Sagarrak ganbaran gordetzen zituzten
Descripción
Usteldutako sagarrak apartatu egin behar izaten ziren. Sagarrak ganbaran gordetzen zituzten.
aduna forma de vida de los caseríos elaboración de la sidra manzana - - testimonio
Ficha
- Autor: Ahotsak
- Fuente: Ramon Zabala Mendizabal
- Fecha: 18 de enero de 2010
- Clasificación: 1.3. Manzana
- Tipo documento: Video
- Fondo: Sagardoetxea Fondoa
- Código: VI-000757
Texto completo
-Ta izaten zan usteltzen zan zakuik eta?
-E?
-Hola denboa pixkaten erreparatu ez ta, jata zakuk usteldu ta...
-Bai, usteldu, baiño ustelduik ez zan hartzen ordun e, ordun apartatu itten zien ordun etxian.
-Baiño izaten zan hola galera haundik horreatik?
-Horreatikan horreatikan’e bai baiño apartatu in bihar izaten zun ta apartatu [...] gure etxian, asko esaten due /esateue/ ustelduta hobia izaten da baiño, nere aitta zanai onduan e, sagar ustelikan ez jarri e, sagarra bertuba bai, beratuba esaten zayo pixkat biuinduba.
-Baiño punttun…
-Punttun.
-Ta zein dun punttu hoy?
-Bai, beak esaten zun, sagarrak, horitzen zanian, eo ya, ya laiste usteltzen hasiko dek /hasikok/ beai antzematu bihar [...] bixtan eoten zan hua, bixtan eoten zan.
-Ta nun gordetzen zenuen sagarra? Sagarra nun, ganbaran eukitzen zenituen, behian?
-Bai, bai ganbaran, gure etxian ganbara haundiya zun ta.
-Dana harea?
-Dana harea juten zan.
-Sagarrez beteta eukiko zenuen dana?
-Bai, bai, gehiyegi askotan, jota ganbara puskatzeaiño askotan.
-Bai?
-Bai, ganbara sare [...] baiño bai. Eske uain aiña sagardo ez zan itten ordun, sagardua gutxixo itten zan, hoi’de esan bihar da.