Sagardoaren lurraldea

Concurso de alubias y de sidra este año en Santo Tomas

feria concurso sidra santo tomás usurbil

Ficha

  • Autor: Josu Aranberri
  • Fuente: El Diario Vasco
  • Fecha: 2009-12-05
  • Clasificación: 5.4. Ferias
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-000220

Texto completo

Usurbilek sagardoa eta babarruna gurtuko ditu hilaren 20an. Gabonen atarian, Noaua! Kultur Elkarteak Udalaren laguntzaz antolatuta Santo Tomas azoka ospatuko da herriko pilotalekuan, eta herrian hain preziatuak diren bertako bi produktu hauen lehiaketa egingo da aurreko urteetan bezala. Sagardo zein babarrun lehiaketetan izen emateko azken eguna abenduaren 17a izango da. Izen ematearekin batera, lehiaketan parte hartuko duten babarrun eta sagardoak eraman beharko dira Noaua!- ko egoitzara. Sagardo lehiaketari dagokionez, sagardoa etxean egiten duena aurkezten daiteke, herritarrek proba dezaten eta, gainera, lehiaketan parte har dezake. Partaide bakoi-tzak 8 botila eraman beharko ditu eta botila bakoitzeko 1,5 euro ordainduko da. Sagardotegiak ez dira sartuko lehiaketa honetan. Sagardoa betidanik egin izan da gure herrian. Garai batean baserri gehienetan egiten zen gero urte osoan zehar edateko. Azken hamarkadetan, ordea, ohiturak aldatuz joan dira. Baserritar askok sagardoa egiteari utzi zioten eta tolareak ere desagertu egin ziren. Hala ere, azken urteetan etxe edo baserriko sagardo ekoizleak ugaritu egin dira. Era desberdinetara, tolare handi edo txikiagoetan, urtean 500 litro inguru egiten dituzte batzuk, 1.000tik gora beste batzuk, baina berriz ere sagardoa etxeetara itzultzen ari dela argi dago. 20tik gora izan dira azken 3 urteetan Santo Tomas azoka honetan beren sagardoa lehiaketara aurkeztu izan dutenak. Babarrun lehiaketan, berriz, partehartzaile bakoitzak kilo bat babarrun aurkeztu beharko du. Trukean, 12 euro ordainduko dira. Lehiaketan, ezaugarri hauek hartuko dira kontuan: Itxura: osorik edo hautsita dagoen, zimurrak. Kolorea: zenbat eta beltzagoa orduan eta hobeagoa. Berdintasuna: tamainaz, kolorez. elkarren berdinak izatea. Dizdira: berezko dizdira beste edozein produkturekin (olio, abrilantadore estali edo aldatua izan bada lehiaketatik kanpo utziko da). Eta garbitasuna: partikula arrotzik ez izatea. Sariak hauexek izango dira bi lehiaketetan: 1. saria: 150 euro eta txapela, 2. saria: 90 euro eta 3. saria 50 euro. Iazko edizioan 30 izan ziren babarrun lehiaketara aurkeztu ziren ekoizleak eta Aginaga aldera joan zen lehen saria. Aldapa baserriak aurkeztutako babarruna izan zen itxura onena zuena. Galdagorri baserriko babarruna bigarrena eta Miguel Arrastoarena hirugarrena. Sagardo lehiaketan, berriz, herriko elkarteetako ordezkariak izan ziren oholtza gainean lehiaketara aurkeztutako sagardoei beren puntuazioa jartzen eta Zubietako Etxetxo baserriko Jose Manuel Lizarralderen sagardoak eraman zuen onenaren saria. Zugasti baserriko Pedro Aizpurua izan zen bigarren eta hirugarren Ibindos baserria.zen.