Sagardoaren lurraldea

II. Feria de la Sidra de Donostia

Descripción

Eventos / otros / II. Feria de la Sidra / Donostia / Aste Nasua / Sagardo Mahia / programa

semana grande feria donostia sidra

Ficha

  • Fuente: Gara
  • Fecha: 2013-08-10
  • Clasificación: 5.4. Ferias
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-004146

Texto completo

Donostiako Sagardo azokaren bigarren edizioa abuztuaren 10tik 17ra bitartean ospatuko da, Donostiako Aste Nagusiaren ospakizunarekin bat eginez. Ekimena Groseko Katalunia plazan kokatuko da eta eguerdiko 12:00etatik gauerdiko 00:00etara bitartean zabalduko ditu bere ateak egunero. Euskal Herriko Sagardo Mahaia sagardogileen elkarteak (Gorenak zigiluaren sustatzaileak) antolatu du azoka. Inaugurazio ofiziala abuztuaren 11ean gauzatuko da, 19:00etan, Juan Karlos Izagirre Alkateak parte hartuko duen ekitaldi batekin. Ekintza gastronomikoari dagokionez, bi gune desberdin aurkitu daitezke: batetik zutik jateko eta, bestetik, eserita. Horrez gain, pintxoak, razioak eta postreak egongo dira aukeran. Edateko sagardoa edota muztioa eskainiko da. Guztira 4 sagardo upel eta 13 sagardo botila marka dastatu ahal izango dira. Zuzeneko emanaldiak ere antolatuko dira azokak irauten duen bitartean, hala nola: Iban Nikolai (didgeridoo jotzailea), Arkaitz Miner eta Juan Arriola (bibolin jotzaileak), Dasta Musik (musika elektronikoa) edota Maider eta Ixiar (trikitilari bikotea).