Sagardoaren lurraldea

Matemática y sidra

sidra sidrería

Ficha

  • Autor: Katixa Agirre
  • Fuente: Deia
  • Fecha: 2010-03-05
  • Clasificación: 2.1. Sidra
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-000424

Texto completo

Gertatzen zaigunaz jabe-tzeke, aldaketak ematen dira gure baitan. Etengabe. Isilka. Ez gara beti hobera aldatzen, baina batzuetan gertatzen da. Matematikarekin, adibidez. Niri gertatu zitzaidan matematikarekin. Oso txarra nin-tzen jardun horretan, sufrikario itzela zen niretzako trigonometria (batez ere trigonometria, ez hainbeste probabilitatea eta estatistika). Baina halako batean, institutua utzi eta hiruzpalau urtetara, DBHko ikasleei eskola partikularrak emateko eskaini nuen neure burua. Lantxo erraza ematen zuen. Euskara edo ingelesa irakastea nuen buruan, baina gehienetan matematikan laguntza behar zuten ikasleek (beren gurasoek, hobe esanda) deitzen zidaten. Moralki, ezetz esatera behartuta nengoen. Ekonomikoki, ordea, estu samar nenbilen eta gehienetan matematika irakasteari ekiten nion. Beldurrez, hasieran, liburu zaharrak aurreko gauean errepasatuz; baina lasai eta konfiantzaz gero. Hamabost urterekin hieroglifiko absurdo gisa agertzen zitzaizkidan formulak, beren logikaren pisuaz erortzen ziren hogei urte bete nituenetik. Barne garapen isila, sotila, esfortzurik eskatu ez zuena, denboraren igaro-tze hutsak ekarria. Beste aldaketa batzuk, ordea, ez dira hain pozgarriak. Sagardoarekin gertatu zait niri. Sagardotegi bat bi urtetan zapaldu gabe egon ondoren, aurten itzuli naiz zirkuitura. Heldu da txotx egiteko garaia eta konturatu naiz ez dudala sagardoa batere gustuko. Zer da garraztasuna hau, faborez? Gauza hain da grabea ura ere nahiago dudala! Ez dakit zer gertatu zaidan bi urte hauetan, zale amorratua bainintzen trigonometria ulertezina zitzaidan garaian: mutazioa pairatu ote dute nire papilek? Edo sagardo asturiar gozoa edateagatik -halako traiziorik!- gertatu zait hau? Ez dakit. Argi dagoena da nire agenda sagardotegi planez beterik dudala hemendik apirilera bitartean, eta nire barne aldaketari muzin egin beharko diodala, nire bizitza sozialaren mesedetan.