Sagardoaren lurraldea

Homenaje a Jokin Otaño este domingo

astigarraga donostia jokin otaño homenaje sidrería petritegi

Ficha

  • Autor: Juan F. Manjarrés
  • Fuente: El Diario Vasco
  • Fecha: 2010-02-17
  • Clasificación: 6.7. Pueblos
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-000389

Texto completo

Herri kirol saioak ospatuko dira Astigarragako Foruen enparantzan eguerdiko hamabietatik aurrera. Jokin Otaño, herri kirolariaren oroimenezko topaketa ospatuko da. Hau hurrengo igandean, hau da, otsailaren 21ean izango da. Jokinek txikitatik herri kiroletan zeukan grina eta probetan jarritako ahalegina errekonozitzeko herri kirolarien topaketa antolatu dute Astigarragako eta eskualdeko kirolariek eta lagunek hain zuzen ere. Aipatutako topaketa, eguerdiko hamabietan, Astigarragako Foruen enparantzan gauzatuko da. Ekitaldiari dagokionez, hau guztira hiru zatitan banatuko da. Alde batetik, hasierako agurra, herri kirolen saioak eta, bukatzeko, Jokin Otañoren familia guztiari eskerrak ematea. Herri kiroletako saioak osatzeko honako herrietako kirolariak izango dira partaide: Hernani, Urnieta, Oiartzun eta Bentak. Baita Errenteria, Usurbil, Izaskun (Ibarra), Ezkio, Bidasoa eta Astigarragakoak ere. 20 kirolari Astigarragako sagardogile zen Jokin Otañok gizon probatan zeuzkan helburua eta ilusioa betetzeko erronka hartuko dute hurrengo igandean Foruen enparantzara gerturatuko diren herri kirolari guztiak. Izan ere, eskualdeko 20 kirolariz osatutako taldeak Astigarragako probalekuko harri handiena, 3.200 kilokoa, garraiatzeko konpromisoa hartu du, oroimenezko topaketa honetarako. Antolatzaileen esanetan, Astigarragan egingo den ekitaldian «herritarrok eta herri kirolariok Jokinengandik jaso izan genituen lagunartekotasuna eta kiroltasuna publikoki lau haizetara zabaltzeko eta errekonozitzeko aukera zabala izatea nahi dute».