Sagardoaren lurraldea

La carpa de Sagarrondotik, preparada para recibir ala multitud

Descripción

Eventos / Sagarrondotik 2007 / música / conciertos / programa / Julieta Venegas / Raimundo Amador / tarifas

ocio programa cultura música sagarrondotik tarifa

Ficha

  • Autor: Aritz Gorriti
  • Fuente: Noaua aldizkaria
  • Fecha: 2007-03-16
  • Clasificación: 5.8. Otros
  • Tipo documento: Revistas
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-002919

Texto completo

Musika kartelera osatua. Karpa erraldoiak ere prest. Jan edana bertan. Antolatzaileak, jada, herritar uholdea iritsi eta Sagarrondotik jaialdiko ateak ireki zain daude. Jaia, ostiral gaueko 21:00etan hasiko da. Sarrerak lortu ez dituenak, ostiral eta larunbat arratsaldeko 18:00etan zabalduko duten takilan eskura ditzake. Kolore aniztasuna. Horixe da antolatzaileen esanetan, asteburuan Sagarrondotik jaialdiko musika emanaldietan ikusi ahal izango dena. Jaialdiaren aurkezpen ekitaldian iragarri bezala, joera eta herri ezberdinetako taldeen saioak izango dira martxoaren 16 eta 17ko gauetan. Bereziak izango dira kontzertuak ikusleentzat; gogoan hartzekoak baita taldeentzat ere. Ostiralean, aurten hamargarren urtemuga beteko duen Skalariak, Erresuma Batutik datorren eskarmentu handiko The James Taylor Quartet, La Inconsciencia de Uoho, Katalunian bizi diren Delorean zarauztarrak eta itxierarako, AC/DC taldea omentzen duen The Bond Scott Band. Larunbatean, Julieta Venegas Larunbatean, antolatzaileen esanetan, zuzeneko onenetakoak eskaintzen dituen Atom Rhumba, lehen ediziotik jaialdira ekarri nahi eta aurtengoan bertan izango den Zea Mays, estilo ezberdinetako musika eta ikusleen gozagarri Julieta Venegas, Sagarrondotik-en jaiotze urtean parte hartu zuen Raimundo Amador Maneta de Kamionetarekin batera eta, itxierarako, Obrint Pas. Sagardoaren Kultura Sustatzeko Elkartearen helburua, sagardoaren eremua ezagutaraztea da, bertako kultur adierazpide ezberdinak baliatuta. Aurtengoan ere ez zaizkio osagai horiek faltako. Hazten doan jaia “Atzera begira jartzea, aurpegira irribarre bat ateratzea da”, adierazi zuen Sagardoaren Kultura Sustatzeko Elkarteko kide Aitziber Ezkerrak, aurreko lau jaialdiak baloratzerakoan. Jada, 2003.urtetik ospatu diren lau edizioetan 36 taldeek kontzertuak eskaini dituzte inguruetan parekorik ez duen jaialdian. Urtetik urtera markak hobetzen joan ostean, iaz musika jaialdira 10.000 bat lagun hurbildu ziren. Karpa, iaz bezala, Hernaniko rugbi zelaian Hernaniko Karabel auzoan, rugbiko zelaiaren parean izango da karpa. Gau bakoitzeko emanaldiak hasi baino ordubete lehenago zabalduko dute gune erraldoia. Horren ondoan, beste bi karpa zabalduko dituzte, lasai jan edota sagardoa kupeletatik edateko. Sarrerak aldez aurretik erosi ez dituenak kontzertuen egunean bertan eskura ditzake, arratsaldeko 18:00etan irekiko baitute takilla. Puntako egitaraua Martxoak 16, ostirala 22:00 Kontzertu gaua: Delorean, Skalariak, The James Taylor Quartet, The Bon Scott Band, La Inconsciencia de Uoho. Martxoak 17, larunbata 21:00 Kontzertu gaua: Obrint Pas, Atom Rhumba, Julieta Venegas, Maneta De Kamioneta + Raimundo Amador, Zea Mays. Sarrerak non erosi? Aldez aurretik: 21 euro, Ardi Beltzen. Takilan: 24 euro. Bi egunetarako bonoa: 36 euro.