Sagardoaren lurraldea

Feria para el comienzo de la temporada del txotx en el Bulebar

Descripción

Eventos / Feria / txotx / Boulevard / Donostia / historia del txtox / degustación de sidra / degustación de mosto/ sidrerías / promoción

feria boulevard degustación donostia evento promoción sidrería txotx

Ficha

  • Fuente: gaur.donostia.org
  • Fecha: 2014-01-17
  • Clasificación: 5.4. Ferias
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-004621

Texto completo

Donostialdea Turismo Guneak-Behemendik txotx denboraldi hasieraren berri eman nahi du Donostian. Horretarako, larunbata honetan, urtarrilaren 18an, feria egingo du Bulebarrean, 09:30etatik 14:00etara. Ekimen horren helburua sagardoaren eta sagardotegien promozioan laguntzea da. Izan ere, Donostian ez ezik, hiriburutik gertu, Donostialdea eskualdean bereziki, hainbat sagardotegi biltzen da. Horietako batzuk parte hartuko dute azokan eta norberak bere etxeko produktu nagusiena eramango du. Sagardoa eta muztioa dastatu eta erosteko aukera izango da, eta sagardogileen eskutik ezagutu ahal izango da bakoitzaren lan egiteko modua, aurtengo uztaren ezaugarriak, sagardoa prestatzeko lanak… Txorizo pintxoak erosteko aukera ere izango da. Donostialdea eskualdeko turismo informazioa ere banatuko dute, bisitariak gertuko udalerrietako ahalik eta informazio gehien eduki dezan: Astigarragako sagardo museoa, seinaleztatutako mendiko paseo eta ibilbideak, Leitzarango bide berdea, Hernaniko hirigune historikoaren bisita gidatua, Adarra-Onddiko monumentu megalitikoak, autobus eta tren zerbitzuak, ekitaldien egutegia… Txotxaren historia Sagardo uzta berria San Sebastian Eguna inguruan hasi eta apirila bukaera arte dastatu daiteke txotx eran. Sagardoa botilaratzeko ohiturarik ez zen garaian, kupela ireki eta bukatu artean edaten zen bertatik, normalean pitxarretan hartuta. Txotxaren ohitura berriagoa da; 1950 urte inguruan, Donostiako elkarte gastronomikoek eskaturik, sagardoa botiletan sartzen hasi ziren lehen aldiz. Elkartekoak, jatetxeetakoak edo tabernariak ziren sagardoa aukeratzera joaten zirenak, eta ia ez zitzaien kobratzen. Urtetik urtera ordea, gero eta jende gehiago joaten zela eta, otorduak kobratzea erabaki zen. Orduan, askok janaria eramaten zuten bertan egiteko. Horrela hasi zen pixkanaka txotx garaia indartzen, egungo egoerara iritsi arte.