Sagarrak eta errazionamentuko boniatoak okindegira eramaten ziren erretzera
Descripción
Sagardoa ere edaten zen, baina gehienbat txotxeko sagardoa, sagardo gozoa, "muztioa" esaten zitzaiona. Parrokiatik behera egiten zen sagardoa. Udazken-negu aldean izaten zen hori eta garai horretan sagar-erreak jateko ohitura zegoen. Sagarrak okindegira eramaten ziren erretzeko. Errazionamenduan ematen ziren boniatoak ere halaxe erretzen zituzten. Errazionamendua 50era arte egon zen.
historia - sidra sidrería manzana testimonio zumaia
Ficha
- Autor: Ahotsak
- Fuente: Joseba Garate Elosua
- Fecha: 23 de enero de 2008
- Clasificación: 1.3. Manzana
- Tipo documento: Video
- Fondo: Sagardoetxea Fondoa
- Código: VI-001420
Texto completo
- Eta sagardua? Sagardua eaten zan?
- Bai, sagardua eaten huan, baiña zeian, txotxekua. Saardo gozua gehidxo. Hazi goxua, zea, mustidxua esaten dana. Hamen behian zuan. Parrokidxa… Hamen behintzat gure behian.
- Hamen bertan?
- Bai, parrokixan behera, parrokixan behera. Parrokixa hemen ziok, parrokidxan behera iten zien. Ta lehenbizi mustidxua, ta gozo-gozo hori, ta geo ya, barrikakin txotxetik. Botellakin, botella, gu botellakin juten gitxian.
- Negu partian eta izaten zan.
- Bai, bai. Bai, negu partian, udazkenetik zeara. Eta negu partian’e bestia izaten huan, ya que uan sagarduakin akordatzen naiznen, sagar-erriak. Bandejetan hartu eta panadeira eramaten huan. Gose-denboan’e bahuan pixkat. Sagarra zakanak, sagarra hartu bandejetan, panadeira eraman ta geo, hamabitan o jun, ta sagar-erriak hartu ta itxea.
- Panadeian erreta.
- Panadeian erreta, bai. Zea’re bai. Boniatua’re bai. Boniatua ematen zien, razionamientua zuan, gaiñea. Boniatua’re…
- Hamen ez zan ingo, ez, boniatua?
- Ez, ez. Eman iten zien! Ekarri iten zieneta razionamientuan ematen zien, razionamientuan garai batian. Razionamientua berrogeita hamarrera arte o eon huan, nik hamalau urte nazkala aldea arte, e! Uaindik’e bazekat etxian razionamientoko kartilla.
- Kartilla?
- Bai.
- Eta boniatua orduan…
- Ta, boniatua, ba, patata bezela ematen zien ta erreta jan behar izaten huan, erreta, patata bezela erreta. Panadeian, bandejan eamaten gitxonaun, bandeja ezauna izaten zitxuan, ta geo billa jun ta etxea. Sagarrak bezela, sagar-erriak bezela.