Sagardoaren lurraldea

Azpeitiko taberna giroa eta "tanke erdia"

Descripción

Lehen txikiteoan ibiltzea oso ohikoa zen. Azpeitian "tanke erdia" asmatu zuten, hau da, edateko neurri berri bat, baso erdia baino gehixeago betetzen zena. Horixe eskatzen zuten diruz juxtu zebiltzanek. Azpeitian taberna asko zeuden, eta batzuk aipatzen ditu.

azpeitia sidrería sidrerias ambiente de bar bares y restaurantes testimonio

Ficha

  • Autor: Ahotsak
  • Fuente: Iñaki Lizaso Mendizabal
  • Fecha: 26 de noviembre de 2009
  • Clasificación: 2.0. Sidrería
  • Tipo documento: Video
  • Fondo: Sagardoetxea Fondoa
  • Código: VI-001181

Texto completo

- Ta ordun... txikiteue ta hori ohitturie izengo zan, ez? Txikiteoa ertetzie ta... Oin baiño geyo, ez?
- Txikiteue... besteik ez. Ta ardu eateko moru zaukena, ondo! Horreatik atea zeben hemen, beste iñun ez, tanke erdiye.
- A, neurriye?
- Baso espezialak zien, hola takie esaten zitzatenak. Eta diruz juxtu zabillenak, ba, tanke erdiye... Ta tanke erdiye, nunbait, iten zuen erdiye baiño pixkat geyo ematen zuen ardue. Eta orduen, tankie eskau berrien, bi tanke erdi. Geyo eateatik. Diru falta. Baiña taberna asko zan artien e!
- (Hiztuna 1) Tomasenekue.
- Hor plaza atzien Tomasenekue zan, Hartzubiyen Munateñekue, Errebalien Zabalana...