Sagardoaren lurraldea

Ontziratu gabeko sagardoaren salmenta

Descripción

Lehen ez zen sagardotegi denboraldirik izaten. Sagardoa bukatzen zenean itxi egiten ziren. Batzuek urte osoan irekita izaten zuten sagardotegia. Gutxi botilaratzen zen, gehiena ontziratu gabe saltzen zuten.

aduna embotellar sidrería sidrerias testimonio temporada del txotx

Ficha

  • Autor: Ahotsak
  • Fuente: Ramon Zabala Mendizabal
  • Fecha: 18 de enero de 2010
  • Clasificación: 2.0. Sidrería
  • Tipo documento: Video
  • Fondo: Sagardoetxea Fondoa
  • Código: VI-001114

Texto completo

- Ta, bestela, sagardotegiya noiz irikitzen zan?
- Ordun sagardoteiya uain bezela tenporada [ez zan]. Beno, parte sardoteiya irikitzen zan udaberri aldian. Hua urteberritan o hola irikitzen zan. Ta gero udarako asko saldu ta in itten zittuen, ta gero saldutzen dezunian itxi ta... Gero beste batzuk, berriz, sagardua asko itten zuenak urte guzin, konparaziyoa, eukitzen zuen, botillatikan jendiak eamaten zula. Ordun enboteillatu, uain dala larogei urte ta hoitan, berrogeita hamahiru ta hoitan, enboteillatu gutxi itten zan. “Al granel” esaten dan bezela eamaten zittuen.
- Ta gero hasi zan enboteillatzen?
- Geroa. Enboteillatze asuntu hoi, hola... lehen’e enbotillatu itten zan, baiño hola asko enbotillatzea hasi da uain dala berrogeta hamar bat urte eo hola hasi zan, hirurogeitikan beherako hontan. Baiño lehen’e enboteillatzen zan, e! Baiño uain gehiyo.
- Leheno gehiyo granelea, o beaiek ekarritako botillakin.
- Bai, bai, leheno.