Dossier de "Apertura del txotx 2012. XIX. Sagardo Berriaren Eguna"
Descripción
Eventos / XIX Sagardo Berriaren Eguna / Julian Iantzi / txotx / Astigarraga
astigarraga evento julian iantzi sagardo berriaren eguna txotx
Ficha
- Fecha: 2012-01-11
- Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
- Tipo documento: Documentos de la actualidad
- Fondo: Sagardoetxea fondoa
- Signatura: K103-10 »
- Código: DO-001655
Texto completo
AURKIBIDEA.
1.Prentsa oharra
2. Ekitaldiaren laburpena.
-Txotx. Sagardo Berriaren Eguna, asteazkenean, urtarrillaren 11an.
3. Julian Iantzi. 2012ko Sagardoaren Berriaren Eguneko protagonista
-Protagonista
4. Sagarra. Hala-moduzko sagar kantitatea
5. Sagardoa. Zuku afrutatuak eta freskagarriak
6. Sagardoetxea. Bisitarien kopuru mantendu egin da kontextu ekonomiko kaltegarrian
7. Enoturismoa. Sagardogintzaren sektorerako ikuspuntu berria Turismoaren eskutik
8. 2012 urterako berrikuntzak
-"Euskal Herriko SAGARDOTEGIEN BILATZAILEA"ren aurkezpena
-Bakari edo afari tematikoak "neurrira"
-Probaketa edo dastaketa gidatuak sagardotegietan
------------------------
Sagardoaren museoa • Museo de la sidra Kale Nagusia 48 • 20115 Astigarraga • Gipuzkoa • Tel: 00 34 943 550 575 • www.sagardoetxea.com 1 2012KO TXOTX IREKIERA XIX. SAGARDO BERRIAREN EGUNA 2011ko urtarrilak 11 Kontaktua Euskeraz eta Gaztelaniaz: Joxe Mari ALBERRO 943 550 575 Gaztelaniaz eta Frantsesez: Dominic LAGADEC 943 550 575 SAGARDOETXEA, SAGARDOAREN MUSEOA Sagardoaren museoa • Museo de la sidra Kale Nagusia 48 • 20115 Astigarraga • Gipuzkoa • Tel: 00 34 943 550 575 • www.sagardoetxea.com 2 PRENTSA OHARRA Sagardoetxeak urtarrilaren 11an 2011ko uztaren ezaugarriak aurkeztuko ditu txotx denboraldiaren hasiera izango den ekitaldian eta jendea sagardo berria dastatzen hasteko desiratzen dagoen unean. Urte honetako protagonista JULIAN IANTZI aurkezlea izango da. 2011. urte honetan euskal sagastietako ekoizpena iazkoaren antzekoa izan da eta izurriteen kontrolerako burutu diren lanek sagar ekoizpena mantentzen lagundu dute. Eguzki ugariak eta neurriko euriak, sagarren elementu aromatikoen konzentrazio egokia ahalbidetu dute, zuku afrutatuak eta freskagarriak lortuz. 2011. urtean zehar Sagardoetxeak 10.000 pertsona baino gehiagoren bisita jaso du, iazko bisitarien kopurua finkatuz. Enoturismoaren arloan eta ikuspuntu turistiko berri batetik begiratuta, Sagardoetxean sagardogintzaren sektorerako lanean jarraitu dugu. Hala, 2011ko urtarrilean aurkeztu genuen Plan Estrategikoa ezartzen hasi gara. Bestalde, aipamen berezia merezi du Sagardoetxeako sagardotegietan burutu diren probaketa edo dastaketa gidatuek izandako arrakastak. Txotx denboraldi berri honetarako antolatu ditugun berrikuntzak honakoak dira: “EUSKAL HERRIKO SAGARDOTEGIEN BILATZAILEA”ren aurkezpena, sagardozale bakoitzaren gustu eta zaletasunen arabera Euskal Herriko sagardotegi guztiak kontsultatzeko aukera emango duen web aplikazioa, sagardotegietako bazkari eta afari tematikoekin loturiko baliabideen handitzea (besteak beste, monologodun bazkariak, txalapartariak, trikitixa, herri kirolak, dantzariak, sagardoaren eskualdeko ibilbidea eta itsasontzian bidaia barne-hartzen duen “sagardoa eta itsasoa” jardunaldia) eta aurreko urteetan izandako arrakasta ikusita, Sagardoetxeako sagardotegietako probaketa edo dastaketa gidatuen kopurua handitzea. Sagardun Partzuergoa Sagardo Berriaren Eguneko ekitaldiaren sustatzailea da, uztaren ezaugarriak eta sagar zuku berriei analisiak egin dizkiena. Aldi berean, Sagardun osatzen duten taldeen ahaleginek, Sagardoetxearen sorrera eta bertako jardueren sustapen iraunkorra bultzatu dute. Ekintza hauek gure web orrialdean www.sagardoetxea.com-en ikus daitezke.Sagardoaren museoa • Museo de la sidra Kale Nagusia 48 • 20115 Astigarraga • Gipuzkoa • Tel: 00 34 943 550 575 • www.sagardoetxea.com 3 EKITALDIAREN LABURPENA Txotx. Sagardo Berriaren Eguna, asteazkenenean, urtarrilaren 11an. Sagardoetxeak urtarrilaren 11an azalduko ditu 2011ko uztaren ezaugarriak txotx denboraldiaren hasiera izango den ekitaldian eta jendea sagardo berria dastatzen hasteko desiratzen dagoen unean. Andoni GARTZIA Astigarragako Alkateak aurkeztuko du uzta berria Sagardoetxean eta sagarraren eta sagardo berriaren ezaugarrien berri emango du, sagardoaren munduko gertaera garrantzitsuenekin batera. Sagardoetxean izango da ekitaldia, Astigarragako Kultur Etxean kokatua, eguerdiko 12:00etan. Baina urtero bezala, hemeretzigarren aldi honetan ere, ekitaldiko unerik garrantzitsuena txotx irekierakoa izango da. Astigarragako Petritegi sagardotegian “Gure Sagardo Berria” oihu egingo du Julian IANTZI aurkezleak, lehen kupela irekiko du eta honekin batera sagardo denboraldi berria irekiko da. Aldez aurretik, museoko sagastian sagarrondo berri bat landatuko du. Ekitaldi sinboliko honekin, naturaren dinamikotasuna eta berritzeko ahalmena azaldu nahi dira, urtetik urtera mahai batean sagardoaren bueltan esertzeko aukera eskaintzen baitigu. PROTAGONISTA IZAN ZIREN... 1994, Andoni EGAÑA bertsolaria. 2003, Abraham OLANO txirrindularia. 1995, Jose Mari BAKERO futbolaria. 2004, Periko, Mikel y Xabi ALONSO. 1996, Javier CLEMENTE entrenatzailea. 2005, Ainhoa ARTETA sopranoa. 1997, Julian RETEGI pilotaria. 2006, Jose Luis KORTA arraunlaria. 1998, Miguel INDURAIN txirrindularia. 2007, Juan MARTINEZ DE IRUJO pilotaria. 1999, Juan Mari ARZAK sukaldaria. 2008, Andoni LUIS ADURIZ sukaldaria. 2000, Pedro Miguel ETXENIKE fisikaria. 2009, Aimar OLAIZOLA pilotaria. 2001, Joane SOMARRIBA txirrindularia. 2010, REAL SOCIEDAD DE FUTBOL futbol taldea. 2002, Martín FIZ lasterkaria. 2011, Karlos ARGUIÑANO sukaldaria. EGITARAUA 11:30etatik-12:00etara. Komunikabideei akreditazioak emango zaizkie Sagardoetxean. 12:00etan. Prentsaurrekoa Sagardoetxean. Bertan azalduko dira 2010eko uztaren ezaugarri nagusiak, sagarraren eta sagardo berriaren ezaugarriak eta sagardoaren munduko gertaera garrantzitsuenak. 13:00etan. 2012ko Sagardo Berriaren Eguneko protagonistak sagarrondo bat landatuko du. 13:45etan. Petritegi sagardotegian “Gure Sagardo Berria” oihu eginda lehen kupela irekiko da eta honekin, txotx denboraldiari hasiera emango zaio. Ondoren, denboraldiko sagardotegiko lehenengo menua dastatuko da. Egun guztian zehar. Astigarragako tabernek barrikoteak eskeiniko dizkiete bezeroei uzta berridun sagardoarekin. Sagardoaren museoa • Museo de la sidra Kale Nagusia 48 • 20115 Astigarraga • Gipuzkoa • Tel: 00 34 943 550 575 • www.sagardoetxea.com 4 JULIAN IANTZI 2012ko Sagardo Berriaren Eguneko protagonista Julian Iantzi aurkezlea izango da aurtengo txotx irekieraren arduraduna “Gure Sagardo Berria” oihu eginda, datorren urtarrilaren 11an, asteazkenean, burutuko den 2011ko uztaren aurkezpenaren testuinguruan. Ekitaldia Sagardoetxean bertan izango da, Astigarragako Kultur Etxean kokatua. PROTAGONISTA 2001. urteaz geroztik, Julian Iantzi EITBko aurpegirik ezagutuenetarikoa da. Saio batzuetako aurkezlea izan da telebista ezberdinetan, baina zalantzarik gabe euskaldunontzako EITBn egin da ezaguna Basetxea’, ‘Begia gose’, ‘Sorginen Laratza’, ‘La flecha amarilla’, ‘El conquistador del fin del mundo’ eta festetako zenbait programa bereziei esker. Gainera Estatu batuetako euskal komunitateei buruzko erreportai multzo bat gidatzeko aukera ere izan du Julianek. 2007ko martxoan nazio mailako telebistara salto egin zuen ‘Brainiac’ saioa aurkeztuz Cuatro katean. Jarraian, 2008ko udan, ‘El muro infernal’ saioa aurkeztu zuen, Fuji TV-ren ‘Hole in the wall’ formatu arrakastatsuaren bertsio espainiarra La Sexta katean, baina programak zuen audientzia maila baxuaren ondorioz, parrillatik kendu zuten. 2009ko udan “vaya par... de tres” udako bihotz kontuetako programako moderatzaile gisa aritu zen Maria Patiño eta Jesús Mariñas kazetariekin Antena 3 katean. Nazio mailan egin zuen azken lana iaz izan zen, “Billete a Brasil” saioa aurkeztu zuelarik Cuatro katean. Ondoren berriz ere EITB-ra bueltatu zen “El Conquistador del Fin del Mundo”ko beste edizio bat aurkeztera. Sagardoaren museoa • Museo de la sidra Kale Nagusia 48 • 20115 Astigarraga • Gipuzkoa • Tel: 00 34 943 550 575 • www.sagardoetxea.com 5 2000. urtean EITB egiten ari zen 10.000 pertsona baino gehiagoko kasting batera aurkeztu ostean hasi ziren bere telebistako ibilbidea. lan ezberdinetarako hautatua izan zen baina azkenenean aurkezle gisa lan egiteko lehendabiziko aukera Canal 4 Iruñako telebista lokalak eman zion eta bertako programa batean lanean aritu zen urtebetez. Plato bat zapaldu aurretik, administrari gisa, seguruen saltzaile gisa eta hostalaritzan gisa artu zen. Aurkezle gisa aritu den urte hauetan zehar bere komunikazio lana saritua izan da: - ATV (Tvren akademia)-ren saria 2009an Espainiako entretenimendurako programa autonomiko onenari “El Conquistador del Fin del Mundo” realityarekin. - “Argia Saria” 2005eko telebistako komunikatzaile onenari. - “Iparragirre” saria 2004an programarik onerari “Basetxea”rekin. - “Euskadi Gaztea”ko 2. postua 2003ko komunitzaile onerari sarietan.Sagardoaren museoa • Museo de la sidra Kale Nagusia 48 • 20115 Astigarraga • Gipuzkoa • Tel: 00 34 943 550 575 • www.sagardoetxea.com 6 SAGARRA. Hala-moduzko sagar kantitatea. Aurtengo sagar kantitatea iazkoaren antzekoa izan da fruituen tamaina onari esker eta ekoizpena kontrolatzeko egindako izurriteen prebentzio-lanei esker. Azken urteetan bezala, iraila hasieran Gipuzkoako sagasti ezberdinetan kontrol bat egin zen sagarraren egoera ezagutu ahal izateko. Honetarako, Gipuzkoako zenbait sagasti jarraitu genituen, Beterri aldekoak gehienbat, denera 14 barietate kontrolatu zirelarik: Aritza, Errezila, Gezamina, Goikoetxe, Manttoni, Moko, Mozolua, Patzolua, Txalaka, Udare Marroi, Urdin, Urtebi Haundi, Urtebi Txiki eta Verde Agria. Aurtengo ezaugarri garrantzitsuenak hauek izan dira: loraldia goiz etorri da, polinizazioa ezberdina izan da barietate eta sagastien kokapenaren arabera, udaberria beroa eta lehorra izan da eta uztaila berriz oso bustia. Orohar, sagarren ekoizpen nagusiena Tolosatik kostalderaino eman da. Gipuzkoako barnekaldean ekoizpena askoz txikiagoa izan da, nahiz eta sagasti batzuetan ekoizpen onak izan. Bestalde, ekaina bukaeran izan zen eguzki kolpeak kalte handiak sortu zituen fruituen portzentai handi batean, usteldurak sortuz eta sagarren erorketa goiztiarra sortaraziz. Kanpainaren iraupena: Sagar bilketaren kanpaina irailaren 19an, astelehena, hasi zen eta azaroaren 15a aldera amaitu zen. Halere bilketa lanetan hutsune bat eman zen urriaren 24ko astean barietate goiztiarren aurrerapenaren eta barietate berantiarren bilketa lanen ohiko daten ondorioz. Datuen iturria: - Gipuzkoako Fruitugintza Elkarteak (FRUITEL) 2001, 2002 eta 2003 urteetan “Gipuzkoako sagardo sagar barietateen azterketa agronomikoa”-ren inguruan gauzaturiko ikerketak. - SAGARDUNentzat 2004, 2005, 2006, 2007, 2008, 2009, 2010 eta 2011ean egindako boletinak.Sagardoaren museoa • Museo de la sidra Kale Nagusia 48 • 20115 Astigarraga • Gipuzkoa • Tel: 00 34 943 550 575 • www.sagardoetxea.com 7 SAGARDOA. Zuku afrutatuak eta freskagarriak. Udazkeneko guzki ugariak sagarren elementu aromatikoen bilketa egokia ahalbidetu dute, zuku afrutatuak eta freskagarriak lortuz. 2011ko Euskal Herriko uztak 10 miloi litro sagardo inguru ekoiztea ahalbidetu du, iazko antzeko kopurua. Jarrera zuhurra bizi dugun egoera ekonomiko zail eta iraunkor honetan. Sagardo dastaketa Hori koloreko sagardoa, lasto-koloreko tonuekin. Uzta honetako hartziduraren ezaugarriek ahoan lehorra den sagardoa ahalbidetu dute, txinparta finekoa eta ahoan sentsazio luzekoa. Gure sagardotegietan, orekatua, freskagarria, afrutatua eta ahoan amaiera luzea duen sagardoa dastaketarako zain duzue.Sagardoaren museoa • Museo de la sidra Kale Nagusia 48 • 20115 Astigarraga • Gipuzkoa • Tel: 00 34 943 550 575 • www.sagardoetxea.com 8 SAGARDOETXEA. Bisitarien kopurua mantendu egin da kontextu ekonomiko kaltegarrian. 2011. urtean zehar Sagardoetxeak 10.000 pertsona baino gehiagoren bisita jaso du, iazko urtearekin alderatuaz egonkortasun nabariagoa lortuaz, oso positibotzat jotzen dugun mantenua. Urte honetan zehar jarduera ezberdinak burutu ditugu: publikoarentzako bisitak (Sagardoetxeako bisita gidatuak, probaketa edo dastaketa gidatuak sagardotegietan, “txotxaren erritua” bazkari edo afari tematikoak, Museoen Nazioarteko Egunaren ospakizuna “urtaroko laborategiaren aurkezpena” eta “oroimenaren zuhaitza” tailerrarekin, “sagardoa eta itsasoa” udako jarduera berezia aisialdi taldeekin, sagar muztioaren elaborazioa eta barrikotea gaztaina eta sardin zaharrekin); ekitaldiak (Sagardo Berriaren Eguna, Santa Ana eta Sagar Uzta); museoaren berezko lanak (dokumentazio zentroa, artxiboa, Sagardoetxea boletinaren argitalpena eta ikerketak) eta aldi baterako erakusketak: “Sagardoa eta itsasoa” eta “Sagardogintzako artelanak”. Jarduera honek, gaur egunean bost langileren lanaldi osoa eskatzen du eta aldizkako jende gehiagoren beharra bisitari asko biltzen diren ekitaldietan.Sagardoaren museoa • Museo de la sidra Kale Nagusia 48 • 20115 Astigarraga • Gipuzkoa • Tel: 00 34 943 550 575 • www.sagardoetxea.com 9 ENOTURISMOA. Sagardogintzaren sektorerako ikuspuntu berria Turismoaren eskutik. Beste ardogintzaren lurralde askoren antzera (Penedès, Errioxa, etb...), gure eskualdea eta sagardoaren kultura, geroz eta gehiago diren eta gure produktua ezagutzeko eta esperientzia berriak bizitzeko gogoz dauden bezeroentzako erakargarritasun maila handi batera iritsi dira. Azken urteotan, sagardotegiak benetazko gizarte-fenomenoa bilakatu dira Euskadin, txotx boladan “benetazkoa” den, kultura balore identitarioak eta tradizionalak dituen eta herrialde baten izateko modua eta bizitzeko modua definitzen dituen esperientzia honetaz gozatu nahi duten milaka pertsona erakartzen dituelarik. Sagardoaren kultura esperientzia eno-ludiko-hezigarria da Euskadin, baina oraindik hazkuntza eta hobekuntza enoturistikorako aukera handia dauka. Hori aintzakotzat hartuta, eta Administrazio publikoarekin rekin batera, sagardogintzako produktuen (sagardoa, txotx-a eta sagardotegia) eta ostalaritzako produktuen (ostatuak, jatetxeak, dendak, etb...) eskaintza hobetzen ari gara ondo eraikitako, kalitatezko eta nazioartean zabaldutako eskaintza turistikoaren parte izan daitezen. Lan honen emaitzak 2011ko urtarrilean argitaratu genituen Plan Estrategikoan eta beronen martxan jartzea eraginkorra da eta urte batzuk iraungo ditu.Sagardoaren museoa • Museo de la sidra Kale Nagusia 48 • 20115 Astigarraga • Gipuzkoa • Tel: 00 34 943 550 575 • www.sagardoetxea.com 10 2012 URTERAKO BERRIKUNTZAK “Euskal Herriko SAGARDOTEGIEN BILATZAILEA”ren aurkezpena Sagardoetxeatik sagardotegien bilatzaile bat sortu dugu, sagardozale bakoitzaren gustu eta zaletasunen arabera Euskal Herriko sagardotegi guztiak kontsultatzeko aukera emango dion web aplikazioa. Modu honetan, erabiltzaileak bere lan lekutik, etxetik edota bere gailu mugikorretik (iphone, smartphone, etc...), modu erraz eta erosoan, gehien gustatzen zaion sagardotegiko plana egiteko beharrezkoak dituen datu eta informazioa kontsultatu eta eskuratu ahal izango ditu. Web aplikazio honen garapen egokirako, Euskal Herria osoan euren edariak ekoizten dituzten sagardogileen datu zehatz eta egiazkoak lortzeko bilketa lan handia burutu da. Lan honen emaitzak, honako datuak eskuratzeko aukera ematen digu: - Sagardotegiaren kontakturako datuak (telf., helbidea, emaila, web gunea, etb...). - Bazkariak/afariak (disponibilitatea, ezaugarriak, menuak, prezioa, jankide kopurua, ordutegia, etb...). - Informazio orokorra (kokapena, hizkuntzak, zerbitzuak, etb...). - Produktuak/denda. - Enoturismoko zerbitzuak (bisitak, dastaketak, denda, esperientziak, etb...). - Geolokalizazioa (Google Maps). Aplikazioaren helbidea: www.sagardoetxea.com/sagardotegiak/Sagardoaren museoa • Museo de la sidra Kale Nagusia 48 • 20115 Astigarraga • Gipuzkoa • Tel: 00 34 943 550 575 • www.sagardoetxea.com 11 Bazkari edo afari tematikoak “neurrira” Urtetik urteta sagardotegietako bazkari edo afari tematikoekin loturiko baliabideak handituz goaz eta bezeroari jarduera berriak gehitzeko eta norbere neurrira egindako bazkari edo afari tematikoak egiteko aukera eskaintzen diogu. 2 urte dira sagardotegietako bazkari eta afari tematikoak antolatzen ditugula, txotxeko errituaren historia eta bere egiazko izaera gastronomiko eta soziala sagardotegian bertan ezagutzeko aukera ematen duen jarduera, DVD baten emanaldia, txotx-eko errituaren erakusketa eta sagardotegiko ohiko menuaren dastaketa barne-hartzen dituena. Aukera gehiago ere badira: - Sagarrizketak: Bazkari edo afaria monologo batzuekin girotzeko aukera. - Txalapartariak: Ongi-etorria txalapartarekin gauzatzeko aukera. - Trikitixa: Bazkari edo afaria trikitixa saio batekin alaitzeko aukera. - Herri kirolak: Herri kirolen erakustaldia burutzeko aukera, besteak beste aizkolariak, harrijasotzaileak, txingalariak, etb... - Dantzariak: Ongi-etorria dantzariekin gauzatzeko aukera. 2012rako jardunaldi berriak prestatzen ari gara: sagardoaren eskualdeko ibilbidea eta itsasontzian bidaia barne-hartzen duen “sagardoa eta itsasoa” esperientzia. Probaketa edo dastaketa gidatuak sagardotegietan Aurreko urteetan izandako arrakasta ikusita, aurten ere probaketa edo dastaketa gidatuak egingo ditugu txotx boladan Sagardoetxeako sagardotegietan. Probaketak, sagardo munduaren barneko ohitura erakusten du. Err
tual honek, sagardotegiak bisitatzera eramaten gaitu, sagardo dastaketaren bidez uztaren emaitza frogatu ahal izateko. Sagardoetxeatik aurkezten dugun proposamena sagardotegi bat bisitatzea eta kata gidatu bat egitea da, denboraldi berriko produktuaren berezitasunak lehen eskutik ezagutzeko. Informazio hori ezagutzeko, sagardo berriaren dastaketa egingo da. Ezaugarriak - Dastaketa gidatuak urtarrila, otsaila, martxoa eta apirilean egingo dira. - Upeltegi bakoitzeko arduradunak zuzenduko du bisitaldia. - Dastaketan pintxo batzuk eskeiniko dira. - Bataz besteko iraupena: Ordu 1 eta 30 min. - Prezioa: 10 euro pertsona bakoitzeko. - Izen ematea Sagardoetxean gauzatuko da: 943 550 575 / info@sagardoetxea.com. - Gehienez, 25 lagun onartuko dira sagardotegi bakoitzeko.Sagardoaren museoa • Museo de la sidra Kale Nagusia 48 • 20115 Astigarraga • Gipuzkoa • Tel: 00 34 943 550 575 • www.sagardoetxea.com 12 Sagardo munduko esperientzia hoteletako eskaintzari lotua Sagardo Berriaren Egunaren ospakizunarekin Euskal Herriko sagardotegi guztiak zabaltzen dira eta turistikoki pizten duten erakargarritasunari esker, geroz eta turista gehiagok museo, sagardotegi, jatetxe, hotel, etb...etako eskaintza barne hartzen duen sagardo munduko asteburu bat antolatzen du eta honek, sagardoaren munduan interesaturiko bidaiarien sarreretan igoera eragiten du. Gure eskualdeko sagardoaren kulturak pizten duen erakargarritasuna ikusita eta bidaiari bere sagardo munduko esperientzia planifikatzeko ahalik informaziorik osoena emateko helburuz, Sagardoetxeatik eskualdeko sagardotegietatik gertu dauden ostatuetako informazioa eskaintzen dugu, esaterako hotelak, pentsioak, nekazalturismoak, landa-etxeak, etb... SAGARDUN-EKIN KOLABORATZEN DUTEN OSTATUAK: - Elizalde Hotela (Oiartzun). - Gurutze-Berri Hotela (Oiartzun). - Usategieta Hotela (Oiartzun). - Txintxua Hotela (Hernani). - Peluaga landa-etxea (Oiartzun). - Iragorri landa-etxea (Oiartzun). - Añarre Zarra landa-etxea (Errenteria). - Beizama Pentsioa (Astigarraga). - Arraspiñe landa-etxea (Astigarraga). - Kaxkarre landa-etxea (Astigarraga). - Txertota landa-etxea (Andoain).Sagardoaren museoa • Museo de la sidra Kale Nagusia 48 • 20115 Astigarraga • Gipuzkoa • Tel: 00 34 943 550 575 • www.sagardoetxea.com 13 Sagardoetxea, Kultura eta Turismorako gunea Sagardoetxea Museoak sagarra eta sagardoaren historia eta errealitatera gerturatzeko hiru gune berezitu dauzka: sagastia, museo-gunea eta dastaketa-gunea. Sagastia aire librean dagoen gunea da, sagarraren kultura modu dinamiko eta pedagogiko batean gozatzeko aukera ematen duena. Bertan, sagar mota eta barietateak, sagarraren heldutasuna, txertaketak, sagarra biltzeko moduak eta sagarraren prentsaketak modu dibertigarri batean ikusiko dira. Sagastiaren alboan, museo-gunea dago. Bertan, sagarra eta sagardoaren iragana, oraina eta etorkizuna ezagutzeko eta sagardoaren inguruko ohiturak eta errituak ezagutzeko aukera emango diguten sagardogilearen tresnak, ikusentzunezkoak, panel informatiboak, argazkiak eta jokoak daude. Sagardoetxearen hirugarren gunea, sagardoa txotx eran dastatzeari eta Sagardoetxeak hautaturiko GozoGozo produktuen dastaketari (muztioa, likorea eta sagar dultzea) eskeinia dago. Sagardodenda, sagardoaren on-line denda Sagardoetxea gaur egungo gizartearen beharrizan berrietara egokitu da eta on-line denda martxan jarri du, sagardodenda deitua. Bertan, sagardo munduarekin eta euskal gastronomiarekin zerikusia duten hainbat produktu eros daitezke. Ikusi on-line denda: www.sagardodenda.com. Sagardun Partzuergoa, Sagardo Berriaren Egunaren eta Sagardoetxearen sustatzaileaSagardoaren museoa • Museo de la sidra Kale Nagusia 48 • 20115 Astigarraga • Gipuzkoa • Tel: 00 34 943 550 575 • www.sagardoetxea.com 14 SAGARDUN PARTZUERGOA: SAGARDOGILEAK: Alorrenea sagardotegia (Astigarraga) Telf.: 943336999 Mail: alorrenea@gmail.com Astarbe sagardotegia (Astigarraga) Telf.: 943551527 Mail: astarbesagardoak@yahoo.es Bereziartua sagardotegia (Astigarraga) Telf.: 943555798 Mail: aitor@bereziartuasagardoa.com Gartziategi sagardotegia (Astigarraga) Telf.: 943469674 Mail: gartziategi@gmail.com Gaztañaga sagardotegia (Andoain) Telf.: 943591968 Mail: info@sidreriagaztanaga.com Gurutzeta sagardotegia (Astigarraga) Telf.: 943552242 Mail: gurutzeta@gurutzeta.com Lizeaga sagardotegia (Astigarraga) Telf.: 943468290 Mail: gabrielizeaga@kutxasocial.net Mina sagardotegia (Astigarraga) Telf.: 943555220 Mail: 943555220@telefonica.net Petritegi sagardotegia (Astigarraga) Telf.: 943457188 Mail: sidreria@petritegi.com Rezola sagardotegia (Astigarraga) Telf.: 943552720 Mail: rezolasagardotegia@gmail.com Saizar sagardotegia (Usurbil) Telf.: 943364597 Mail: sidreria@sidrassaizar.com Txopinondo sagarnotegia (Azkaine) Telf.: 0033559546234 Mail: txopinondo@wanadoo.fr Zapian sagardotegia (Astigarraga) Telf.: 943330033 Mail: zapiainsat@terra.es Zelaia sagardotegia (Hernani) Telf.: 943555851 Mail: oihana@zelaia.es TALDE KULTURALAK: Astigar E.O.E. Goldea Herri Kirol Batzordea Gure Izarra Mundarro Kirol Elkartea Norberto Almandoz Musika Eskola Xagu Xar Zipotza Kultur Elkartea ASTIGARRAGAKO UDALA
-Sagardo munduko esperientzia hoteletako eskaintzari lotua
-Sagardoetxea, Kultura eta Turismorako gunea
-Sagardodendas, sagardoaren on-line denda
-Sagardun Patzuergoa, Sagardo Berriaren Egunaaren eta Sagardoetxearen sustatzailea
-Sagardun Patzuergoa