Sagardoaren lurraldea

Betiko tradizioa, ohitura eta ekimenak, arduradun berriarekin

Descripción

Izango dira 100 urte baino gehiago, Joxe Mari Urreagak Gurutzeta baserria sagardogintzara lotu zuenetik.

sidrería gurutzeta historia sidra sidrero sidrería

Ficha

  • Fuente: Kronika.eus
  • Fecha: 2024-01-27
  • Clasificación: 2.0. Sidrería
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-016652

Texto completo

Betiko tradizioa, ohitura eta ekimenak, arduradun berriarekin
Izango dira 100 urte baino gehiago, Joxe Mari Urreagak Gurutzeta baserria sagardogintzara lotu zuenetik.

Geroztik, beste hiru belaunaldi paseak dira bertatik eta juxtu laugarren ordezkaria, Joxe Angel Goñi, aurten jubilatzen da. Hori dela eta, Gurutzeta sagardotegiaren etorkizuna bermatze aldera, arduradun berria azaldu zaigu: Agustin Etxeberria. Hau ere sagardoari lotua eta ibilbide luze eta oparoa duena.

Beraz, betiko tradizioari eutsiko dio Gurutzetak, betiko ohitura eta ekimenak aurrera eramanez.

Dakizuenez, 2023ko uzta prest daukagu kupeletan, eta botiletan sartu bitartean, txotxetik dastatu eta edateko aukera izango duzue gaurtik maiatzera bitartean. Esan dezakegu aurtengo sagardoak iazkoak baino argiagoak eta lurrintsuagoak direla, eta edan errazagoak.

Bestalde, denok dakigun modura, sagardotegiak tradizio gordeleku ere izan ohi dira, eta kanturako joera ezaguna izan da sagardozalearen aldetik, nahiz eta gaur egun ohitura hori erdi galdua den.

Gure aldetik, urte askotan egin dugun antzera, aurten ere, «Asteazkena Kantuz» ekimena abian jarriko dugu; hau da, asteazkenero otxote bat jarriko dugu kantuan, otsailaren 7tik aurrera.

Jakin ezazue, azkenik, egunero irekita izango duzuela Gurutzeta, astelehenetik igandera, eta betiko menuaz aparte, beganoentzat ere jarriko dugula aukera.

Hala ere, amaitu aurretik, Joxe Angelek bere esker ona adierazi nahi die, urte guzti hauetan, Gurutzetatik pasa diren bezero, bixitari eta lagun guztiei.