Sagardoaren lurraldea

Sagardoaren hiztegia

Descripción

Sidra / diccionario

publicaciones euskara diccionario cultura sidra

Ficha

  • Autor: Miel Joxe Astarbe / Urkiri Salaberria / Antton Olariaga
  • Fecha: 2008-02-10
  • Clasificación: 3.6. Publicaciones
  • Tipo documento: Libros
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • Signatura: L45
  • »
  • Código: BO-000042

Texto completo

Hitzaurrea
Hitz bat, mila irudi
Ondarea badugu gure herrian: Ikutu ahal dena eta ikutuezina.
Kanpotik norbait datorkigunean, gure ondareari buruz galdetzean, ondare
materialaren zerrenda birpasatzeko ohitura dugu.
Baina ez al da gure hizkuntza, geure euskera, gure ondarerik preziatuena?
Normalki, ikusi edo ikutzerik ez dituzten zerak, zerarik preziatuenak dira:
Gure hizkuntza, usainak, soinuak, zaporeak...
Horixe guztia burura datorkit hiztegi hau irakurtzean.
Hitz batekin, hamaika zirrara.
Arantza Arzamendi
Eusko Jaurlaritzako kultura ondarearen zuzendaria
“Lore ederra mundura zera
Osto tartian etortzen,
Arbol-adarrak zintzilik zaitu
Gustora ongi azitzen,
Denborarekin gorputza zaizu
Chit borobila gelditzen” (...)
“Sagarra eta Sagardua” Joxe Artola
• Sagastia. Landaketa eta zaintza
• Sagarrondoa eta sagarra
• Izurriak eta animalia onuragarriak
• Sagarra bildu eta garraiatzea
• Sagarrekin egina
• Sagarraren ahogozoak
andana
Sin. ilara
Sagarrondoak zerrenda zuzenean aldatzeko era.
arbola
Sin. zuhaitz
Zurezko landarea, gorantz hazi eta fruituak
emateko adaxkak botatzen dituena.
astintze
Sin. eraiste
Sagarra biltzeko garaian, sagarrondoa inarrosi
eta bertan dauden sagarrak botatzea.
bakantze
Sagarrondoko sagar batzuk kentzean datzan
teknika. Arbolak ale gehiegi ez izatea da
helburua, fruitu txiki asko izan ordez tamaina
handiagoko fruituak lortzeko eta, adarren
arteko pisua berdinduz, arbolaren banaketa
orekatzeko.
barietate
Sagarrondo mota.
basati
Sagarrondoez mintzatuz, mendian basoetan
bere kabuz ateratzen dena.
baso
Ik. edalontzi
begi-txertaketa
Gehien erabiltzen den txertaketa mota.
Txertakaren azalean T formako ebaki bat egin
eta azala altxatzen da; gero, begi bat duen
txertoa ezartzen da azalaren azpian, eta azal
horrekin estaltzen da txertoa, plastikozko zinta
batekin lotuz.
bezero
Sin. bi urtez behingo
Sagarrondoaz mintzatuz, bi urtez behin fruitua
emateko joera duena.
bi urtez behingo
Ik. bezero
birlandaketa
Lehen beste batzuk zeuden leku edo lurretan
sagarrondo berriak landatzea.
edalontzi
Sin. baso
Inausketa mota batez
gidatuz, arbolari
ematen zaion forma;
kono alderantzikatu
edo edalontzi itxura
hartzen du arbolak,
enborrean simetrikoki
banatutako hiruzpalau
adar nagusiren bitartez.
eraiste
Ik. astintze
erdiko ardatz
Inausketa mota batez
gidatuz, arbolari
ematen zaion forma;
piramide itxura hartzen
du arbolak, erdiko
ardatzaren inguruan
mailaka ezarritako
adar sailen bitartez.
ereite
Lurra prestatu ondoren, bertan hazia barreiatu
edo sartzea.
euskarri-egitura
Ik. hesi frontal
ezurte
Sagarrondoak hainbeste sagar ematen ez duen
urtea.
formazio-inausketa
Sagarrondoari tamaina eta forma jakin bat
emateko egiten den inausketa. Gehienetan
erdiko ardatzeko eta edalontzi erako inausketak
egiten dira.
fruktifikazio-inausketa
Fruituen kantitatea eta kalitatea hobetzeko eta
erregulatzeko egiten den inausketa.
gaintxertaketa
Lehendik txertatua dagoen sagarrondo batean
beste barietate bat txertatzea.
geldialdi begetatibo
Landarearen hostoak erortzetik kimu berriak
sortu arte dagoen denbora-bitartea.
hesi frontal
Sin. euskarri-egitura
Hesolez eta alanbrez osatzen den egitura.
ilara
Ik. andana
inausketa
Sin. kimaketa
Sagarrondoaren adar jakin batzuk moztea.
Arbolaren hazkundea optimizatzea, forma berezi
bat ematea, eta produkzioa erregulatzea du
helburu.
indar
Fruta-arbolei bereziki txertakak ematen dien
ezaugarria, arbola gorantz hazteko joera
adierazten duena (indar txikiko barietatea edo
indar handikoa izan daiteke).
indar txikiko txertaka
Gorantz hazteko joera edo indar txikia duen
txertaka. Indar txikiko txertakak erabiltzen dira
sagarrondoen hazkundea mugatzeko.
kimaketa
Ik. inausketa
landaketa
Sagar-landareak lurrean behin betiko ezartzeko
prozedura.
larre
Baserri batean, belarra sortzeko egokitzen den
lur-zatia. Batzutan, sagastia aldatzen zen. Garai
batean, baserriaren aberastasuna neurtzen
zen basoari larreak egiteko kentzen zitzaion
tartearen arabera.
lehen sektore
Ekonomia-sektoreen artean, lehengaiak
zuzenean naturatik bertatik jasotzeko jardueran
dihardutenen sektorea. Sagargintza, lehen
sektorean kokatzen da.
lurzoru
Sagastia landatuta dagoen lurra.
makatz
Txertatu gabeko sagarrondoa.
malkar
Baserri batean, aldapan dagoen lurzatia.
Askotan, malkarretan aldatzen ziren
sagarrondoak.
mentu
Sin. txerto
Txertakan txertatzen den begi edo adartxoa.
mintegi
Beste leku batean birlandatuko diren landare
berriak ereiteko eta hazteko eremua.
patroi
Ik. Txertaka
sabi
Mintegietan ateratzen den landare jaio berria.
sagar-lur
Sagar landarea landatzeko lurra.
sagarrondo
Arrosaren familiako zuhaitza, ez oso handia,
lore zuri-arrosak dituena eta fruitutzat sagarrak
ematen dituena.
sagasti
Sagarrondoz landatutako lursaila.
soro
Baserri batean dauden lurrik onenak. Sagarra
aldatzeko edo baratza jartzeko edo edozein
gauzatarako egokia den lurra.
txertaka
Sin. patroi
Mentua ezartzen zaion sagarrondo-enborra edo
oina.
txertaka franko
Zuzenean hazitik sortutako txertaka.
txertaka klonal
Jatorrizko beste arbola baten aldaxka bat
landatuz sortzen den txertaka. Malling-Merton
izenekoak dira ezagunenak.
txertaketa
Ugaldu nahi den barietatearen landare zatitxo
begiduna txertaka bati itsastea. Batzuetan
adar zati bat izaten da (zotz-txertaketa), beste
batzuetan azal zati bat (begi-txertaketa).
txerto
Ik. mentu
zuhaitz
Ik. arbola
zurkaitz
Punta zorrotzeko makila. Lurrean sartzen da,
sagarrondoaren alboan, arbolari eusteko.
adabegi
Adarrean hostoa jaiotzen den gunea.
adar
Enborretik sortzen den zatietako bakoitza,
hostoak, loreak eta fruituak ematen dituena.
adaxka
Adar txikia.
aldaxka
Landareak ugalketa asexualaren bidez lortzeko,
lurrean sartzen den adar zatia.
ale
Arbolaren fruitua.
azal
1) Sagar alea inguratu eta babesten duen
geruza edo mintza. Bakterio eta legamiak bertan
agertzen dira. 2) Arbolaren enborra eta adaxkak
inguratu eta babesten dituen geruza.
azkon
Bi urte betetzean lanburda bilakatzeko gaitasuna
duen adar txikia.
begi
Adaxkan sortzen den kimu txikia. Begi
batzuetatik adarrak sortuko dira (adabegiak eta
adar xurgatzaileak), eta beste batzuetatik, berriz,
loreak (brindilak eta azkonak).
belaunketa
Sin. probenatze
Landareak ugaltzeko teknika asexuala: jatorrizko
landare amaren adarretan sustraiak sorrarazten
dira, haiek landaretik moztu aurretik.
brindila
Lorea eman dezakeen adar mehea, begi txikiak
dituena.
egur
Arbolen zuztar indartsu eta betea.
enbor
Zuhaitzaren zurtoin sendoa, sustraietatik
adaburura doana.
estamine
Ik. lorezil
fruitu
Sin. igali
Landarean haziak gordetzeko eratzen den
obulutegi garatua. Fruta-arboletan ale
jangarriak dira, adibidez, sagarra.
gerri
Zuhaitzaren enbor alde nagusia.
hazi
Sin. pipita
Fruituak barruan eramaten duen ale txikia;
lurrean ereinda landare bat sortzeko ahalmena
du.
hostaldi
Hostoak hazten diren fase edo garaia.
hosto
Zuhaitz-adaxketatik irteten den orri fi n eta
berdea.
igali
Ik. fruitu
iodo-proba
Sagarraren heldutasuna neurtzeko proba.
Almidoien kopurua jakinarazten du.
izerdi
Zuhaitz barruan nutrizio-substantziak garraiatzen
dituen likidoa.
kimu
Sin. puja; muskil
Landare-adaxka sortu berria.
korola
Lorearen bigarren bertiziloa, kalizaren eta
sexu-organoen artean dagoena. Lorearen zatirik
koloretsuena izaten da.
lanburda
Lorea duen adarra, fruitua eman dezakeena.
loraldi
Loreak irekitzen diren fase edo garaia.
lore
Sagarrondoen ugalketarako organoa. Atal
hauek ditu: sepaloa, petaloak, lorezila eta
pistiloa.
lorezil
Sin. estamine
Lorearen organo arra, polen-aleak eratzen
dituena. Harizpia eta antera edukitzen ditu.
mami
Sagarraren barneko osagai zukutsua.
muskil
Ik. kimu
negar
Landareak inausketan egindako zaurietatik
izerdia jariatzen duen fasea, kimuak sortu
aurrekoa.
penetrometro
Sagarren gogortasuna neurtzeko erabiltzen den
tresna.
pipita
Ik. hazi
pistilo
Lorearen atal emea.
polinizazio
Lore-hautsa, hots, polena, pistilora iristea.
Landareen ugalketarako pausoa da.
poltsa
Begi-multzoa.
probenatze
Ik. belaunketa
puja
Ik. kimu
sagar
Sagarrondoaren fruitua, biribila, mami
sendokoa eta urtsua; jateko edo sagardoa
egiteko erabiltzen da.
sagar makatz
Sagarrondo basatiaren fruitua, patxaka egiteko
erabiltzen dena.
sagar txoro
Heldu gabe sagarrondotik erortzen den sagarra.
sagar-ipurdi
Sagarrondoaren behealdea, lur kontra
dagoena, lurra ukitzen duena.
sagarraren heldutasun
Sagarra heldua dagoen neurri edo maila.
Sagarraren azukre kantitate eta heldutasun
egokienek zehazten dute sagarra jasotzeko
momenturik onena.
sustrai
Sin. zain
Zuhaitzak lurrazpian sartuta duen zatia, hostorik
gabea. Zuhaitzari eusten dio, eta lurretik bertatik
hartzen ditu zuhaitza elikatzeko gaiak.
sustrai-lepo
Sustraiaren eta enborraren arteko gunea,
lurraren muga ingurukoa.
txorten
Lorea edo fruitua adarrarekin lotzen duen kirten
txikia, pedunkulua.
ugalketa
Izaki batek banako berriak sortzeko prozedura.
Sagarrondoaren kasuan, hauek dira
garrantzitsuenak: hazia (ugalketa sexuala),
aldaxka (asexuala), belaunketa (asexuala) eta
txertaketa (asexuala).
zain
Ik. sustrai
zuztar
Sagarra jan ondoren geratzen den kondarra.
Errezil
Kolore berde-arreko sagarra; azal mehe, gogor
eta pixka bat latzekoa. Loraldi berantiarra;
abenduko lehen hamabostaldian heltzen da.
Gazia edo geza-mina. Datu enologikoak:
gazitasuna = 150 - 180 milibaliokide litroko;
garraztasuna = 1,4 - 1,6 g tanino litroko.
Geza-min
Kolore berdeko sagarra; azal lodi eta
ezkodunekoa. Produkzio handia du, urterokoa.
Garai ertaineko loraldia; urriko bigarren
hamabostaldian heltzen da. Mikatza. Datu
enologikoak: gazitasuna = 40 milibaliokide
litroko; garraztasuna = 3 g tanino litroko.
Goikoetxea
Kolore gorri-berdeko sagarra; ildaskatua, azal
mehe, samur eta ezkodunekoa. Produkzio
handia du, baina bi urtez behingoa.
Garai ertaineko loraldia; urriko bigarren
hamabostaldian heltzen da. Gazia edo gezamina.
Datu enologikoak: gazitasuna = 80-100
milibaliokide litroko; garraztasuna = 1,5 - 2 g
tanino litroko.
Moko
Kolore gorri eta zertxobait berdeko sagarra;
azal ertainekoa. Urteroko produkzioa du.
Loraldi goiztiar edo ertaina; urriko lehen
hamabostaldian heltzen da. Mikatza. Datu
enologikoak: gazitasuna = 180 - 200
milibaliokide litroko; garraztasuna = 4 - 6 g
tanino litroko.
Mozolo
Kolore berde-horiko sagarra; azal mehe eta
latzekoa. Bi urtez behingo produkzioa du, sagar
gehienek bezala. Garai ertaineko loraldia;
urriko bigarren hamabostaldian heltzen da.
Gozo-mikatza. Datu enologikoak: gazitasuna
= 40 - 50 milibaliokide litroko; garraztasuna =
2,5 - 3 g tanino litroko.
Txalaka
Kolore berde-arreko sagarra; azal mehe eta
latzekoa. Produkzio handia du, urterokoa. Garai
ertaineko loraldia; urriko lehen hamabostaldian
heltzen da. Geza-mina. Datu enologikoak:
gazitasuna = 120 milibaliokide litroko;
garraztasuna = 1,3 - 1,7 g tanino litroko.
Urdin sagar
Kolore arrosa eta berdeko sagarra; azal leun,
fi n eta matekoa (deigarria da zein matea
den). Produkzio handia du, baina bi urtez
behingoa. Loraldi berantiarra; azaroko lehen
hamabostaldian heltzen da. Geza-mina.
Datu enologikoak: gazitasuna = 80 - 100
milibaliokide litroko; garraztasuna = 1,4 - 1,6 g
tanino litroko.
Urtebi haundi
Kolore hori-berdeko margoa; azal lodi, gogor
eta ezkodunekoa. Produkzio handia du,
urterokoa. Loraldi goiztiar edo ertaina; urriko
bigarren hamabostaldian heltzen da. Gazia edo
geza-mina. Datu enologikoak: gazitasuna =
100 - 120 milibaliokide litroko; garraztasuna =
0,8 - 1 g tanino litroko.
Urtebi ttiki
Kolore hori-berdeko sagarra. Produkzio handia
du, baina bi urtez behingoa. Loraldi berantiarra;
azaroko lehen hamabostaldian heltzen da.
Gazia edo geza-mina. Datu enologikoak:
gazitasuna = 80 - 100 milibaliokide litroko;
garraztasuna = 1,2 - 1,5 g tanino litroko.
Sagar zerrenda
Abalia
Aizpuru
Aldako
Ale handi
Aleman
Altza
Andoain
Andramari
Anisa
Apez sagarra
Aritza
Aziloka
Azkoneta
Azpeiti
Balanzategi
Baztan gorri
Baztan zuri
Bera
Berde garratz
Bikario
Bizkai
Borda berri
Burgo gorri
Burni
Buztin
Entzea
Eri sagarra
Errege
Errege gaxi
Errege txiki
Errezil •
Esi
Espuru
Eztika
Gazi-gorri
Gazi handi
Gazi loka
Geza-gorri
Geza-min •
Geza zuri
Goikoetxea •
Golden
Gordin xuri
Josefa
Kamutza
Kanpandoja
Libra
Limoi
Lopetegi
Mamula
Manttoni
Martiku
Mendiola
Merkader
Merkalin
Mikatza
Moko •
Mokote
Motriko
Mozolo •
Munduate
Ondo-ola
Oru sagar
Palazio
Patzuloa
Peats
Pelestin
Piku
Potrokilo
Sagarbeltz
Sagargorri
Sagarmin
Sagarzuri
Saluate
San Juan
San Pedro
San Praisku
Santio
Txalaka •
Txarba gorri
Txori
Txurten luze
Udare
Udare marroi
Ugarte
Urdanitturria
Urdin sagar •
Urkizu
Urkola
Urtebete
Urtebi haundi •
Urtebi ttiki •
Zelai
amona mantangorri
Ik. marigorringo
armiarma gorri
Panonychus ulmi. Akaro-espezie guztietan
hau da arriskutsuena, eta baita Gipuzkoan
hedatuena ere; Tetranychus urticae espeziea ere
agertzen da, baina gutxiagotan.
burr-knot
Sagarrondoaren arlo genetikoan eta
fi siologikoan dagoen desordena; arbolaren
aireko alderdietan sustrai-ehuna garatzen da.
Mentu-oin batzuek burr-knot-a garatzeko duten
joera herentziazkoa da, eta txertaka edo patroi
batzuetan azaltzen da gehiena: M-7, M-9, MM-
106 edo MM-111 patroietan, adibidez.
erle
Apis mellifera. Sagarrondoak polinizatzeko
funtsezko intsektua.
hontz
Estrigiformeen ordenako hainbat hegazti
gautarren izen arrunta. Karraskari-izurrien aurka
oso lagungarria da hegazti harrapari hau.
kantzer
Ik. txankro
karraskariak
Rodentia ordenako ugaztun txikiak. Kalteak
eragin ditzakete sagarrondoetan: sustraiak eta
bestelako zatiak karraskatzen dituzte, eta horrek
arbola ahuldu edo hil egin dezake.
kedar
Gloeodes pomigena. Onddoa. Gehienetan
fruitu berean pikardatuarekin batera azaltzen
da, nahiz eta gaitz bakoitza bere patogenoak
sorrarazten duen. Denboraldiaren amaieran
azaltzen da, eta fruituaren azalari baino ez dio
erasotzen, kedar itxurako orbanak azaleratuz.
Kontserbaziorako arazorik ez da izaten, baina
merkaturatzeko bai.
krisopa
Chrysopa carnea. Intsektu onuragarria,
sagarrondoarentzako kaltegarriak diren zorriak
eta bestelako intsektu batzuk jaten baititu.
Krisopa-larba batek 2.000 zorri jan ditzake bere
bizitzan zehar. Babestea komeni den espeziea
da; beraz, produktu fi tosanitarioak erabiltzean
ziurtatu egin beharko da harrapari honi kalterik
egiten ez diotela egiten.
marigorringo
Sin. amona mantangorri
Coccinella septempunctata. Intsektu
onuragarria, sagarrondoarentzat kaltegarriak
diren afi doak eta zorriak jaten baititu. Heldu
bakoitza eguneko 90-240 landare-zorri jatera
irits daiteke; larbak oso jatunak izaki, egunean
600 landare-zorri jan ditzakete.
mihura
Viscum album. Landare erdiparasitoa. Arbola
parasitatuaren adarrean sartzen ditu sustraiak,
eta handik arbolaren izerdia zurgatzen du.
monilia
Monilia sp. Kalte larriak sortzen dituen onddoa,
eragin handikoa. Sagarrondoaren adar,
lore eta fruituetan sortzen ditu kalteak, eta
sagarrak “momifi katu” egiten ditu. Gaitz hau
oso arrunta da Gipuzkoan, eta bi Monilia
espeziek eragindakoa da: M. fructigena eta
M. laxa. Oraindik gure ingurunean sumatu
ez den beste bat ere bada, Monilia fructicola;
zelatatu beharreko patogenoa da, berrogeialdia
eskatzen duen gaitza delako.
oidio
Ik. zurin
orgia
Orgya antiqua eta Orgya gonostigma. Kimuei
eta hostoei erasotzen dien beldar koloretsu eta
iletsua. Intsektu honek ez du oraingoz kalte
handirik sortzen gure lurretan.
pikardatu
Leptothyrium pomi. Onddoa. Gehienetan fruitu
berean kedarrarekin batera azaltzen da, nahiz
eta gaitz bakoitza bere patogenoak sorrarazten
duen. Denboraldiaren amaieran azaltzen da, eta
fruituaren azalari baino ez dio erasotzen, puntu
itxurako orbanak azaleratuz. Kontserbaziorako
arazorik ez da izaten, baina merkaturatzeko bai.
sagar-har
Cydia, Carpocapsa edo Laspeyresia pomonella.
Har hau, sagarraren moduko fruituen izurri
garrantzitsuena da. Fruituetan zuloa egiten
du, eta bertatik sartuz mamia jaten du. Harjoa
deitzen zaio izurriteari.
sagar-txori
Paridae familia. Hegazti-familia honetakoak
intsektu-arrautzez, larbez, linfez eta intsektuez
elikatzen dira. Baserri eta oihaneko intsektuizurriaren
aurka laguntzen digute, eta haziak
eta fruitu batzuk ere jaten dituzte. Euskal
Herrian, Paridae familia bost espeziek osatzen
dute: kaskabeltz handiak (Parus major),
pinu-kaskabeltzak (Parus ater), kaskabeltz
txikiak (Parus palustris), amilotx urdinak (Parus
caeruelus) eta amilotx mottodunak (Parus
cristatus).
San Jose zorri
Quadraspidiotus perniciosus. Intsektua. Izurri
hau Gipuzkoan agertzen bada ere, bere kalteak
ez dira aintzakotzat hartzekoak.
su-gorrin
Erwinia amylovora. Kalte larriak sortzen dituen
bakterioa, eragin txikikoa. Enbor, adar, begi,
lore, hosto eta fruituetan eragiten du, eta
sagarrondoari (batez ere barietate sentikor
batzuei) kalterik handiena egiten dion bakterioa
da. Berrogeialdiko gaitza da EBko herrialdeetan.
txankro
Sin. kantzer
Nectria galligena. Kalte arinak sortzen dituen
onddoa, eragin handikoa. Enbor eta adarretan
zabaltzen da, gutxi zaindutako sagastietan
bereziki. Zuhaitzaren azaletik zuraren barnera
doan zauria eragiten du, eta zauri hori sakondu
eta ihartu egiten da. Gipuzkoan oso arrunta da
gaixotasun hau.
zorri hauskara
Dysaphis plantaginea. Zorri kaltegarrienetakoa
sagastiarentzat. Loraldian kalte oso larriak
eragin ditzake zorri-populazio txiki batek, eta
uzta nabarmen galarazi dezakete. Ziztatzen
dituen hostoak eta sagarrak deformatuta
geratzen dira.
zorri lanigero
Eriosoma lanigerum. Kalte larriak sortzen dituen
intsektua, eragin handikoa. Sustrai, lepo, enbor
eta adarretan kotoi itxurako formazioak eratzen
ditu.
zulakari gorri
Cossus cossus. Kalte larriak sortzen dituen
intsektua, eragin handikoa. Zulakari hau oso
arrunta da Gipuzkoan, eta zulo formako erasoa
egiten du zurean. Gehienetan, sustrai-lepoaren
inguruan gertatzen da erasoa, eta arbola
berean zulakari bat baino gehiago daudenean
egoera larria sor dezakete.
zulakari hori
Zeuzera pyrina. Kalte larriak sortzen dituen
intsektua, eragin handikoa. Sagarrondoaren
zura daratulu batek bezalaxe zulatzen du.
Enbor eta adarretan egiten ditu zuloak, beti
goranzkoak, eta batez ere sagarrondo gazteei
egiten die kalte.
zurin
Sin. oidio
Podosphaera leucotricha. Kalte larriak sortzen
dituen onddoa, eragin handikoa. Enbor, adar,
begi, lore eta hostoetan eragiten du, eta horiek
estaltzen dituen hauts zuri modura agertzen da.
Gaixotasun arrunta da gure herrian.
angarila
Ohatilaren moduko garraio-tresna. Iristeko
zail den tokietara, gurdia eraman beharrean,
angarila eramaten zen.
galera
Lau gurpileko garraio-tresna handi eta
pertikaduna. Abereen laguntzaz sagarra, artoa
eta beste gai batzuk garraiatzeko erabiltzen zen.
garrazta
Zuhaitzera igotzeko eskailera berezia.
gurdi
Bi gurpileko garraio-tresna handi eta
pertikaduna. Abereen laguntzaz sagarra,
sagardoa eta beste zenbait gai garraiatzeko
balio zuen.
gurtesi
Sagarra garraiatzeko gurdiari lau aldeetan
jartzen zaizkion zurezko oholez osatutako
egitura. Oholak gaztainazkoak izan ohi dira, eta
bata bestearekin gurutzatuaz eratzen da hesia.
karga
Sagardogintzan erabilitako neurria. Bi neurri
zehazteko erabili izan da: a) Pisua: 6 zaku
sagarrek (50 - 60 kg zaku bakoitzak) osatutako
pisua, hau da, 300 - 360 kg. b) Edukiera: 150
litro sagardo.
kizki
Sin. makota
60 zentimetro inguruko makila, muturrean iltze
oker bat duena. Sagastian sagarrak bananbanan
lurretik zare edo otarrera biltzeko
erabiltzen da.
kopa
Otarre txikia.
makota
Ik. kizki
otarre
Baserrietan hainbat gauza (sagarrak, artoa,
belarra, baratzeko gauzak, egurra, etab...)
biltzeko zumezko ontzia, kirtenik gabea.
sagar-biltze
Sagarra sagastietatik jaso eta biltzea. Sagarbiltzen
urri hasieran hasten dira, sagarra heldua
dagoenean. Herri-kirol baten izen ere bada.
sagarketa
Sagarra garraiatzea.
zaku
Arpillerazko zorro handia, sagastian bildutako
sagarra ganbarara garraiatzeko.
zare
Sagastian lurreko sagarra kizkiaz biltzeko saskia.
Gainean heldulekua du, eta, kizkia bertan joaz,
sagarra saskiratu egiten da.
likore
Edari bizia, hainbat gai destilatuz, beratuz edo
nahasiz ateratakoa, eta alkohola, ura, gai
aromatikoak eta azukrea osagai dituena.
mahaiko sagar
Gordinik jateko aproposa den sagarra.
pattar
Ardoa, sagardoa, edo beste zenbait gai
destilatuz ateratzen den edari bizia.
patxaka
Sagar makatza anisean beratuz egiten den
edaria, patxaranaren antzekoa.
sagar erre
Labean egositako sagarra.
sagar erregina-jele
Edari tonifi kantea.
sagar karamelutu
Karamelu gorriz estalitako sagarra, makila baten
muturrean jarrita jaietan saltzen dena.
sagar-dultze
Sagar eta azukrearekin egindako pasta gozoa.
Gazta eta intxaurrekin jateko aproposa.
sagar-jele
Sagarrekin egindako jelea.
sagar-konpota
Sagarra eta azukrea egosiz egindako gozoa.
sagar-kruxpeta
Sagarrekin egiten den kausera. Kauserak opil
modukoak dira, eta gari-irin, arrautza, esne eta
azukre izpi batez egindako orea koipetan frijituz
egiten dira.
sagar-likorea
Sagardo destilatua sagarrekin beratuz egindako
edari bizia.
sagar-muztio egosi
Muztioa jarabearen testura hartu arte egosiz
lortzen den kontzentratua.
sagar-muztio gasdun
Sagar-zukuari gasa gehituz egindako edaria.
sagar-orejoi
Sagar lehortua.
sagar-pastela
Sagar, arrautza, gurin, azukre eta gari-irinarekin
egindako pastela.
sagar-tarta
Ore hautsia, pastel-krema, sagar xerratua eta
abrikot-konfi tura erabiliz egindako tarta.
sagar-zuku
Sagarra zukutuz egindako edaria, gozoa eta
alkoholik gabea.
sagarzale
Sagarra jateko zaletasuna duena.
zizar-sagar
Ondo heldu gabeko sagarra, arbolatik garaia
baino lehen erortzen dena.
basitu
Ik. irintsu
garratz
Ahoan halako laztasuna eta mintasuna eragiten
edo sentiarazten duena. Gazi-geza eta nahiko
lehorra; ahoan azidotasuna nabaritzen da,
batez ere mingain ertzetan. pH baxukoa.
gazi
Azidotasun nabarmena duena.
gazi-garratz
Gazi eta garratzaren nahasketarekin sortzen
dena.
gazi-geza
Gazi eta gezaren nahasketarekin sortzen dena.
gazi-gozo
Gazi eta gozoaren nahasketarekin sortzen dena.
geza
Gazi gutxikoa edo gabekoa dena. Zapore
motela, bizitasun gutxi duena. pH altukoa.
geza-garratz
Geza eta garratzaren nahasketarekin sortzen
dena.
geza-min
Geza eta minaren nahasketarekin sortzen dena.
gozo
Azukrearen edo eztiaren ahogozoa oroitarazten
diguna.
gozo-garratz
Gozo eta garratzaren nahasketarekin sortzen
dena.
irintsu
Sin. basitu
Irinaren testura duena.
mikatz
Behazunaren antzeko ahogozo desatsegina
duena. Min lehorra, astringentea.
min
Ahoan eta mihian halako erredura edo
berotasun sentsazioa sortzen duena.
urtsu
Ur asko edo gehiegikoa.
ardatz
Sagar-patsa estutzen duen tresneria gora eta
behera ibili ahal izateko zutabe biribil eta
kiribilduna.
aska
Sin. zugan
Jotako sagar-patsa zanpatzeko tokia.
azpi-subil
Dolare-askaren azpialdean ardatzari eusten
dion urkatxo tankerako egurra.
baldar
Sagarra matxakara
bultzatzeko erabiltzen den
lanabesa. Eskuarearen
antzekoa da, baina
hortzak izan beharrean
itsua da.
basaerratz
Basoko hainbat landarerekin egindako
erratzaren moduko tresna; dolarean iragazki
gisa erabiltzen zen.
beratze
Jotako sagarra dolarean biguntzen uztea.
Horrela, gero, estualdiaren emaitza hobetu
egiten da, baita ateratzen den muztioaren
legamien ahalmena ere.
bolandera
Matxaka edo sagarra jotzeko makina eskuz
eragiten zenean, inertzia hobeto aprobetxatzeko
kirtenak zituen gurpil handia.
dolare
Jotako sagarra estutzeko eta zukua ateratzeko
erabiltzen den aparatua. Oinarrizko osagai
hauek ditu: aska, ardatza, urkatxoa, txorroak,
pats-oholak, giltzak eta puskak. Dolare mota
sailkatu daiteke:Trakzio sistema, mugimendu
sistema eta osatutako materialen arabera.
Trakzio sistema: Trakzio mekaniko, trakzio
animala eta eskuko trakzioa. Mugimendu
sistema: Palanka edo ardatza. Osatutako
materiala: Egurra, burdina, egurra eta burdina
eta altzarizkoa. Aintzineko dolareen lanak
egungo prentsa neumatiko edo hidraulikoek
egiten dituzte.
erratz
Zenbait landareren adarrak makila baten
muturrean lotuz egiten den tresna;
dolareko aska garbitzeko erabiltzen da.
eskuare
Hamar edo hamabi hortz dituen zurezko haga
batek eta hari zut jositako kirten batek osatutako
tresna. Sagarra matxakara bultzatzeko erabiltzen
da, baita estualdi bakoitzean pats mordoa
hausteko ere.
estualdi
Dolarean patsa zanpatzen eta estutzen den aldi
bakoitza.
ganbara
Teilatupeko solairua. Sagardotegietako areto
berezi bat da, sagarra jo aurretik sagarra
edukitzeko lekua.
garbiketa
Sagarra bildu ondoren egiten den lehen urratsa:
uretan jarrita sagarra garbitzen da, eta segidan
bereizi egingo dira ustelak. Ondorenean,
birak ematen dituzten danborretara pasako
da sagarra, eta, ura presioan botata, lokatza,
hostoak eta gainerako zikinkeriak kentzen
zaizkio.
giltza
Dolarean patsa zanpatzeko, pats-oholaren
gainean eta aska guztian zehar zabalduta
jartzen diren zur pusketetako bakoitza. Mutur
bakoitzean heldulekua dute.
haga
Dolarea ardatzean gora eta behera estutzeko
edo askatzeko erabilitako makila.
hodi
Ik. txorro
joaldi
Dolarean prentsatzeko sartzen den sagar
kopurua.
kantalera
Patsak alde egin ez dezan dolareko aska
inguratuz ezartzen den zurezko horma.
karraka
Dolarean sagarra eskuz estutzeko sistema
mekanikoa. Badirudi sortzen zuen zaratarengatik
jarri ziotela izen hori.
malakatea
Animalia-trakzioz sagarra jotzeko sistema;
matxaka aberearen indarrarekin mugitzen da.
mandio
Baserrietan, ukuilu gaineko gela zabala; bertara
sartzeko egiten zen zubi edo aldapa antzekoa.
matxaka
Sagarra jotzeko makina. Makinan sagarra
lehertu ahala, sagar-patsa askara joaten da.
neurri
Sin. tonel
Pisua neurtzeko erabiltzen zen zurezko ontzia,
bi kirtenekoa. Ontzi hau betetzeko behar den
sagar multzoak 50 kilo inguruko pisua du.
onil
Sagardoa barrikara edo upelera sartzeko
erabiltzen zen zurezko ontzi txiki biribila.
Erdialdean burdinazko tutu bat zuen, barrika
edo upelaren zuloan sartuz sagardoa botatzeko.
pala
Sin. zohi-pala
Patsa mozteko eta hartzeko tresna.
Altzairuzko lauki bat da, kirtenez
hornitua.
pats
Sagarra jo ondoren geratzen den sagar txikitua.
pats-ohol
Patsa zanpatzeko txorroaren gainean jartzen
diren oholetako bakoitza.
pats-zulo
Pats zanpatua eta lehortua gordetzeko zuloa.
pisoi
Sagarra jotzeko erabiltzen zen zurezko mailu
handia. Kirten luzea zuen, eta goitik behera joaz
lehertzen zuen sagarra.
puska
Giltzaren gainean patsa zanpatzeko jartzen
diren zurezko laukietako bakoitza.
sagarra jotze
Eskuz nahiz mekanikoki sagarra lehertzea.
sare
Dolarearen askan kantaleraren parean jartzen
den zurezko listoiez egindako egitura bilbatua.
Muztioaren jarioa, askatik tinara, errazten du.
tina
Dolarean patsa estutuz ateratzen den isurkaria
biltzen duen ontzia.
tonel
Ik. neurri
trabes
Sagarra txikitzeko tresna. Metalezko bi lauki
gurutzatuk eta kirten batek osatzen dute.
txorro
Sin. hodi
Patsaren gainean jartzen den zurezko ubidea,
patsa zanpatzerakoan sagarraren zukua hortik
joan dadin.
uhal
Dolareetan, hainbat lanetarako (zanpatzeko,
ponpatzeko...) motor-indarraren transmisioa
egiten duen larruzko zinta.
urkatxo
Erdian ardatzarentzat zulo kiribildua duen
zurezko laukia.
zanpatze
Dolare edo prentsa mekanikoan, hidraulikoan
edo pneumatikoan patsa estutzea, sagarmuztioa
ateratzeko.
zohi-pala
Ik. pala
zugan
Ik. Aska
alanbike
Beroaren eraginez destilazioz pattarrak lortzeko
aparatua.
altzairuzko upel
Altzairu herdoilgaitzez egindako upela.
Sagardotarako upelak egiteko, bi altzairu
herdoilgaitz daude homologatuta: AISI 304 eta
AISI 316. Baina ez da erabat segurua AISI 304
motakoa erabat inertea denik sagardoarekin.
Horregatik, normalki, AISI 316 altzairua
erabiltzen da.
azpi-zur
Upeltegian barrikei eta upelei eusteko zurezko
euskarria.
barrika
Sagardoa gordetzeko erabiltzen den ontzirik
txikiena, 50 - 300 litro bitartekoa. Etzanda
erabiltzen da. Zurezko oholez egina dago, eta
burdinazko uztaiez lotua.
bero-trukagailu
Bi jariakin fi sikoki bananduren artean beroa
trukatzeko gailua.
bukoi
Sagardoa gordetzeko ontzia, 4 karga edo 600
litro dituena. Etzanda erabiltzen da. Zurezko
oholez egina dago, eta burdinazko uztaiez
lotua.
buru
Zutikako upelaren goialdea; etzandako
upelaren aurrealdea.
garle
Ik. gurdi-barrika
gurdi-barrika
Sin. garle eta karreta-barrika
Sagardoa garraiatzeko gurdi gainean erabiltzen
zen barrika luzea. Hainbat neurritakoak izan
dira: 600, 800, 1.000 l... ingurukoak.
hodibihur
Likido eta lurrunen hozte-prozesua errazteko
erabiltzen den hodi kiribila.
hondo
Zutikako upelaren azpialdea; etzandako
upelaren atzealdea.
hondo-ohol
Zutikako upelaren azpiko oholetako bakoitza.
kanila
Lehen, upelaren azpian jartzen zen zurezko edo
letoizko txorrota. Hortixe zerbitzatzen zen, upela
hustu arte.
kardia
Upelaren burua eta hondoa upelera lotzen
dituen barneko zirrikitua.
karreta-barrika
Ik. gurdi-barrika
leiho
Upelaren buruari egiten zaion zuloa. Upel
barrura sartzeko erabiltzen da, konponketak edo
garbitasun-lanak egiteko.
negar
Ik. upel-negar
pipa
Hainbat neurri izan ditzakeen zurezko ontzi
berezia.
poliesterrezko upel
Poliester erretxinaz egindako upela. Nahiko
material berria eta ekonomikoa da, eta hainbat
formatako upel edo barrikak egiteko aukera
ematen du (zilindrikoak, kubikoak eta abar...).
ponpa
Likido bat lekualdatzeko tresna. Muztioa
dolaretik upeletara intsuldatzeko erabiltzen da,
bereziki.
sagar-pipa
Sagardogintzan erabiltzen zen pisu neurria. 800
kg sagar ingurukoa.
sagardo-pipa
Sagardogintzan eribili izan den edukiera neurria.
450-480 litro ingurukoa.
sebo
Azienda-gantzari gai batzuk nahastuta eginiko
materia. Txotxeko zuloa ixteko erabiltzen da;
baita upeleko jarioak ixteko ere, sagardoak ez
dezan alde egin.
sebogile
Sebo-barrak prestatzen zituen pertsona.
soto
Baserriko gune berezia, gehienetan bizitegien
azpikoa. Barrikak eta kupelak bertan gordetzen
dira.
txotx
Sin. ziri; zipotz
Zurezko upeletan
sagardoa ateratzeko
zulotxoa ixteko
erabiltzen zen pieza.
4 edo 5 mm-ko
diametroko egur
biribil bat zen, 10
cm-ko luzerakoa.
upel
Sagardoa gordetzeko ontzi handia. Zutikakoa
edo etzandakoa izan daiteke, eta hainbat
materialetakoa: zurezkoa, altzairuzkoa,
poliesterrezkoa, eta abar.
upel-negar
Sin. negar
Upelek, barrikek eta gainontzeko zurezko ontziek
izan dezaketen jarioa.
upel-ohol
Upelaren egitura eratzen duen ohola.
upelgile
Upelak egiten dituena.
upeltegi
Upelak dauden aretoa.
uztai
Upel-oholak lotzeko erabiltzen den xafl a
tankerako burdinazko gerrikoa.
zipotz
Ik. txotx
ziri
Ik. txotx
zisku
Bi pusketatan zatitua dagoen upela, etzanda
edukitzeko; 2.000 litro inguru ditu.
zurezko upel
Akazia, gaztainondo edo antzeko zurez
egindako upela. Oholak burdinazko uztaiez
lotuta egiten dira.
Antzinatik erabiltzen
dira, garai batean
bestelakorik ez
baitzegoen.
AAKPK
Ik. Arriskuen Azterketa eta Kontrol Puntu
Kritikoak
alkohol
Karbono, hidrogeno eta oxigenoz osatutako
konposatu organikoa; sagardoaren
osagai nagusia, uraren hurrena. Irakinaldi
alkoholikoaren ondoren, muztioaren azukreak
alkohol bihurtzen dira.
alkoholimetro
Alkohola neurtzeko tresna.
anhidrido sulfuroso
Sufretik eratorritako konposatu kimikoa.
Erabilera bikoitza du sagardoan: batetik,
antiseptikoa da, eta entzimen eta onddoen
lanean eragiten du; bestetik, antioxidatzailea
ere bada eta, beraz, sagardoarentzako
kontserbagarria. Sulfurosoak azetaldehidoarekin
erreakzionatu eta honen ondorio txarrak
murrizten ditu; ondorioz, sagardo freskoagoa
eta fruta-usainekoagoa izango dugu. Hori
horrela izanda ere, kontu handiz jokatu
behar dugu bai botatako dosiarekin eta baita
botatzeko garaiarekin ere, sagardoan sufrea
askatzen duten prozesu kimikoak sortzeko
arriskua baitago, eta sagardoari usaina eta
zaporea emango lizkioke horrek. Dena den,
batzuetan usain eta zaporerik sulfurosoenak
sagardoak berak sortzen ditu, berez inongo
sufrerik bota gabe.
Arriskuen Azterketa eta Kontrol
Puntu Kritikoak
Sin. AAKPK
Elikagaien segurtasunerako arriskutsuak izan
daitezkeen faktoreak sistematikoki identifi katu,
ebaluatu eta kontrolatzen dituen tresna,
nazioartean erabiliena eta eraginkorrena.
azetifikazio
Muztioaren eta sagardoaren hainbat
subs