Ur-sagardoa
Descripción
Sagardorik ez zuten egiten, baina bai ur-sagardoa; zelan egiten zuten azaltzen du. Zapore mingotsa zuen.
aulesti sidra elaboración de la sidra testimonio
Ficha
- Autor: Ahotsak
- Fuente: Justina Kareaga Gojenola
- Fecha: 15 de octubre de 2009
- Clasificación: 2.7 Sidra de caserio
- Tipo documento: Video
- Fondo: Sagardoetxea Fondoa
- Código: VI-000818
Texto completo
- Eta sagardaurik eitten zenduen?
- Ez, etxin ez. Ur-sagardaue esaten eutsen ta zozer bai, noz edo noz akordetan naz euki genduzen zerak be, zelan esaten jako horreri?, barrillek-edo.
- Kupelak eta dolarak.
- Dolararik-eta ez baiña nik ez dakitz zelan apurtzen zittuen sagarrok eta eitten eben ur-sagardaue. baia ha edan zein... bueno!
- Eta zelan eitten ben ur-sagardaue?
- Jo, jo, jo einde batsak, batsa gelditzen da apurtututekun dana, batsa gelditzen da azala ta zera, zein de por ejemplo egosten dozuz, ze esango dotsut /esangotsut/ ba? sagarra ba membrillu eitteko nahi mermeladie nahi. Ba ondo pasadorien pasaute eta izen biher izeten /bizeten/ da, ta ba han batsa gelditzen da hondokiñe. Ba ha sagardaue, haretxek danak kendu ta garbittu-ta eitten eben.
- Ta gero botillatara edo pitxerratara-edo...
- Gero sartu barrikan ta bere txorkotxue sartu bere zulotxuegaz eta txorkue atara ta "txirrr" itturridxen betetan eban bazkaltzeko sasoien sagardauori. Hori akordetan dxat. Honakoxe zulotxu bat euken barrikik ta han sartu txorkotxue ta ha atara ta handik edan.
- Eta, gozoa zan?
- Bai, nehiku! mingostxu-te, ure baiño apetitotxuaue baiña arda ederra hobie.
- Edateko modukoa.
- Bai, karo, bai.