Sagardoaren lurraldea

'Plan alternatiboak' prestatuko dituzte ostiraletan, txotx denboraldiak irauten duen bitartean

Descripción

Bi ostiraletik behin antolatuko dituzte jarduerak. Pasa den ostiralean egin zuten lehenengoa, eta herriko gazte dexente animatu ziren probatzera.

ocio hernani actividad temporada del txotx

Ficha

  • Fuente: Kronika.eus
  • Fecha: 2024-02-05
  • Clasificación: 2.4. Txotx
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-016654

Texto completo

Bi ostiraletik behin antolatuko dituzte jarduerak. Pasa den ostiralean egin zuten lehenengoa, eta herriko gazte dexente animatu ziren probatzera.

Herriko zenbait gaztek 'Hernaniko ostiral alternatiboak' dinamika sortu berri dute. Taldearen izenak dioen modura, plan alternatiboak prestatuko dituzte zenbait ostiraletan, txotx denboraldiak irauten duen bitartean. Momentuz, bi ostiraletik behin izango dira jarduerak, eta mota askotako ekintzak prestatzea da sortzaileen asmoa.

Pasa den ostiralean egin zuten lehenengo plana; Tilosetan elkartu ziren 'Beer-pong' jolasa egiteko, eta herriko gazte dexente animatu ziren probatzera. Hurrengo jarduera zein izango den taldearen instagram kontutik jakinaraziko dute (@ostiral.alternatiboak).