Etxeko sagardoa
Descripción
Sagar-arbola ugari zuten eta sagardoa etxean egiten zuten, dolarean. Sagardoa egiteko ematen zituzten pausoak azaltzen ditu. Sagar ezberdinak aipatzen ditu: errezila, libra, etab. Otorduetan sagardoa edaten zuten.
- ordizia sidra elaboración de la sidra manzana - testimonio
Ficha
- Autor: Ahotsak
- Fuente: Pakita Iztueta Altuna
- Fecha: 31 de octubre de 2008
- Clasificación: 2.7 Sidra de caserio
- Tipo documento: Video
- Fondo: Sagardoetxea Fondoa
- Código: VI-001038
Texto completo
-Etxean fruta-arbolarik eta bazenuten?
-Asko. Sagarra, eske sagardoa etxen egiten genuen garai hartan, e. Tolarea genuen eta barrikak eta gogoratzen naiz nola, zenbat barrika, eta sagardoa, etxeko sagardoa nola edaten zan eguardin-da bazkaltzen-da.
-Tolarea etxean bertan zenuten?
-Bai. Prentsatzen genuen etxen sagarra. Etxeko sagarra etxen erabiltzen genuen dana sagardoa eiteko.
-Nola egiten zenduen sagardoa?
-Bueno. Aurrena makina batekin bueltak emanez txikitzen zan sagarra, ta sagar hori prensara botatzen zan da, han ni aritzen nintzen, gogoratzen naiz nola aritzen nintzen, burnizko zera bat bazun prentsa horrek harutza eaman eta honutza, harutza eta honutza ibiltzeko ta. Bueltak ematen zittun [...] eta ateratzen juten zan sagardoa; eta gelditzen zan, eztakit nola deitzen zitzaion...
-Patsa?
-Patsa deitzen zitzaion. Gero hori ganaduei ematen zitzaion.
-Pats hori?
-Bai. Jateko. Lastokin nahastuta edo. Nola garie ereiten zan baita ere, lastoa zeon da.
-Sagar espezialen bat behar izate zan sagardoa egiteko ala danetik?
-Ez. Danetik. Baiño geza, eta gazie ere nahasten zan baiño gazik onenak, dagar, errezil sagarra deitzen zitzaion, da bagenuen beste sagar haundi bat, libra sagarra edo deitzen zitzaiona; baiño oso sagar gozoa zan erreta jateko ta oso-oso ona zan. Gelditzen zan, bueno, oso ondo erreta jateko ta. Gazie zan baitaere ta. Hoik onenak jateko eta saltzeko. Baiño ganbara(ra) jasotzen genituen iraun dezan freskuran leihok-eta itxi ta han pilla egoten zan. Gero usteltzen zienak kendu eta han eukitzen gendun puskaten. Handik puxkanan-puxkanan saltzen juten zan, ferira.
-Saldu egiten zenuten?
-Saldu egiten genuen, asteaizkenetan-da.
-Eta orduan eguneroko otordutan sagardoa?
-Bai, egunero. Bai. Afaltzekon eta bazkaltzekon sagardoa. Bueno, ardoa’re noizbehinka baiño bueno, sagardoa gehiago.