Sagardoaren lurraldea

Euskal Sagardoa aurkeztuko dute gaur, Euskal Herri guztirako lehen sor-marka

Descripción

Eusko Jaurlaritzako, Euskal Elkargoko eta Nafarroako Gobernuko ordezkariek, sagardogintzako hainbat kiderekin batera, xehetasunak emango dituzte, Donostian, mugaz gaindiko jatorri

euskal sagardoa denominación de origen marca sidra cosecha

Ficha

  • Autor: Joxerra Senar
  • Fuente: Berria
  • Fecha: 2024-02-19
  • Clasificación: 2.1. Sidra
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-016664

Texto completo

Ez da besterik Euskal Herrian. Euskal Sagardoa aitzindari izango da. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako sagardogileek abiaturiko eskaera Euskal Herrikoa bilakatu da. Lurralde guztietako sagardo ekoizpenek izango dute babesa mugaz gaindiko jatorri izenaren pean.

Gaur emango dituzte hura sortzeko prozesuaren berri erakundeek eta sagardo sektoreko eragileek. Bertan izango dira Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Industria sailburua, Joseba Erramundegi Euskal Elkargoko Mugaz Gaindiko Europako eta Nazioarteko kontseilaria, Jose Mari Aierdi Nafarroako Gobernuko Landa Garapen eta Ingurumen kontseilaria, Unai Euskal Sagardoa jatorri izenaren zuzendaria eta Bixintxo Aphaulek Domaine Bordattoko sagardogilea.