Sagardoaren lurraldea

Sidra, música… y desafío

Descripción

Eventos / Sagarrondotik 2006 / campeonato de deporte rural / sidra / música

música sidra sagarrondotik

Ficha

  • Fuente: Noaua aldizkaria
  • Fecha: 2006-03-17
  • Clasificación: 5.8. Otros
  • Tipo documento: Revistas
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-002889

Texto completo

Martxoaren 19an jokatuko da Sagarrondotik jaialdiko herri kirol lehia Urnietan Musika eta sagardoa. Horiexek dira Sagarrondotik jaialdiko osagai nagusiak. Gehien nabarmendu ohi diren ezaugarriak. Baina bada beste ekitaldi erakargarri bat ere. Denboraren poderioz, Sagarrondotik jaialdiko saltsa eta piperran bilakatu den ekitaldia. Bereziki, Urnieta, Astigarraga, Hernani eta Usurbilgo herri kirol zaleentzat. Sagarrondotik jaialdiko herri kirol lehiaz ari gara hizketan. Aurten, hirugarrenez jokatuko da desafioa. Martxoaren 19an, 11:00etatik aurrera, Urnietako frontoian. Irudian ageri den moduan, Usurbilgo taldea gogor ari da lanean. Aginagako eliza zaharrean jo eta su aritu dira desafioa prestatzen. Iaz urnietarrak nagusitu ziren Sagarrondotik jaialdiko herri kirol desafioan. Sagar biltzen eta garraiatzen, harria jasotzen, txinga lasterketan, lokotx-bilketan eta sokatiran lehenak izan ziren urnietarrak. Bigarren tokian Astigarragako taldea geratu zen, ingudearekin eta gizon proban marka onena lortu eta gero. Hirugarren tokia usurbildarrentzat izan zen, eta laugarrena, Hernaniko taldea. Martxoaren 19a desafioaren eguna izango da. Urnietan jokatuko da herri kirol saioa. Baina sagardoa ere protagonista izango da. Goizeko 10.00etatik aurrera, Urnieta jai giroan murgilduko da sagardo dastaketaren hasierarekin. Sagardotegi desberdinetatik ekarritako botilak dastatzeko aukera izango da. Kale animazioa ere goizeko lehen ordutik hasiko da; karrikak jai giroaren pare jarriz dultzaineroekin batera. Sagardo dastaketa gutxi balitz, Buruntzaldeko artisauen lanak ere erakusgai jarriko dira. Gainera, txahal oso baten erretzea ikus ahal izango dugu. Eguerdian, dastatzeko emango den txahala. Egun paregabea, paraje ezin hobean, giro itzelean…. eta guztia edalontzia erostearen truk. Iaz hirugarren izan zen Usurbilgo taldea Martxoaren 19an, herri kirolak eta sagardoa bateginik Txingak: Juantxo Zuriarrain, Iker Portularrume. Harri jasotzen: Arkaitz Portularrume. Gizon proba: Mikel Orbegozo, Mikel Aranburu. Lokotxak: Rosa Uribe, Koldo Lertxundi. Ingudea: Xabier Orbegozo. Zakua: Mikel Soroa, Jon Lizaso, Kepa Unanue. Sagar biltzea: Joseba Larburu. Sokatira: Josune San Sebastian, Jose Luis Bruño, Iñaki Errekondo, Aitziber Unanue, Arkaitz Portularrume, Joseba Larburu, Jon Lizaso, Mikel Soroa. Aurtengo ordezkaritza Iazko lana hobetzeko gogobiziz dira gure ordezkariak.