Txiki-txikitatik sagardotegian lanean
Descripción
Zazpi urte zituenean hasi zen etxeko sagardotegian lanean, etxeetara sagardoa partitzen. Ganadua zaintzen eta baratzean ere lana egin behar izaten zuen.
aduna animales de caserío - ganado sidra sidrería sidrerias testimonio
Ficha
- Autor: Ahotsak
- Fuente: Ramon Zabala Mendizabal
- Fecha: 18 de enero de 2010
- Clasificación: 2.7 Sidra de caserio
- Tipo documento: Video
- Fondo: Sagardoetxea Fondoa
- Código: VI-001119
Texto completo
- Ordun, Adunako hemen bertako sagardotegin noiz hasi ziñan zu lanian? Ze...?
- Hemengo sagardotegin lanian? Bost urte nittuneako.
- A bai?
- Ez! Garai batian ze uste dezu! Behin zazpi urte nittunako idik hartu ta gero barrika luxe batzuk izaten zan karreto barrika esaten giñokena.
- Nola esaten zenien?
- Barrika luziak izaten zian.
- Nola esaten zenien?
- Karreto barrika. Karretuan, karretuan ibiltzen zan, ta karreto barrikako gurdiya motxaxua, ta barrika luzegua jarri, ta harekin etxetaa ta batea ta bestea partitzen ibiltzen nintzan.
- Zeorri idik gobernatu ta...?
- Bai, bai, bai, ni neoni’re bai, majiña bat aldiz, zea, behin zazpi urte nittuneako. Batenbatek hustutzen laguntzen bazian juten nitzan tokin, segi! Nola bizittu geala uste dezu? zuek bezela? Ze, behiñ zazpi [urtekin]... ta beatzi-hamar urte ezkeo, berriz, bakarrik igual junda, ta aide!
- Ta ze eginkizun izaten zitun mutil kozkorrak sagardotegin hortaz aparte? Partitzia, sagardo partitziaz aparte bertan lanen ze…?
- A! Gero ganau pilla haundi bat’e izan itten zan, ganaduba’re, sagarrak’e bildu in behar izaten zian, baratzean’e izaten zan... Lana, zu etorri baziña’re ta zu bezelako hamar etorri baziñe´re ordun lanik ez zan faltatzen. Mutil kozkorrak lana? Bai, bai, bai, bai, bai.