Sagardoa egiteko sagar motak
Descripción
Zenbait sagar mota: erramu sagarra, martzial sagarra, patxulua, mosolua, aldako sagarra, kafandoka, olio sagarra... Jateko ere onak ziren klase hauetariko batzuk. Orain izen diferenteak omen dituzte eta lehengo batzuk galdu egin omen dira. Sagardo ona egiteko sagar geza erabiltzen da gehienbat, baina gaziarekin nahastuta. Txalaka sagarra gazia da. Geza hutsarekin zozoagoa eta goxoagoa irteten da.
lezo sidra elaboración de la sidra manzana - testimonio
Ficha
- Autor: Ahotsak
- Fuente: Joxe Garmendia Gaztelumendi
- Fecha: 22 de diciembre de 2009
- Clasificación: 1.3. Manzana
- Tipo documento: Video
- Fondo: Sagardoetxea Fondoa
- Código: VI-001006
Texto completo
-Ze sagar klase zeuden orduan?
-Orduan, erramu sagarra-ta, martziel sagarra-ta, holako zeak, izenak zituztenak. Patzulua-ta, mozolua-ta, hoik, holakuk bazian, aldako sagarra-ta, erramu sagarra-ta, bazien. Ta, bai… kafandoka-ta, antza’re onak zien hoik. Oliyo sagarra-ta, holako izenak. Sagar klase ona zien [hoik] jateko’re! Gordiñik hola jateko ta erreta’re bai-ta…
-Klase asko.
-Oain, klasiak diferentiak dia oain. Oain izen diferentiak dittuzte askok, sagarrak. Orduko sagar klaseik ez da oain asko. Ez da azaltzen, oain asko, ordun zien hoik. […] oliyo sagarra-ta… kafandoka izango da uain’e… Oliyo-sagarra-ta, aldako sagarra-ta holakoik oain gutxi ikusten da.