Sagardoaren lurraldea

Situación de manzana de sidra

Descripción

Sagardun / publicaciones / boletín / sagasti / manzana de sidra / gusano de la manzana / carpocapsa / madurez manzana / regresión del almidón / puntos importantes

publicaciones boletín carpocapsa gusano madurez sagardun manzanal

Ficha

  • Autor: Aitor Etxeandia
  • Fecha: 2008-09-01
  • Clasificación: 3.6. Publicaciones
  • Tipo documento: Revistas
  • Procedencia: K151-4
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • Signatura: A101
  • »
  • Código: NA-000046

Texto completo

Iraila hasieran eta azken urteak bezala, Gipuzkoako sagasti ezberdin batzuetan kontrol bat egin zen, sagarren egoera jakin ahal izateko. Honetarako, Gipuzkoako zenbait sagasti jarraitu ditugu, Beterri aldekoak gehienbat.14 barietate kontrolatu dira: Aritza, Errezila, Gezamina, Goikoetxe, Manttoni, Moko, Mozolua, Patzolua, Txalaka, Udare Marroi, Urdin, Urtebi Haundi, Urtebi Txiki eta Verde Agria. Aurten, sagar kopurua handia da oso. Arbolak sagarrez kopetaraino daude, eta jadanik adar asko eta asko hautsi dira pisuaren poderioz. Arboleko sagar kopuru handi honek eragina izan du sagarren neurrian. Orokorki, sagarrak txikiak geratu dira. Aurreko urteetan bezala, Boletin honetan bi gai aztertu dira: Carpocapsa edo Sagarreko Harraren kalteak Sagarren heldutasuna iraileko 2. astean. Sagarren heldutasuna neurtzeko eta aurreko urteekin konparaketa egiteko Gipuzkoako Fruitugintzailen Elkartearentzat – FRUITEL - 2001 eta 2003 bitartean egindako “Gipuzkoako sagardo sagar barietateen azterketa agronomiko” tik datuak hartu ditugu eta SAGARDUNentzat 2004, 2005, 2006 eta 2007an egindako boletinetik ere datuak hartu ditugu. SAGARREKO HARRA EDO CARPOCAPSA Irail hasieran sagasti batzuetan kontrola egin da sagarreko harraren kalteak jakin ahal izateko Intsektu hau maiatza hasieran azaldu zen, garai horretan Feromona tranpetan harrapatu baitziren lehenengo tximeletak. Bigarren belaunaldia uztailaren erdialde inguruan hasi zen. Aurten, sagar harraren presentzia nahiko irregularra izan da, kolpe handiak eman gabe. Ziur aski udan izan ditugun tenperatura baxuek eragina izan dute intsektu honen garapean. Aurten ere aurrekoan bezala, irail hasieran tximeleta berriak azaldu dira eta oraindik min egiteko aukera izango dute. Kontrola egin ondoren, zera esan dezakegu: Harraren kontrako tratamendurik egiten ez den sagastietan kaltetutako fruituak 13%tik 31%ra izan dira. Beste urteekiko portzentai jeitsiera honek bi arrazoi izan ditzake: Lehenengoa, tenperatura baxuak eta bigarrena izan den sagar kopuru handia. Datu hau ematerakoan ez dira kontuan hartu harjoak lurrera bota dituen sagarrak. Aldiz, feromona tranpei jarraituz tratamenduak egin diren sagastietan, fruitu kaltetuak ez dira 5%tik pasa. SAGARRAREN HELDUTASUNA Heldutasun kontrola 37. astean (iraileko 2. astean) egin dugu, aurreko zazpi urteetan bezala. Heldutasuna neurtzeko bi modu erabili ditugu: lehenengoan, azukre maila jakiteko, sagarren indize refraktometrikoa (ºBrix) neurtu da; eta bigarrenean, almidoiaren erregresioa jakiteko, iodo indizea neurtu da, 1tetik 10erako eskalan, Europako araudiari jarraituz. INDIZE REFRAKTOMETRIKOA - ºBRIX Hurrengo grafi koan 37. asteko brix graduen garapena ikus dezakegu. Bertan, 2008. urteko ºBrix datua, 2007.ko datuaren antzekoa da, 10,8ºBrixeko bataz bestekoarekin. Hurrengo taulan azken zortzi urteetako barietate ezberdinen indize refraktometrikoa (ºBrix) ikus daiteke, 37. astean . ºBRIX BARIETATEA 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 ARITZA 10.6 9.1 11.5 11.1 12,7 11,3 10,5 10,5 ERREZILA 10.7 9.9 12.4 11.6 13,3 11,8 11,2 10,9 GEZAMINA 11.3 10.4 12.6 10.7 12,2 11,7 10,2 10,6 GOIKOETXE 11.5 10.5 12.4 12.3 14,7 12,6 12,1 11,6 MANTTONI 10.3 9.7 12.1 10.6 12,7 11,2 10,7 10,1 MOKO 11.0 9.2 12.2 10.9 13,2 11 10,8 10,4 MOZOLUA 10.9 10.0 11.7 11.4 13,4 12,6 10,4 11,1 PATZOLUA 10.8 10.6 12.8 11 13,8 12,3 10 11,4 TXALAKA 10.7 9.5 12.2 10.7 13,2 11,9 11,3 10,7 UDARE MARROI 10.7 10.5 12.6 11 11,9 12,3 11,6 11,3 URDIN 10.3 10.7 13.1 10.5 14,7 12 10,1 10,8 URTEBI HAUNDI 10.1 9.2 12.1 10.5 12,2 11,5 10,5 10,9 URTEBI TXIKI 9.8 8.9 10.8 9.4 12,3 11,2 9,7 9,7 VERDE AGRIA 11.0 9.2 11.8 10.7 13 11,7 11 10,7 Barietatez barietate begiratuta, aurtengo kontrolean ºBrix altuena Goikoetxe barietateak izan du 11,6 rekin. Aldiz, baxuena, Urtebi Txikik eman du, 9,7 ºBrix. ALMIDOIAREN ERREGRESIOA Hurrengo grafi koan almidoiaren erregresioaren garapena ikus dezakegu. Aurtengo datua 2005 eta 2006 ko datuen antzekoa da, 3,6ko indizea eman baitu. 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 Urtea - Año Hurrengo taulan azken zortzi urteetako almidoiaren erregresioa ikus daiteke, barietate ezberdinetan eta 37. astean ERREGRESIOA BARIETATEAK 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 ARITZA 1.7 3.6 3.3 2.1 4,1 2,8 4,1 3,4 ERREZILA 1.6 2.8 2.2 1.2 1,5 1,8 1,1 1,3 GEZAMINA 2.6 5.2 4.3 3.7 4,6 5,4 3,4 4,7 GOIKOETXE 5.6 8.1 7.4 6 7 8,5 8 8,7 MANTTONI 1.8 2.5 3.1 1.9 3,9 4,2 2,4 2,6 MOKO 1.6 1.7 2.2 1.4 1,1 1,1 1 1,7 MOZOLUA 2.8 5.7 4.7 3.6 4,3 4,9 2,4 4,1 PATZOLUA 3.2 6.3 5.3 4.2 6,7 5,5 2 6,2 TXALAKA 1.9 4.1 4.5 2.4 3,4 4,5 1,4 2,6 UDARE MARROI 1.0 2.9 1.6 1.6 2.0 1,5 1,8 1,6 URDIN 3.2 4.5 3.6 3 5 3,7 1,6 3,2 URTEBI HAUNDI 1.6 4.5 3.0 2.1 2,6 2,9 1,3 3,5 URTEBI TXIKI 3.0 6.0 4.6 2.9 2.7 4 2,5 4,7 VERDE AGRIA 1.5 2.2 2.5 1.3 1,6 1,5 1,3 1,8 Erregresioan 4. indizea gainditu duten barietateek Gezamina, Goikoetxe, Mozolua, Patzolua eta Urtebi txiki izan dira. Aldiz, Errezil barietatea baxuena da. PUNTU GARRANTZITSUENAK Orokorrean, 2008ko iraileko lehenengo hamabostaldian, sagastietan azaldu diren zenbait puntu bereizi ditzakegu: Aurten ekoizpen handia lortuko da. Sagarren tamaina eskasa aipatzekoa da. Sagar portzentaje garrantzitsu bat arboletan harjoa. Aipatu behar da, aurreko urtearekin konparatuta, kalte portzentaia baxuxeagoa izan dela. Azukre maila begiratuta, aurtengo urtea, bataz beste 10,8 ºBrix du, aurreko urtea bezala Almidoiaren erregresioa 3,6ko indizean dago, hau da, aurreko urtea baino zeozer aurreratuagoa.. AITOR ETXEANDIA AZPIAZU – SAGARLAN S.L Fruitugintzan Aholkularia, 2008ko irailaren 11a.