Sagardoaren lurraldea

Los deportistas de Oiartzun participarán en la IX Sagar Uzta

ocio astigarraga goldea deporte rural oiartzun fiesta de la manzana sagar uzta

Ficha

  • Autor: Egarriz
  • Fuente: El Diario Vasco
  • Fecha: 2009-09-24
  • Clasificación: 5.3. Fiestas de la manzana
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-000336

Texto completo

Datorren igandean, hilaren 27an, Astigarragan IX. Sagar Uzta festaren barruan, herrien arteko sagardogintzako herri kirolen lehiaketa egingo dute bigarren urtez. Lehiaketak hiru kirol-proba ditu: lehenengo, parte hartzen duen talde bakoitzak (hiru gizon eta emakume batek osatuta) sagar karga erdi bat (150 kilo) kizkiaz jaso beharko du. Saskietan bildutako sagarrak zakuetan sartuko dituzte eta aldamenean izango duten leraren gainean jarri beharko dituzte zakuak. Jarraian, sagar karga bat (300 kilo) leratik tiraka tolarera garraiatu beharko dute, hamar plazako luzera eginez. Azkenik, sagar karga erdi bat matxakara bota eta txikitu egin beharko dute taldekideek. Lehiaketarako zehaztutako arauen arabera denbora gutxienean lana ondoen betetzen duena izango da irabazle. Iaz egindako lehen lehiaketan - hura ere Goldea, Herri Kirol Ba-tzordeak antolatu zuen-, lau taldek hartu zuten parte: Urnietak, Hernanik, Baserritar gazteek eta Astigarragak. Astigarragakoek lortu zuten txapela, kirol-proba guztiak 23 minututan gaindituz. Aurten, berriz, honako sei taldeetako kirolariek hartuko dute parte: Oiartzun, Orereta, Urnieta, Bentak, Bidasoa-Urumea eta Astigarraga. Lehiaketa hasteko hitzordua arratsaldeko 17:30ean dago jarrita, Joseba Barandiaran plazan.