Sagardoaren lurraldea

"1 Sagastiak Loretan ospakizuna", a partir del 27 de abril

Descripción

Eventos / otras celebraciones / I. Sagastiak Loretan / Usurbil / programa / visias guiadas / Sagardo Eguna

organizadores visita programa evento sagardo egunak manzanos en flor usurbil

Ficha

  • Fuente: Noaua aldizkaria
  • Fecha: 2013-04-17
  • Clasificación: 5.8. Otros
  • Tipo documento: Revistas
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-003007

Texto completo

Sagarrondoen loraldiari gorazarre egin asmoz, "1. Sagastiak Loretan" izeneko ospakizuna antolatu da hurrengo asteetarako Usurbilen. Egitarau zabala prestatu du, elkarlanean jardun duen eragile talde batek. Antolakuntza lanetan parte hartu dute hain zuzen, Usurbilgo Sagardo Egunaren lagunak elkarteak; Alkartasuna, Usurbilgo Baserritarren Kooperatibak; NOAUA! Kultur Elkarteak; Usurbilgo Sagastia E.M.; Itaya Gazte Asanbladak; Aitzaga Elkarteak; Sagardoa eta Sagarra Unibertsitateak; eta Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak. Ekitaldi sorta bat bere baitan hartu eta hilabetez luzatuko den zikloa izango da, "1. Sagastiak Loretan ospakizuna". Apirilaren 27rako deitu dute lehen hitzordua: sagasti loretuetan barrena egin nahi den ibilaldia, Jakoba Errekondo paisajistarekin. Azkena ekainaren 1erako, sagastien udako inausketa ikastaroa. Eta tartean, sektore honi loturiko beste zenbait ekimen burutuko dira. Urteroko Sagardo Egunarekin batera, Aginagako Saria baserria ezagutzeko aukera egongo da. XVI. mendeko dolare baserria dugu Saria. Bestalde, ikerketa baten emaitzak plazaratuko dira laster: "Usurbilgo sagastien inbentarioa eta sagar ekoizpena" izeneko lanaren nondik norakoen berri emango da jendaurrean. Ekitaldiotan argi denez, zer ikusi eta zer entzuna izango da. Baina baita zer probatua ere. Bertako sagarkien dastatze ikastaroa antolatu dute eta, egitarau zabal honen baitan. Egitarauaz ari garela, oraindik aldaketaren bat izan dezakeen arren, hona hemen datozen asteotarako antolatu diren ekitaldiak: 1. SAGASTIAK LORETAN OSPAKIZUNA SAGARRONDOEN LORALDIAREN GORAZARRE EKIMENA USURBILEN Apirilak 27, larunbata 9:30 Sagasti loretuetan barrena ibilaldia, Jakoba Errekondo paisajistarekin. Alkartasuna, Usurbilgo Baserritarren Kooperatibatik abiatuta. Maiatzak 7, asteartea 19:30 "Usurbilgo sagastien inbentarioa eta sagar ekoizpena" ikerketaren aurkezpena Potxoenean, Leire Jauregi Nekazaritza Ingeniariaren eskutik. Maiatzak 18, larunbata 17:00 Berreskuratutako XVI. mendeko dolare-baserria ezagutzeko bisita gidatua Aginagako Saria baserrian, Luis Alberdi arkitektoa eta Jakoba Errekondo paisajistaren eskutik. Maiatzak 19, igandea XXXII. Sagardo Eguna, Usurbilgo plazan, egun osoz. Sutegin "Usurbilgo baserrietako dolareen argazkiak" erakusketa. Maiatzak 23, osteguna 19:30 Usurbilgo sagarkien dastaketa ikastaroa Aitzaga Elkartean: sagar-dultzea, muztioak eta sagardoak... Ekainak 1, larunbata 9:00 Sagastien udako inausketa ikastaro teorikoa eta praktikoa Potxoenean, Aitor Etxeandia Nekazaritza Ingeniariaren eskutik.