Sagardoaren lurraldea

la II Feria de la Sidra de Donostia a punto de llegar

Descripción

Eventos / otros / II Feria de la Sidra / Donostia / Aste Nagusia / barrio de Gros / programa / sidra Gorenak / Sagardo Mahaia / oferta gastronómica /principales novedades / comidas temáticas

ocio semana grande feria donostia programa gastronomía sagardo mahaia

Ficha

  • Fuente: zuzeu.com
  • Fecha: 2013-08-09
  • Clasificación: 5.4. Ferias
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-004152

Texto completo

Bihar_k aurrera, Donos_ako Aste Nagusiarekin bat eginez (abuztuaren 10e_k 17ra), Euskal Herriko Sagardo Mahaia sagardogileen elkarteak ?GORENAK zigiluaren sustatzaile denak? antolatutako II. Sagardo Azoka izango dugu Katalunia Plazan (Grosen). Azoka, eguerdiko 12:00eta_k gauerdiko 00:00etara egongo da, egunero, zabalik, eta bilgune polita izan liteke jai giroan murgildu, gastronomiaz eta zuzeneko ikuskizunez gozatu eta sagardoaren kulturan barneratzeko. Milaka pertsona gerturatu ziren, iaz, Donos_ako I. Sagardo Azokara. Eta antolatzaileak, oro har, gustura ziren, bisitari kopuruak, egunez egun, gora egiten zuela ikusita. “Giro polita sortu zen, eta ahoz ahokoak funtzionatu zuen”, diote. “Asko izan ziren, eguraldia lagun, plana errepikatu eta Azokan birritan edo hirutan afaldu zutenak”. Lehengo urteko ekimenaren arrakasta ikusita, aurten ere Katalunia Plazara itzultzea erabaki dute, ordutegi zabalagoa (12:00?00:00) eskainiz, gainera. Inaugurazio ekitaldi ofiziala abuztuaren 11n, igandean, egingo da (19:00etan). Aurpegi ezagun ugari topatuko dituzue bertan, eta Juan Karlos Izagirre Donos_ako alkateak ere ez du hutsik egingo. Zuek ere gonbidatuta zaudete, noski! Eskaintza gastronomikoari dagokionez, bi gune bereiziko dira (zu_k edo eserita afaltzeko mahaiak), eta pintxoak, razioak eta postrea egongo dira aukeran, sagardotegi onenetan bezala. Egarria asetzeko, berriz, muz_oa eta sagardoa; azken hau, txotxe_k zein bo_la_k: 4 sagardo upel jarriko dira, eta puntapuntako 13 sagardo ezberdin (bo_la_k) dastatzeko modua egongo da. “Sagardoen euskal selekzioa” honako sagardotegi hauek osatzen dute: Andoaingo Gaztanaga; Asteasuko Sarasola; As_garragako Alorrene, Gurutzeta eta Zapiain; Donos_ako Barkaiztegi eta Gartziategi; Errenteriako Egi?Luze; Hernaniko Altzueta, Olaizola eta Zelaia; Ikaztegietako Begiristain; eta Tolosako Isastegi. Esan gabe doa, sukaldean ere, profesional bikainak ariko direla. Sagardogile horiek guz_ak, elkarrekin, talde?lanean, aritu ziren, iaz, Donos_ako Aste Nagusian. Guz_ek elkarrekin egin zuten arraun; gogotsu, ilusioz. Indarrak batu zituzten, eta pauso garrantzitsua izan zen hori. Sagardoaren historian ez omen zen sekula horrelakorik gertatu, eta hortaz, Donos_ako I. Sagardo Azoka hura mugarria izan zela uste dugu. Bestalde, agertoki bat ere izango da karpan, eta beraz, jan?edanaz gain, zuzeneko emanaldiez gozatzeko parada izango dute Katalunia Plazara bertaratzen direnek. Bigarren edizio honetan, musika egitaraua indartu egin dugu, gainera, eta Iban Nikolai didgeridoo?jotzailea, Arkaitz Miner eta Juan Arriola biolinjotzaileak, Dasta Musik taldearen doinu eklek_koak, edota Maider eta Ixiar triki_lari bikotea izango ditugu, besteak beste, gure artean (ikus egitaraua). Txalapartak eta kirikoketak ere izango dute beren txokoa. Eta “Ar_sta berrien gaua” delakoa ere sortu dugu… Nobedade nagusiak Nobedade nagusienen artean, honakoak aipa genitzake: ?Iazko ekimenaren arrakasta ikusita, ordutegia zabaltzea erabaki dugu. Donos_ako Sagardo Azokak 12:00eta_k 00:00etara zabalduko ditu, egunero, bere ateak. ?Aurrez esan bezala, 2 gune bereiziko dira Azokan. Eguerditan, ez da eserita bazkaltzeko aukerarik egongo; txorizo, odolki edota bakailao tor_lla mokadu bat dastatu edota sagardoz zintzurrak bus_tzeko aukera izango da, ordea. Bestalde, bazkari tema_koak antolatzeko parada eskainiko du, aurten, Sagardo Azokak. Errugbi, xake edota dantza talde bateko kide zarela, Aste Nagusian elkarteko bazkaria antolatu nahi duzuela, eta ez dakizuela nora jo? jesnal@sagardomahaia.com helbidera e?mail bat idatzi eta erreserba egiteko aukera eskaintzen dizu, aurten, Donos_ako Sagardo Azokak. Baldintza bakarra bete beharko da: bazkal_arren gutxieneko kopurua 40?50 lagunekoa izatea. ?Horrez gain, eta eskaintza gastronomikoari dagokionez, beste sorpresatxoren bat izango da… ?Zuzeneko ikuskizunak: Bigarren edizio honetan, Azokako musika egitaraua indartu egin dugu. ?Karpa handiagoa: Azokako karparen tamaina ere apurtxo bat aldatu dugu (18 x 37 m ditu aurtengo karpak), auzotarren zein kanpo_k datozenen erosotasuna bilatuz, be_ere. Katalunia Plazako karpan, 150 lagunek izango dute esertzeko tokia, eta beste hainbeste izango dira, zu_k, pintxoak dastatu ahal izango dituztenak. ?Kalitatezko lehengaiak erabili eta bezeroari zerbitzu ona eskaintzeaz gain, iaz bezala, Azoka dotorea ?”gorena”? antolatzea da gure asmoa: portzelanazko baxera, kristalezko edalontziak, etab. Biztanleriaren gehiengoak, sagardoa txotx garaian soilik edateko ohitura du. Litekeena da, dastatzerik onenak urtarrila eta apirila bitartean egiten direnak izatea, baina gure helburua, bo_lan ere produktu duina eskaintzea da; sagardoa urte osoan zehar edan daitekeela erakustea, alegia. Txotx denboraldi_k kanpo ere… etorri eta gozatu!