Sagardoaren lurraldea

VII. Sagar Uzta 2007

ocio astigarraga fiesta de la manzana sagar uzta

Ficha

  • Autor: Sagardoetxea
  • Fecha: 2007-01-01
  • Clasificación: 5.3. Fiestas de la manzana
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-000053

Texto completo

Sagar Uzta, Astigarrako festa bat Irailaren 30a Sagar Uztak Astigarrako tolareetako lanen hasiera ospatuko du. Irailaren 30ean izango du zazpigarren edizioa festa honek. Sagardoetxeak antolatu eta Astigarragako herriak bultzatako festa da eta ekitaldi nagusiak igandean izango dira, irailaren 30ean, jende guztiarentzako prestatuko ihardunaldiekin. Festari bukaera herri bazkariak emango dio, udal pilotalekuan. Festa Astigarragako Udaletxe plazan egingo da, sagardoaren bihotzean, eta aukeratutako datak, iraileko bosgarren igandeak, sagardotegietako zanpatze lanaren hasierarekin bat egiten du, azaro hasierara arte iraungo duen lanaren hasierarekin. “Sagar Biltzea” desfilea, sagar dantza, txalaparta, lehengo zanpatze erakusketa, bertako sagar erakusketa eta salmenta, artisau produktuen salmenta, sagardo dastatze eta salmenta, sagarrak nola txertatu erakusketa... Aukera erakargarri asko, sagardoaren interpretazio zentrora eta museoko sagastira bisita eta guzti. Nekazal agintariak ahalegin handia ari dira egiten euskal sagastia berreskuratzeko, Euskal Herriko paisajean ezinbestekoa, eta sagardo munduaren oinarria. Lehengaia den aldetik, sagarrak duen garrantziaren jakitun, Astigarragako Sagardoetxeak bere ekarpena egiten dio ahalegin kolektibo honi, sagarraren kultura eta euskal zibilizazioan duen eragin sozio-kulturala, zabaldu eta ospatuaz. Sagardoetxeak, Euskal Sagardoaren Museoak Sagardoetxea, kultura, turismoa eta gastronomia gunea. Sagardoetxeko egoitza ondoan, sagardoaren museoa eta interpretazio zentroa dago, fruta honen sekretu guztiak gordetzen dituena, munduan gehien zabaldua eta ugariena, eta generazio askotan euskaldunen sostengu izana. Museo sagastia, Sagardoetxeko bigarren gune didaktikoa da eta Euskal Herriko sagar mota desberdinak ezagutaraztea nahi du, eta sagarrondoen kondukzio sistemak denboran barrena izan duten garapena erakutsi. Sagardoetxeak kultur jardunaldi proposatzen dizkizu Txotx bolada Sagastiak loretan Santa Ana: sagardoa eta herri kirolak Sagar Uzta, festa Astigarragan Tolareko lanak Sagardoetxeak, Euskal Sagardoaren Museoak, zenbait kultur jardunaldi proposatzen dizkizu, aisialdia, turismoa eta gastronomia ezagutzeko, Euskal Herriko ohiturarik zaharrenetako bat gozatzeko aukera, natura ezagutu, errespetatu eta sagardotegietako bere eskuzabaltasuna gozatzeko, kupel artean eta mahai eder baten bueltan.