Etxean dolarerik ez, auzoan bai
Descripción
Gabonetan karakolak eta konpota jateko ohitura zuten. Etxean ez zuten dolarerik, baina auzoan bai, eta askotan pitarra egiten zuten bertan etxerako.
relación entre los vecinos del barrio dolareak donostia - pitarra elaboración de la sidra testimonio
Ficha
- Autor: Ahotsak
- Fuente: Juan Joxe Azkue Iarza, Seberiana Azkue Iarza
- Fecha: 18 de septiembre de 2009
- Clasificación: 2.7 Sidra de caserio
- Tipo documento: Video
- Fondo: Sagardoetxea Fondoa
- Código: VI-000858
Texto completo
- Ta zuek erlerik o erlauntzarik eta hemen inguruan e?
- Juan Joxe: Erlia, erliak horren gizonak euki zitun. Gue etxian. Ta eztiya ez askotan, baiño behin o behin zeatu zun, eztiya e, in zuen. Ni eztizalia ez naiz izandu behiñ'e, ta. Horren gizona bai.
- Eta gabonetan-eta hola jateko janari espeziala, ez? Jarriko zan bereziya, ta? Zer, zer jaten zan? Ze ohitura zeon?
- Seberiana: Izaten zan...
- J.J: Garai hartan, kaakolak'e bai e.
- Gabonetan, bai e?
- J.J: Bai, hoi zea zan, gabon eunian kaakol, gue ama zanak kaakola joe, urte askotan jartzen zitun.
- Eta ze gehio? Intxaur saltsa ta? Bazeon ohitura iteko intxaur saltsa?
- S: Konpota, intxaur saltsa ez, konpota izaten zan. Ta geo turroiya ta, holako... Pikuk eta, bai.
- Pikuak?
- J.J: Piku lehor hoik.
- Eta urrak-eta? Intxaurrak-eta? Hori...
- J.J: Bai.
- Zuek bazenituzten arbolak eta?
- J.J: Bai, bazian.
- S: Pikua ta, sagarra ta, udariak eta, hoik bazien.
- Ta zuek sagardorik ein dezue, sekula? Etxian?
- J.J: Bai, bai. Bueno, sagardua, etxian tolareik ez gendun guk baiño, auzuan bazan tolaria.
- S: Atzeko zean, bai.
- J.J: Ta han in ta, ordun pitarra gue etxeako jana pitarra izaten zan, saardo, sagarrai ura bota ta geo, klaro.
- Mosto antzeko...?
- J.J: Bai, hori da. Ta geo hua ba barrikatikan txarroa atea, txarro batea atea ta, mahaiyian jartzen zan hua ta, baso batetikan ean ta, berriz'e hua eatian segi, berriz'e zea billa.
- S: Barrika.