Sagardoaren lurraldea

Sagardoa upelez nola aldatzen zuten

Descripción

Sagardoaren aldaketak egiteko lehen baldeak eta inbutuak erabiltzen zituzten. Upelaren fondoan geratzen zen kondarra garbitu behar izaten zen eta horretarako barrena sartzen ziren.

aduna forma de vida de los caseríos - sidra sidrerias testimonio

Ficha

  • Autor: Ahotsak
  • Fuente: Ramon Zabala Mendizabal
  • Fecha: 18 de enero de 2010
  • Clasificación: 2.7 Sidra de caserio
  • Tipo documento: Video
  • Fondo: Sagardoetxea Fondoa
  • Código: VI-001117

Texto completo

- Gero aldaketa hoiyek nola iten zenituzten? Praktikan, hain upel haundik eta batetik bestea...?
- Leheno baldaka.
- Hustu ta bete?
- Bai, bai, baldiakin. [Kaño] tubo bat jarri upel bati, baldiakin hartu ta bestiai. Barrika gaiñekua esaten zaiyona goien jarri inbutu bat bezela, eskubakin pasa.
- Nola esaten zitzaion?
- Barrika gaiñekua esaten giñokan, baiño zea zan, zea, inbutuban formakua izaten zan. Ta gaiñea lehen-leheno izaten zan zurezkua hua’re.
- A bai?
- Bai. Nik ezautu nun etxian zurezkua. Zurez… egurra, badakizu zura zer dan.
- Baldia, berriz, plastikozko bat o…?
- Leheno ez zan plastikoik, burnizkua izaten zan. Baiño garaiyen bat igual izango zan hua’re egurrakin biltzen zana. Garaiyen bat igual izango zan.
- Ta, orden, upelan barrun gelditzen zan hondar hua nola ateatzen zan gero?
- Ba, jenealen, upelak, hola, zulua izaten du, ta barrua sartu ta garbittuta.
- Ate txiki hoi iriki ta barrua.
- Bai.
- Peligroik ez al zan izaten?
- Peligrua... ate txiki hoi iriki eo goia irikita, egun pare batian eukita, gasa jun arte.
- Gero sartzen ziñaten.
- Bai.
- Mutil kozkorrak sartuko zian o gizonak’e bai?
- E! Hemen ni’re sartzen nitzan; gaur gure semia hoitan sartzen da.
- Bai?
- Bai. Ni ez naiz sartzen, baiño gaur gure hoi sartzen da. Zuloik ttikinian’e gizona ohittu ta maiña pixkat hartzen badu sartzen da Ez noski, zea, hainbesteko tripazarra duna-ta, baiño bai, bai, zu sartuko ziñake.
- Burua kabitzen dan tokin beste dana kabitzen omen da.
- Bai, dan-dana ez, baiño asko behintzat bai.