Sagarrak eta gaztainak biltzen
Descripción
Sagarrak saskietan biltzen zituzten. Gaztainak nola biltzen zituzten azaltzen du. Arkumea "txilindron" erara prestatzeko ohitura handia zuten.
castaña - ordizia sidrerias manzana testimonio
Ficha
- Autor: Ahotsak
- Fuente: Maria Rosario Mujika Imaz
- Fecha: 23 de mayo de 2008
- Clasificación: 1.3. Manzana
- Tipo documento: Video
- Fondo: Sagardoetxea Fondoa
- Código: VI-001370
Texto completo
-Lehen esan dezu sagardoa egiten ibiltzen ziñela. Sagarra biltzen ibiltzen ziñen?
-Ibilliko ez nitzen ba! Hoixe!
-Nun biltzen sagarrak?
-Ba saskitan, saskitan bai. Ba gaztaiñak biltzen e bai. Gaztaiña morkotxak zulau eiten giñun eskue, eta eskunarruik ez, osea ke [degil?] batzuk bezela jartzen giñutzen, edo bestela txotxak, bi egurrekin, txinok bezela nola jaten due? Holaxe bi zotzakin [...] gendun.
-Gaztaiña-janak eta egiten ziren ordun?
-Bai. Gaztaiña-janak, danboliñen erreta, sagardotegin asko eitten tzan. Han erre gaztaiñak, eta gero sagardokin. Eitten tzana asko da arkume txilindronen. "Al txilindron". Jartzen tzan gurutz bat bezela, eta han arkumea jartzen zan, oain jartzen dan bezala, nola jartzen zan...
-[...]
-Bai, oain jartzen da parrillatan. Ordun jartzen tzan beso ta esku hola lotu ta pariten kontra holan jarri ta hau parite... hola jarriko balu bezela, hola, holaxe eskuk eta hanka, ta sue hortik dala, horti erretzen tzan. Bai.
-Eta hue jaten zan?
-Bueno!
-Ez gaur bezela txuletak eta?
-Txuletak e bai. Danetik jaten tzan, danetik jaten tzan ordun. Baiño, eztakit, gutxigo zeon... Gaur egunero jaten deu ondo, ta ordun ba jaien jaten zendunen ..., txipiroiek jaten ziñuztela re, bueno! Hue jan, hue jan ona zan. Menuda...