Sagardoaren lurraldea

"Kizkia", sagar motak eta kupelak

Descripción

Sagarra batzeko, "kizkia" eta saskia. Sagar motak: patzoloa, mozoloa, gezamina, merkelina... Kupelen neurriak; idiekin eramaten zituzten.

donostia gezamina kizki - merkalin mozolua patzolua elaboración de la sidra sidrerias manzana - testimonio

Ficha

  • Autor: Ahotsak
  • Fuente: Juan Zamora Malkorra
  • Fecha: 22 de septiembre de 2009
  • Clasificación: 1.3. Manzana
  • Tipo documento: Video
  • Fondo: Sagardoetxea Fondoa
  • Código: VI-000862

Texto completo

- Sagarra batzeko, kizkitza erabiltzen zan?
- Bai, hua bai, kizkiya. Batzuk eskuakin igual aitzen zian baiño guk, gu beti kizkiyakin, ta normalian kizkiyakin.
- Kizkiya, ta saskiya.
- Saskiya, bai, kirtenakin. Ta kizkiya hartu ta "tak" kirtenian jo ta "ttak" ateatzen da.
- Eta ze sagar klase zan, nola zun izena? Bat baiño gehio zeuden, nahastuta?
- Izenak, guk izenez [...]. Patzolua ta, mozolua ta, gezamiña ta, potrokillua ta, txoixarra ta, gezazuriya ta, sendisagarra ta, merkeliña ta [...].
- Eta, batzuk izango zian gozuauak beste batzuk baiño.
- Bai, bai. Merkeliña mikatzagua, ta zea zan gogorra ta, zea, mozolua're mikatza zan baiño ona, sagardua iteko, ona e? Hola, baliyo haundiya izaten zan, ta patzuelua earra zan. Ta geo, Bixkaizaharra're bazan, beste era batekua, gogorra izaten zan, sekua. Ta...
- Zuek orduan sagasti haundiya zea...
- Ba ordun, garai hartan dana sagastiya zan e? Gure garairako pixkat ai zian galtzen ta, baiño orduan dana sagastiya zan, terreno guztik sagastiyak zian ordun. Bai.
- Eta zenbat kupel betetzen zian, horko sagarduakin?
- Guk zazpi kupela giñun. Zazpi kupela, hiru millakuak eta laukuak, lau t'erdikuak eta hola, zazpi. Hogei bat milla litro, hogeita bi, ez dakit, hola inguru hoi.
- Eta gero nola eramaten zan sagardotegiraiño?
- Bai, zea, beste barrika batian. Gurdin jarri barrika ta, zea, bostehun litro eo milla litro eo, holako bat eta idiyakin.