Sagardoaren lurraldea

Pili Arroyo: " Ferias como ésta se deberían hacer con mayor frecuencia, para coger la costumbre de comprar productos de aquí"

Descripción

Sidra / feria / Santo Tomás / productos de Euskal Herria / Pili Arroyo / puestos / txistorra / alubias

feria alubia sidra santo tomás

Ficha

  • Fuente: Noaua aldizkaria
  • Fecha: 2001-12-07
  • Clasificación: 5.4. Ferias
  • Tipo documento: Revistas
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-002856

Texto completo

Sagardoaz eta txistorraz gain, egun horretan ere izango da beste protagonistarik: babarruna. Izan ere, aipatu bezala, barrun lehiaketa egongo baita. Babarruna frexkoan epaitukoa da, aletuta eta guztira 25 babarrun ekoizlek eman dute izena. Epaimahai lanetan herriko jatetxeetako sukaldariak egongo dira. Bestalde, azokan zazpi postu jarriko dira: Goenaga, Zugasti, Markel Olaizola, Etxarri, Lartzandieta, Joxe Torregarai eta Urtinea. Barazkiak, oilaskoak, loreak, behi-esnea, yogurrak, gazta, intxaurrak eta kalitatezko haimaika produktu egongo da ikusgai eta saltzeko pronto. Iaz Zubietako Zugasti baserriko Pilar Arroyoren postuak eraman zuen I. Santo Tomas azokako saria. Aurten ere postua jarriko du eta beste bi lehiaketetan ere parte hartuko du. Bere ustetan, “garrantzitsua da herrian horrelako azokak antolatzea. Ni Lasartera joaten naiz, eta jendeak ohitura handia du azokan erosketak egiteko. Iaz ez zen asko saldu. Agian ohitura falta izan daiteke. Hilabetean behin edota urtean egun zehatzetan azokak egingo balira, jendea ohituko egingo litzateke eta ez luke aldez aurretik erosketarik egingo”.