Sagardoaren lurraldea

Euskal Sagardoa, "mugaz gaindiko" Jatorri Izendapena duen lehen edaria Europan

Descripción

"Euskal Sagardoa" aurrerantzean, "Euskal Sagardoa/Sidra del País Vasco eta Cidre du País Basque" jatorri izendapena izatera igaroko da. Jatorri deitura honek sei urte bete dituen honetan, "Zuberoako, Behe Nafarroako eta Lapurdiko sagar eta sagardogileek konpromisoa azaldu dute Jatorri Izendapeneko kide izateko", sustatzaileek ostiral honetan Donostian egindako agerraldian berri eman dutenez.

euskal sagardoa - denominación de origen marca navarra sidra

Ficha

  • Fuente: NoUaua! Aldizkaria
  • Fecha: 2024-01-19
  • Clasificación: 2.1. Sidra
  • Tipo documento: Revistas
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-016721

Texto completo

"Euskal Sagardoa" aurrerantzean, "Euskal Sagardoa/Sidra del País Vasco eta Cidre du País Basque" jatorri izendapena izatera igaroko da. Jatorri deitura honek sei urte bete dituen honetan, "Zuberoako, Behe Nafarroako eta Lapurdiko sagar eta sagardogileek konpromisoa azaldu dute Jatorri Izendapeneko kide izateko", sustatzaileek ostiral honetan Donostian egindako agerraldian berri eman dutenez.
Honenbestez, "Euskal Sagardoa Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabatik, Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoara ere zabalduko da beraz, eremu geografikoa handitzeaz gain, mugaren bi aldeetako sagar motak ere Jatorri Deituran sartzea adostu da araudi bakarraren barruan".

Pauso garrantzitsu honekin, "Piriniotako mugaz gaindiko Jatorri Izendapena duen lehen edaria izango da Euskal Sagardoa. Araudi berdina izateaz gain, kudeaketa eta zertifikazioa ere bateratuta egitea adostu dute eta horretarako HAZI-ko Kontrol eta Zertifikazio arloa dagoeneko hasia da INAOrekin harremanetan Frantzian ere homologatua izateko eta Jatorri Izendapenaren zertifikazioa HAZIk egin dezan".

Lehenak
Europa mailan "ez dago mugaz gaindiko araudi bakarreko bestelako Jatorri Deiturarik eta hau izango da ezaugarri honekin jaioko den lehena". Akordio honen berri eman diote Europar Batasunari eta iragarri dutenez, "tramitazio guztiak martxan jarri eta izapide administratiboa ixtear da".

Europak oniritzia eman bezain laster, "Nafarroako sektorea Euskal Sagardoa Jatorri Deiturako kide izatera pasako da. Nafarroako sagar eta sagardogileak ere Euskal Sagardoan sartzeko prozedurari heltzeko konpromisoa hartua dute Kontseilu Arautzaileak, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak".

Albiste garrantzitsu hau emateko egin dute ostiral honetako agerraldia, Eusko Jaurlaritzak Donostian duen ordezkaritzan. Hitzorduak Arantxa Tapia, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburua; Joseba Erramundeguy, Euskal Herria Hirigune Elkargoko Mugazgaindiko, Europako eta Nazioarteko kontseilaria; Jose Mari Aierdi, Nafarroako Landa Garapen eta Ingurumen sailburua, Unai Agirre, Euskal Sagardoa Jatorri Izendapeneko zuzendaria eta Bixintxo Aphaul, Domaine Bordatto-ko sagardogilea batu ditu, foru aldundietako eta sagar eta sagardoaren sektoreko hainbat ordezkarirekin batera.