Documento "Sagardoetxea-Euskaltegiak: Jardunaldi baterako proposamena 2012-2013
Descripción
Sagardoetxea / actividades / euskaltegis / propuesta / contenidos y tarifa
astigarraga acción euskaltegi museo sagardoetxea
Ficha
- Fecha: 2012-09-01
- Clasificación: 3.5. Actividades
- Tipo documento: Documentos de la actualidad
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: DO-001726
Texto completo
SAGARDOETXEA-EUSKALTEGIAK Jardunaldi baterako proposamena Sagardoetxeatik, Euskal Sagardoaren Museotik, museoaren eta sagardoaren interpretazio gunearen errealitatea euskaltegien eskura jartzen dugu, 2012-2013. ikasturterako eskolaz-kanpoko jarduera aberasgarri gisa. Proposatutako jardunaldiak sagarraren eta sagardoaren kultura zabaltzea eta landa inguruneko euskara ezagutu eta praktikatzea ditu helburu nagusi, eta zehazki, sagardoaren eta sagardogileen munduko euskara ezagutu eta lantzea. Hala, Sagardoetxeak ekintza honi ekitea proposatzen die euskaltegiei: Euskaltegian Euskal Herriko sagardoa eta sagarraren kulturaren inguruko teoria eta informazioaren azterketa euskaltegiek garatu beharreko jardunaldien bidez, eta Sagardoetxeako web orriak biltzen duen informazioa oinarri hartuta. Sagardoetxeak badu, gainera, sagardoaren berezko hiztegia eta sagarraren kulturaren inguruko material didaktikoa. Material hau, Sagardoetxeako bisita burutu ostean banatuko zaio talde bakoitzari. Halere, eta nahi duenak, material hau museora etorri aurretik eskuratzeko aukera ere badauka, bertan biltzen diren edukiak euskaltegian lantzeko. Material hori Sagardoetxera etorri aurretik eskuratzeko, gurekin harremanetan jarri beharko da. Banatuko den materiala, honakoa da: Alde batetik, Sagardoaren berezko hiztegia (SAGARDOAREN HIZTEGIA). Bertan, sagarraren eta sagardoaren munduko terminologia zehatza aurkituko dute ikasleek, baita euskaltegian lantzeko aukera emango dieten bibliografia anitza ere. Hiztegia gaika bereizitako bost ataletan banatua dago, sagardoaren ekoizpenarekin zerikusia duten atalak guztiak, eta sagarraren lorearen bost petaloak irudikatu nahi ditu. Eta bestetik, Sagarraren kulturaren inguruko material didaktikoa (SAGARRAREKIN JOLASEAN). Bertan, Sagardoetxearen bisitan landu diren edukiak aurkituko dituzte ikasleek. Besteak beste, honakoak: sagardogintza kontuak, sagardoa lortzeko eman beharreko pausoak, landareen ugalketa teknikak, inausketa motak, polinizazioa, etb...3 Kale Nagusia 48 • 20115 Astigarraga • Gipuzkoa Tel: 00 34 943 550 575 • www.sagardoetxea.com Museo de la sidra vasca Musée du cidre - sagarnoa Sagardoetxean Sagardoaren elaborazio prozesuaren azterketa praktikoa egingo da Sagardoetxeako instalazioetan barrena egindako bisita gidatu baten bidez, eta honek, sagardo munduko hitzak ezagutzeko eta lantzeko aukera emango digu. Sagastian, Euskal Herriko sagarrondo motak, gidatze-sistemak, txertaketak, etb.. ikusiko dira; museo-gunean, sagarra eta sagardoaren historia, oraina eta etorkizuna, sagardogilearen tresnak, etb... ikusiko dira; eta dastalekuan, sagardoa txotx-ean dastatzeko erritoan murgilduko gara. Museoaren bisita honekin, sagardoaren kulturaren inguruko hiztegia landuko da. Urtaro bakoitzean, gainera, sagardoaren elaborazio prozesuari dagozkion jarduera zehatzak burutzen ditugu Sagardoetxean (ikusi 6. orria), eta honek, jarduera zehatz bakoitzaren inguruko terminologia lantzeko aukera emango digu: landaketa, polinizazioa, sagar bilketa eta prentsaketa. Tarifak Sagardoetxea-Euskaltegiak proposamenaren prezioa: Bisita gidatua, dastaketa, sasoiari dagokion jarduera eta material didaktikoa ............. 3,50 euro Beste aukerak Pintxo dastaketa ................................................................................................................. 1,50 euro Museoa + Sagardotegia ...................................................................................... 32,00 euro * Zehazturiko tarifak pertsonako dira. * Prezioan BEZ-a sartuta dago. 4 Kale Nagusia 48 • 20115 Astigarraga • Gipuzkoa Tel: 00 34 943 550 575 • www.sagardoetxea.com Museo de la sidra vasca Musée du cidre - sagarnoa Sagardoetxea, Euskal Sagardoaren Museoa. Sagardoetxea Museoak sagarraren eta sagardoaren historia eta kulturara gerturatzeko aukera ematen duen hiru gune berezitu dauzka: Sagastia Sagastia aire librean dagoen gunea da, sagarraren kultura modu dinamiko eta pedagogiko batean gozatzeko aukera ematen duena. Bertan, sagar mota eta barietateak, sagarraren heldutasuna, txertaketak, sagarra biltzeko moduak eta sagarraren prentsaketak modu dibertigarri batean ikusiko dira. Museo gunea Sagastiaren alboan, museo gunea dago. Bertan, sagarra eta sagardoaren iragana, oraina eta etorkizuna ezagutzeko eta sagardoaren inguruko ohiturak eta errituak ezagutzeko aukera emango diguten sagardogilearen tresnak, ikusentzunezkoak, panel informatiboak, argazkiak eta jokoak daude. Dastaketa gunea Sagardoetxearen hirugarren gunea, sagardoa txotx eran dastatzeari eta Sagardoetxeak hautaturiko GozoGozo produktuen dastaketari (muztioa, likorea eta sagar dultzea) eskeinia dago.5 Kale Nagusia 48 • 20115 Astigarraga • Gipuzkoa Tel: 00 34 943 550 575 • www.sagardoetxea.com Museo de la sidra vasca Musée du cidre - sagarnoa Sagardoetxean, sagardotegira joan aurretik, sagardoaren dastaketaren inguruko rituala eta sekretuak ezagutu nahi dituenarentzat, txotx-eko ohituran dastatzeko hastapenak irakasten ditugu: edalontzia hartzeko modua, txinparta ona lortzeko edalontziaren inklinazioa, tonuaren azterketa, kolore ezberdinen esanahia eta usaien bereizketa. Denda Sagardoetxeak denda bat ere badu eta bertan, sagardo mota ezberdinak, sagarretik eratorritako produktuak, oroigarriak, promozioko materiala eta sagardoaren munduarekin erlazionaturiko dokumentazio eta informazioa aurki daitezke. Dendan salgai dauden produktu guztiak Sagardoetxearen on-line dendan eros daitezke: www.sagardodenda.com.6 Kale Nagusia 48 • 20115 Astigarraga • Gipuzkoa Tel: 00 34 943 550 575 • www.sagardoetxea.com Museo de la sidra vasca Musée du cidre - sagarnoa Sasoi bakoitzean jarduera bat Sagardoetxea museo bizia da, sasoi bakoitzean itxuraz aldatzen duena. Horregatik, bertan burutzen diren jarduerak aldatu egiten dira, bisitari eta sasoi bakoitzera egokituz. Urtarriletik apirilera: landaketa Haziak ereitea. Txertaketak. Inausketa motak. Sagastiko faunaren behaketa eta azterketa. Sagarra kizkiarekin bildu eta pisoiekin zanpatu. Maiatzetik abuztura: sagarrondoak loretan Polinizazioa: erleen mundua, argizari bidezko esku-lanak, erlauntzen mundua eta eztia. Sagastiko faunaren behaketa eta azterketa. Udako sagarren dastaketa. Irailetik abendura: sagar bilketa eta prentsaketa Sagarraren heldutasunaren jarraipena. Bertako sagar mota ezberdinen dastaketa. Sagarra kizkiarekin bildu, pisoiekin zanpatu, prentsaketa eta ekoizturiko muztioaren dastaketa.