Muztioa egiten ikasteko aukera Sagardoetxean
Descripción
Esperientzia berriak gustuko dituenak horietako bat ikasteko aukera dauka Astigarragako (Gipuzkoa) Sagardoetxean: muztioa egiteko tailerra.
astigarraga acción cultura museo mosto sagardoetxea taller
Ficha
- Fuente: Berria
- Fecha: 2008-03-21
- Clasificación: 3.5. Actividades
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-009217
Texto completo
Esperientzia berriak gustuko dituenak horietako bat ikasteko aukera dauka Astigarragako (Gipuzkoa)
Sagardoetxean: muztioa egiteko tailerra. Sagarretik muztioa lortzeko prozesua metodo tradizionalaren
bidez egingo da : kizkiarekin sagarra jaso, patsa egin, sagarra pisoiekin jo eskulanean, eta azkenik
eskuzko tolarean zanpatu muztioa lortzeko. Horrez gain, museoa eta sagardotegia ezagutzeko aukera
ematen du Sagardoetxearen bisitaldiak. Museoa hiru gunetan banatuta dago: interpretazio zentroan
sagardoaren historiaren berri ematen da; bigarrengoan, museoko sagastia ikus daiteke eta bertan
hainbat sagar mota eta horien ezaugarriak, txertaketa teknikak ezagutu ahal izango dira, besteak
beste. Eta azkenekoan, berriz, sagardoa probatzekotzeko aukera izango da. Amaitzeko sagardotegian
murgilduko dira bisitariak jakiak eta sagardoa dastatuz.