Sagardoaren lurraldea

La exposición muestra la vinculación de la elaboración de la sidra y los caseríos

Descripción

Eventos / XIV. Sagar Uzta / Astigarraga / exposición / casa de cultura / La elaboración de sidra en nuestros caseríos / horario / historia / elaboración de sidra / caseríos / caseríos de Astigarraga

astigarraga caserío evento exposiciones historia casa de cultura horario sagar uzta elaboración de la sidra fabricación de sidra en nuestros caseríos

Ficha

  • Fuente: Urumeako Kronika
  • Fecha: 2014-09-17
  • Clasificación: 5.5. Exposiciones
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-005944

Texto completo

Sagardoetxeak erakusketa antolatu du: ‘Sagardogintza gure baserrietan’. Ikusgai dago kultur etxean, irailaren 28ra arte. Astelehenean aurkeztu zuten Sagardogintza gure baserrietan izeneko erakusketa. Sagardoetxeak antolatu du eta bertan azaltzen da sagardoak edo sagardogintzak izan duen ibilbidea eta euskal baserriekin izan duen harremana. Erakusketa kultur etxean egongo da, irailaren 28ra arte. Ordutegia: astelehenetik larunbatera, 11:00-13:30 eta 16:00-19:30. Igandetan, berriz, goizez bakarrik. Sagardoaren ibilbidea Erakusketa bi zatitan banatuta dago. Alde batetik, 16 paneletan, testu, argazki eta grabatuek sagardogintzaren ibilbide historikoa azaltzen dute, XVIgarren mendetik, gaur egun arte. Astigarragako 140 baserriren argazkiak Erakusketaren bigarren zatian, Astigarragako 140 baserri bildu dituzte, iruditan. Garai bateko argazkiak eta gaur egungoak daude, 1970eko hamarkadan Astigar Kultur Taldeak atera zituenak eta 2013-2014 urteetan Marisol Yabenek atera dituenak. Dagoeneko desagertuta dauden baserriak ere ageri dira. Sagardoetxea Museoak, hainbat datu historiko ere bildu ditu bertan, Lourdes Odriozolak egindako ikerketa lanarekin.