzumenak ere martxan jarriko dira: usaimena, ukimena eta ikusmena.5 Kale Nagusia 48 • 20115 Astigarraga • Gipuzkoa Tel: 00 34 943 550 575 • www.sagardoetxea.com Museo de la sidra vasca Musée du cidre - sagarnoa SAGARDOETXEA, SAGARDOAREN MUSEOA. Hezkuntza programa 2013. 4) LANDAKETA GARAIA Nori zuzenadua: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntza. Noiz: Neguan. Iraupena: Ordu bat. Bisitaren deskribapena: Bisita orokorraz gain, sagar haziak erein eta txertaketak landuko dira. Neguan ikasleek Sagardoetxeako haztegian beren sagar hazia ereiteko aukera izango dute. Bestalde, landaketa teknika ezberdinak eta patroi ezberdinak ezagutuko dituzte. Txertaketak egiteko sasoia izanik, txertaketen zergatia eta teknika ezberdinak ere ezagutuko dituzte: ezpala, txapa, ingelesa, omega, zubierakoa, arrakala, azalekoa, zubierakoa eta albokoa. 5) DASTI IPUINKONTALARIA Nori zuzenadua: Haur Hezkuntza. Noiz: Urte osoan zehar Iraupena: Ordu bat. Bisitaren deskribapena: Sagardoetxeako bisita ipuin moduan egingo da. Sagastia eta interpretazio zentroa bisitatuko dira Dasti, Sagardoetxeako pertsonaia bidelagun dutela. Bisita honetan edukiak modu ludikoan eta hezigarrian landuko dira, txikienek museoko edukiak modu errazean barneratzeko. 6) SANTIAGOMENDIKO SAGARDO BIDEA Nori zuzenadua: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntza. Noiz: Urte osoan zehar Iraupena: 5-6 ordu. Bisitaren deskribapena: Sagardoa ekoizten zuten tolare baserrietan zeharko ibilaldi tematikoa da eta Sagardoetxeako bisitaldiaren osagarria izan daiteke. Bisita norbere kabuz edo Sagardoetxeako gida baten gidaritzapean egiteko aukera dago. Sagardoaren kulturaren bitartez, Santiagomendiko baserrien eta Astigarragako historia harrigarria, bertako biztanleen bizimodua eta Santiago Bidearen Gipuzkoan zeharko punturik adierazgarrienetarikoa ezagutzen da. Ibilbidean zehar 8 geldialdi tematiko daude eta azalpen panelak, multimediazko elementuak, joko interaktiboak eta asmakizunak topa daitezke.6 Kale Nagusia 48 • 20115 Astigarraga • Gipuzkoa Tel: 00 34 943 550 575 • www.sagardoetxea.com Museo de la sidra vasca Musée du cidre - sagarnoa SAGARDOETXEA, SAGARDOAREN MUSEOA. Hezkuntza programa 2013. INGURUKO BALIABIDEAK: Astigarragak baditu egun pasa osatzeko zenbait gune: pilotaleku estalia, igerilekua, aire librean bazkaltzeko guneak, Santiagomendi, Santiagomendiko Natur Eskola, Murgiatarren jauregia, Eliza, Norberto Almandoz musikaria, Herriko Plaza, Udaletxea… TARIFAK: Sagardoetxeako bisita gidatua.............................................................. 2 euro ikasle bakoitzeko (Jarduerak: Sagastiak Loretan, Sagarrak zuhaitzetan, Sagarren bilketa, Lankatea garaia eta Dasti ipuinkontalaria) Dastaketa gidatua.............................................................................. 1,50 euro ikasle bakoitzeko (Adinez nagusiak diren ikasleentzako bakarrik) Santiagomendiko Sagardo Bidea Ibilbidea norbere kabuz egitea .......................................................................................... Dohakoa Sagardoetxeako gida batekin ibilbidearen bisita gidatua egitea .................................. Kontsultatu (Kasu honetan asmakizun txartela izango lukete) Multimedia gidaren alokairua ................................................................................... Kontsultatu Oharrak: - Prezio hauen barruan BEZ-a sartuta dago. - Irakasleek doako sarrera dute Sagardoetxean. - Tarifa hauek taldeentzako bakarrik dira (gutxienez 15 laguneko taldeak). - Sagardoetxeako jarduera guztiak gida batek zuzenduko ditu.