Sagardoaren lurraldea

Sagarra eta sagardogintza, festarako aitzakia

Descripción

Protagonismo berezia hartu du urrezko zukuak hil honetan, Astigarragan. Atzo, ‘Sagardo ibaiak, bizitza iturri’ erakusketa inauguratu zen; gaur, Urumean barrena bisita egingo da, eta datorren astean, Sagar Uzta jaia izango da.

ocio astigarraga exposiciones ergobia historia patrimonio sidra stand up paddle urumea

Ficha

  • Fuente: Urumeako Kronika
  • Fecha: 2016-09-17
  • Clasificación: 5.5. Exposiciones
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea Fondoa
  • Signatura: P18-11
  • »
  • Código: NA-006904

Texto completo

Lourdes Odriozola, Sagardoe­txea Museoko historialariak gidatutako bisita batekin inauguratu zen atzo, Sagardo ibaiak, bizitza iturri erakusketa. Hilaren 25era arte ikusi ahal izango da, Urumea eta Oria ibaiek sagardogintzarekin izan duten lotura ezagutzeko eta hainbat sekretu eta bitxikeria ezagutzeko.
Horrekin lotuta, eta sagarrari protagonismoa emanez, beste hainbat ekintza ere antolatu dira hil honetan. Gaur bertan, bisita berezia egingo da, Urumea ibaian gora aurrena, eta Ergobian, gero.

Paddle surfean Urumean gora, eta Ergobian bisita
Hain zuzen, Sagardoetxean jarritako erakusketari lotuta, gaur beste bisita berezi bat egingo da, Urumean barrena, Er­gobia­rai­no: eguerdiko 15:30e­tan abiatuta, paddle surf edo zutikako arrauna eginez, Mar­tu­tenetik Ergobiarako zubiraino joan ahal izango da, eta ondoren, 18:30etan, Andoni Arzallus auzotarrak bisita gidatua egingo du Ergobian barrena, XX. mendeko sagardotegien berri emanez. Pintxoak eta sagardoa dasta­tzeko aukera ere izango dira, musikaz gozatu bitartean. Parte hartzeko izena ematea derrigorrezkoa: www.sa­gar­doarenlurraldea.eus webgunean edo 943 55 05 75 telefonoan.

Sagar Uzta jaia, ate-joka
Bestalde, Sagar Uzta jaia egingo da aurten ere, irailaren 22tik 25era, eta hainbat ekin­tzatan parte hartzeko izenematea ireki dute, dagoeneko, Sagardoaren Lurraldean; info@sagardoarenlurraldea.eus edo 943 55 05 75.
Besteak beste, izena eman behar da hilaren 24an San­tiomendin barrena egingo den familia giroko mendi-bueltan parte hartzeko, eta Sagar Uzta egunean, hilaren 25ean antolatu diren hiru ekintzetarako: argazki rally digitala, 700 kizki-lagun biltzeko erronka eta tailer gastronomikoak.

- Irailak 22, 19:00-21:00, pintxo-potea herriko tabernetan, sagarraren eratorriekin egindako pintxoekin.
- Irailak 24, 09:30-13:00, Sagar Motak Ezagutuz, familian egiteko
mendi-buelta, Santiomendiko Sagardo Bidean zehar. Josu Osak gidatuta, Santiomendiko sagastietan dauden sagar barietate ezberdinak ezagutu eta dastatzeko aukera izango da*.
- Irailak 24, 10:00-13:00, III. Sagardobide Erronka errelebo proba. Aurten, lau taldek hartuko dute parte proba honetan: Alorreneak, Gurutzetak, Ipintzak, Kaxkarrek, Lizeagak, Petritegik, Rezolak, Txopinondok, Zapiainek eta Zelaiak. Ta bakoitzea bina neska-mutil ariko dira: aurreneko itzulian, mutilak bizikletan; bigarrenean, neskak korrika; hirugarrenean, neskak bizikletan; eta laugarrenean, mutilak korrika.
- Irailak 25, Sagarraren Jaia Foru Plazan:
09:30, Musika Eskolako txistu ikasleen eta Txirriskla Txistulari Taldearen diana.
10:30-12:00, IX. Sagar Uzta Argazki Rally Digitañean izenematea, plazan*.
11:00-14:00, Museo Enogastrono­mi­koen Sarearen tailer gastronomikoak*.
11:00-13:30, haurrentzako tailerrak eta jolasak.
11:00-14:00, Sagarraren azoka: sagarren erakusketa, dastaketa eta salmenta; sagardo dastaketa; saski, txertaketa eta abarren erakustaldia; herriko baserritarren produktuen salmenta; tirikitilariak eta abeslariak herrian zehar.
11:00, Urteko uztako aurreneko muztioaren elaborazioa: sagar biltzea, jotzea eta zanpatzea.
12:30, Sagar dantza eta kirikoketa.
13:00, Txalaparta eta muztio dastaketa.
13:00, Kizki Eguna. 700 kizki-lagun baietz!*
14:30, Herri bazkaria frontoian.
17:30, Herrien arteko sagargintza desafioa.

*Izenemateak zabalik, 943 55 05 75 edo info@sagardoarenlurraldea.eus: Sagar Motak Ezagutuz ibilbiderako Argazki Rallyrako, Kizki Eguneko erronkarako eta tailer gastronomikoetarako.