Sagardoaren lurraldea

Etxerako sagardoa

Descripción

Etxerako sagardoa egiten zuten. Auzoan zegoen dolarea. Orain ere egiten dute, Errenteriako dolare batean, etxeko sagarrarekin. Garai batean sagarra saldu ere egiten zieten sagardogileei.

dolareak renteria lezo elaboración de la sidra manzana testimonio

Ficha

  • Autor: Ahotsak
  • Fuente: Joxe Garmendia Gaztelumendi
  • Fecha: 22 de diciembre de 2009
  • Clasificación: 2.7 Sidra de caserio
  • Tipo documento: Video
  • Fondo: Sagardoetxea Fondoa
  • Código: VI-001005

Texto completo

-Zuek bazenuten, sagastiya?
-Bai, bagenun guk’e, bai. Etxeko pitarrak eta sagarduk-eta itten genittun.
-A bai, e!
-Bai, bai.
-Tolaria zenuten, orduan.
-Guk ez. Auzuan. Auzuan zen tolaria eta hara eramaten genun. Ta han txikitu ta […] sagardua. Ura botata, ez uan bezela, purua!
-A ez, e!
-Ordun ura botata, bai.
-Bueno, oain puro purua’re ez da ez?
-Uan puru-purua itten dugu.
-A bai?
-Bai.
-A, zuek itten zute?
-Itten dugu, bai. Tolariak ez ttugu, biño hola eman… Errenteira ematen dugu /emateugu/.
-A…
-Zamarbidekuak eman ta itten digu, sagardua.
-Non iten dezute?
-Zamarbiden. Txabola o… Zamarbideko eliza, leheno eliza, uain’e han izango da. Haren atzian, oain. Tolare polittak badittu ta harek. Hara eaman ta han itten dugu sagardua.
-A… beitu, ta sagarra zuena, etxekua.
-[Sagarrak onak’e bai]. Aurten’e bagenun itxeako aiña itteko baiño iaz asko genun. Ta aurten’e itxeako aiña bagenun, ta hiru bukoi bete dittugu /beteittuu/.
-Baño orduan ze iten zenuten etxeako sagardua ta sagarra saldu’re bai?
-Bai. Bai.
-Sagarra saldu iten zen.
-Saldu’re itten zan ordun. Etxeako sagardua, pitarra in ta saldu! Xoxak behar tzien ordun’e ta pixkat saldu’re ittea […]
-Ta ziñek erosten zun sagarra orduan?
-Sagarzaliak, hola sagardua itten [zen] tokiyak bazien, hola, gaur bezela.
-Sagardotegitan ta hola?
-Bai, bai, bazien, ta haik eamaten [zizuten/zittuzten]. Bildu ta prepaatu ta deitu ta beak etortzen zien billa ta… Sagardozaliak.