Sagardoaren lurraldea

Oso ona Trinidade kaleko iturriko ura

Descripción

Lekeitio inguruko baserrietan sagardo asko egiten zen. Baina ura nahiago izaten zuten; ur ederra zegoen Trinidade kaleko iturrian.

caserío - lekeitio sidra elaboración de la sidra manzana testimonio

Ficha

  • Autor: Ahotsak
  • Fuente: Begoña Ansotegi Txakartegi
  • Fecha: 30 de noviembre de 2009
  • Clasificación: 2.7 Sidra de caserio
  • Tipo documento: Video
  • Fondo: Sagardoetxea Fondoa
  • Código: VI-000984

Texto completo

- Ta sagardaue esan dozu.
- Sagardaua, bai.
- Hemen inguruen nungo sagardaue edaten zenduen?
- Bertoko baserridxetan ta gero [...] be bai. Baserridxan hamen sagar asko eoten zan, Oletatik ta Ipasterretik ta Mendexa ta hortik eta, ba, sagar asko eoten zan. On, nun eitten eben gero ez dakit baiña.
- Zuek erosi eitten zenduen sagardaua?
- Bai, sagardaua erosi. Gustora, ganera, sartzen zan. Ataraten neban egarridxaz, han sareiñetik jun eguzki gorrittan ta egarridxaaz, ba, ura erateko baiña, “sagardau pixkat dao” igual gure amak, eta, ba, sagardaua. Baiña, bestelan, gehidxo eraten gendun ura, e? Ze ur ederra euan Trinidade kalian, itturri bat, on be badao itturridxa. Gure ama, etorten giñin etxetik, lehelengoko biharra eitten eustan, azunberdiko tangia emoten eustan ta Trinidade kalera. Ez dakit nungo, nundik etorri zan ura, baiña ur ederra hantxe. Haixe ur... litro ura, haixe eraten eban gure amak holan danga-danga. Iñoix ein eustan [...], baiña nik eraten neban lez han bertan, amari erun orduko, bertan eraten neban tangatik, ta “pixkat itxiko dotsut”, “Ez, ama, eran dot nik bertan, eran zeuk dana”. Litro ura, tangia, aluminiozko tangia. Haixe ura eraten, eguerdira orduko haixe. Gero etxin, ba, bat be ez, baiña haixe egarridxaz sareiñetik, urik ederrena haixe dala ta.