Auzoek asko laguntzen zioten elkarri
Descripción
Auzoko batzuek sagardoa eta txakolina egiten zuten. Sagarrak falta izanez gero eurek ere ematen zizkieten. Lehen asko laguntzen zioten elkarri, garia jotzen esaterako, edo belarra batzen.
relación entre los vecinos del barrio sidra elaboración de la sidra - testimonio txakoli zaldibar
Ficha
- Autor: Ahotsak
- Fuente: Eugenia Narbaiza Aranguren
- Fecha: 5 de junio de 2013
- Clasificación: 2.7 Sidra de caserio
- Tipo documento: Video
- Fondo: Sagardoetxea Fondoa
- Código: VI-001102
Texto completo
-Sagarragaz eiten zinduen sagardaua?
-Sagardaue ez… etxien ez gendun sagardaurik eitten, ez geunken erreminttaik sagardurik eitteko.
-Ba, jenteak bai ezta? Jenteak, inguruko jenteak eingo euen.
-Bai, han auzuen baserri bitten eitten eben sagardaue /sardaue/. Auzuen bertan. Sagardaue /sardaue/ ta txakoliñe be bai eitten eben, auzuen bertan. Ba sagarrak iguel e…. edo zerak, sagarrak falta baeben barrikie hornitzeko ta zerok eta, ba…
-Lagundu ezta?
-Bai. Ze lehen dana ixeten zan bata besteai lagundute.
-Asko?
-Asko.
-Zelango gauzak eiten ba? Por ejemplo, zelango gauzak eiten laguntzen zan?
-Gari-joten, gari sasoien gari-joten ta bederra… bederra ebaitte baeguen ta bederra siketute ta trumoi joten baeban, ta juten ziñen aiñeketan laguntzen erretiretako.
-Eta igual etxea konpondu behar zanean edo… holango geuzek?
-Etxie konpondu gendunien ba… ba teillatue barrixe ipiñi otsen ta… nere gixonak eta beste aizta baten gixonak eta nere aittek eta euren artien, nebak eta aittek eta…
-Familiek.
-Bai. Etxekuen artien.