Carta relativa a la prepatación de "Sagardotegien arteko Sagardogintzako Herri Kirolak"
Descripción
Eventos / XII Sagar Uzta / "Sagardotegien arteko Sagardogintzako Herri Kirolak" / organización / Goldea Elkartea
Ficha
- Autor: Goldea Elkartea
- Fecha: 2012-09-30
- Clasificación: 5.3. Fiestas de la manzana
- Tipo documento: Documentos de la actualidad
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: DO-001710
Texto completo
Astigarragan XII. SAGAR UZTA 2012 SAGARDOGINTZAKO HERRI KIROLAK Sagardogile horiek: Aurten eta hirugarren aldiz, Sagardotegien arteko Sagardogintzako Herri Kirolak antolatzeari ekitekotan gaude GOLDEA Elkartekook, Sagar Uztaren festan. Aipatutako Herri Kirolak datorren irailaren 30ean, igandean, arratsaldeko 17:30ean izango dira, eta parte hartzen duen talde bakoitzaren eginkizuna honako hau da: hiru gizonezko eta emakume batez osatutako taldeak sagar karga erdi bat biltzea kizkiaz, sagar karga oso bat leraz garraiatzea eta sagar karga erdi bat txikitzea matxakaz. Probak denbora gutxienean betetzen dituen taldea izango da irabazle. Herri kirol honetan parte hartu nahi duen sagardotegiak bere taldea osatu beharko du (gure laguntzaz, behar izanez gero). Era berean, taldeko partaideei sagardotegiaren izena daraman elastiko bana emango die sagardotegiak eta ekintza antolatzeko elkarrekin zehaztuko dugun diru-laguntza luzatuko du. Beraz, ekintza hau prestatu aurretik, zuen parte-hartzearen berri jakitea ezinbestekoa zaigu. Izan ere, guztion laguntza eta konpromisoa premiazkoak dira, jai honen izaerari eustearren. Horrela bada, zuen erabakia ezagutzeko edota edozein argibide jasotzeko, jarri zaitezte gurekin harremanetan abuztuaren 31a baino lehen, honako bitartekoak erabiliz: - Posta-elektronikoak: ibanarka@movistar.es /// gabrielizeaga@begira.com - Telefonoak: 943 49 27 05 /// 943 46 82 90 Guztion ahaleginak baloratuz eta Sagar Uzta festa bultzatuz, Jaso agur bero bat, Astigarragan, 2012ko abuztuaren 23an Antton Arka eta Gabriel Lizeaga GOLDEAren izenean