Sagardoaren lurraldea

Sagarra biltzen

Descripción

Iaz 15.000 kilo sagar hartu zituzten, aurten 3.000 bakarrik. Euripean eta presaka bildu behar izan zuten. "Kizkia eta koparekin" biltzen dute sagarra.

kizki lezo recolección de manzanas sidra elaboración de la sidra manzana manzanal testimonio

Ficha

  • Autor: Ahotsak
  • Fuente: Joxe Garmendia Gaztelumendi
  • Fecha: 22 de diciembre de 2009
  • Clasificación: 1.3. Manzana
  • Tipo documento: Video
  • Fondo: Sagardoetxea Fondoa
  • Código: VI-001007

Texto completo

-Ta uzta ona ematen du?
-E?
-Uzta ona ematen al du?
-Bai. Lehengo urten ona genun! Aurten gutxixio genun, aurten.
-Gutxixio izandu da, ezta?
-Lehengo urtian hamabost mila kilo bildu genittun, e!
-Ostras…
-Bai.
-Asko.
-Aurten hiru bat o hola.
-Hoik’e biltzen lana!
-Bo! Lehengo urten asko genun. Ta egualdiyak txarrak itten zittun! Beti ebiya, ta ebiya, ta… Sagardozaliai eman nahi izaten geniyon ta azkeneako aste bat bakarra jarri zigun. Nahiko bota ta bildu ta emateko. Aste bat bakarra! Asko baitzen, ta ezin enpleatu, lehengo urtian, ta guk’e hartzia nahi genun, ta hantxe, ebiya ai dula sagarrak goittik bota ta biltzen ta aste bat pasa genun.
-Busti-bustiya sagarra.
-Busti-bustiya, bustiya sagarra? bai gu’re!
-Baita’re!
-Arropa zaharra jantzi, zira zaharrak-eta…
-Zekin biltzen dezute sagarra?
-Kizkiya ta kopakin.
-Ta geo zakua bete.
-Geo, geo zakura bota, bai. Kopa betetzin, geo zakura bota.
-Ta geo ya zakuak eamaten dituzue /eamateittuzue/…
-Bai. Remolkian.
-Tolarian…
-Tolarea.
-Zea, tolare, hara, sagardozalia [mediyo]. Bai. Hiru bat, o milla kilo aldiyan ematen nittun. Remolkia ta kotxia, biyakin.