Dolarean sagardoa egiten
Descripción
Dolarea izan dute beti. Nolakoa den deskribatzen du. Sagardoa nola egiten den. Lehen eskuz estututa egiten zen, baina orain argindarrezko motorra erabiltzen da.
dolareak sidra elaboración de la sidra testimonio urnieta
Ficha
- Autor: Ahotsak
- Fuente: Fernando San Sebastian Esnaola
- Fecha: 5 de febrero de 2010
- Clasificación: 2.7 Sidra de caserio
- Tipo documento: Video
- Fondo: Sagardoetxea Fondoa
- Código: VI-001075
Texto completo
-Nolakua zan tolare hura?
-Hua da, kaja ormigoizkua du, eta geo ardatza, bakizu, hua burnizkua. Ta geo bestia "urkatxua" esaten zaio, azpin geo kaja hortan saarra jotzen dezu ta geo jarri bihar dia bi kanal [hoik] batetik besteaiño. Haren gaiñian, "patsolak" esaten zitzaion, holako lorikuak, ta haik danak jartzian geo beste egur haundi batzuk batetik besteaiñokuak lau, ta beste lau motxauak, ta geo urkatxua. Ta urkatxuoi etortzen da behera ta harek estututa sagardua han ateatzen da.
-Urkatxua behera nola etortzen da?
-Hori oain motorrakin jarriya zeon, baiño leheno eskuz hola trik-trak-trik-trak. Lasai daon bitartian bueltaka're bai, bueltaka're. Baiño puxkat estutzen hasi ezkeo hontara ibilli bihar dezu. Ta harek berak koxka batzuk dazka eta han estutzen da. Oain indarrakin do ta indarrai eman eta harek beak ttarrarraaa itten du.
-Baina lehen lana izango zan.
-Bai, lan haundiya hua, lan haundiya. Dana eskuz eitteko horrek lan haundiya du.
-Sagar jotzen bakarra ere...
-Sagarra jotzen makinakin aitzen giñan, baiño aurrena eskuz. Geo indarrakin jarri zan. Ordun errex. Baiño tolaria dana eskuz itten lan handiya du. Oain tolare haundiyok danai motorrakin altxa ere itten dittue, esan dean egur hoik eta danak motorrakin altxatzen dittue. Ta han geratzen da patsa bakarrik. Ta hua preparatzen dezu berriz'ee, pixkat kendu ixkiñatik bueltan, ta gaiñea bota ta berriz'e zapaldu ta berriz'e sagardua atea.