Sagardoaren lurraldea

Oriak, iragan bizia

Descripción

Azken aldian udalerri hau zeharkatzen duen errioa saneatu eta biziberritzeko egitasmo bat baino gehiago mahai gainean dagoen honetan, denboran atzera egin eta Oriari aurrez aurre begiratzeko aukera dugu igandera arte Sutegin, “Sagardo ibaiak, bizitza iturri” erakusketari esker. Urumeak eta Oriak gordetzen dituen hainbat sekretu ezagutu ditzakegu.

ancla ocio astigarraga siderurgia exposiciones transporte hernani historia río barco cultura comercio patrimonio oria puerto sidra elaboración de la sidra construcción naval urumea usurbil

Ficha

  • Fuente: Noaua aldizkaria
  • Fecha: 2016-05-16
  • Clasificación: 5.5. Exposiciones
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • Signatura: A333
  • »
  • Código: NA-006447

Texto completo

Errioa eta errio inguru bizi askoa izan baitugu aurreko mendeetan. “XIX. mendera arteko autopista” izan dugu, Astigarragako Sagardoetxeko Lourdes Odriozola historialariak azaldu digunez. Bizitza eta aberastasun iturri emankorra.

Ibaiko ura elikagai gisa baliatzen zuten gure arbasoek, jarduera ekonomikoetarako baliabidea ere bazen. Inguruko herritarren artean, nahiz atzerriarekin harremantzeko bidea. Eta negozioetarako gune estrategikoa.

Indar handia izan zuten bi sektoreren arteko lotunea izan zen garai batean, gure errioa. Oria sagardo ibaia izan zen XVIXIX mende artean, eta Usurbil eta Aginaga buelta bereziki, sagardogintzaz gain, ontzigintzan punta puntako eremua.

Bederatzi kai
Pentsa, 9 portu izatera heldu zen Oria, Lourdes Odriziola, Sutegin bisitatu dezakezuen erakusketa ibiltarian, jada bisita gidatu bat baino gehiago bideratu duen Astigarragako Sagardoetxeko historialariak adierazi digunez. Bai, garai hartan itsasertzean bakarrik ez, lur barreneko ibaiek ere, Oriak eta Urumeak kasu, inguruotako baliabide ekonomikoak sartu eta kanpora garraiatzeko kai propioak zituzten. Urdaiaga, Mapil, Agina, Asteasuain, Astesauinalde, Errotaberria, Kaparoz, Torrea eta Atxega izenekoak inguruotan. “Azpiegitura oso txikiak ziren, materiala eta jendea itsasontzira sartu eta irteteko”, berri eman digu garai hartako dokumentazioa batzen aritu den historialariak.
Herri txiki, erronka handi Udalerri honek ezaguna du bere txikitasunean erronka handiei heltzeko duen ausardia. Ez da gaurko kontua.

Garai hartan ere, “tamainaz herri txikia izango zen, baina herri oso oso garrantzitsua zen. Jende askoren buruan zegoen Usurbil” dio Lourdesek. Nortasun propioa zuten komunitate ezberdinak zeuden; Aginaga, Zubieta, herri gunea zen Kalezar… Gatazkak ere bai tartean. Baina une zailei batuta aurre egiten omen zieten. “Bere istiluak izan arren, momentu latzetan elkar lagundu dira. Herriaren kontzeptua izan dute eta defendatu dute”, dio Lourdesek. Eta nola gainera, garai ilunetatik indarberrituta ateratzeraino.

Ontzigile onenak, etxekoak Duela gutxi bolo-bolo ibili da, Kolonbiako uretan urperaturiko San Jose galeoia. Mapil ontziolan eraiki zuen Pedro de Arostegik, Aginagan. Ontzigile gehiago ere ezagutu zituen inguru honek. Ontzigile onak eta sektore honetan inbertitzeko prest zirenak. Ignacio de Soroa adibidez, “onena bere garaian”. Ekintzaile sutsua, diruduna eta zuen aberastasuna Usurbilen inbertitu nahi izan zuena. “Saroe jauregia berak eraiki zuen. Mapil baserriaren inguruan eraiki zuen ontziola pribatu bat, garai horretan ez zirenean ontziola pribatuak”, adierazi digu Sagardoetxeko historialariak.

XVII. mendearen bueltan, krisialdi ekonomikobetean, “urrezko unea da Usurbilentzat. Une honetan Gipuzkoan egiten dira Amerikara doazen itsasontzi gehienak, hortik erdia edo gehiago Aginagan eraikitzen dira”.

XIX. mendean, Mutiozabal sendia dugu. Bere garairako “oso aurreratuak” zirenak, formazioaren aldeko apustua egin zutenak. Hemen baliatzen zuten teknika hobetzeko, kanpora ikastera joan zirenak. Eta hor aitzindaria; Miguel Ignacio Mutiozabal. 1879an Uriberri ontziolan lehenengo baporea eraikitzen du. XX. mende hasierarako etorriko zen sektorearen gainbehera, kostako legedi berri baten eraginez. Baina ordura arte bezala, gerora ere, ontzigintzaren gainbeheraren ostean, errioari etekina ateratzen segiko zioten aginagar eta usurbildarrek; “desagertzen da bigarren sektorea eta lehenengoan bihurtu. Munduko onenean bihurtzen dira”, balore handiko angula famatuei esker.