Sagardoaren lurraldea

Urnietak txotx denboraldiari irekiera ofiziala eman dio

Descripción

Lehenengo aldiz ekitaldi bat burutu dute herriko ondarea eta sagardogintza balorean jartzeko

sidrería altuna sidra apertura del txotx urnieta

Ficha

  • Autor: Aitziber Muga
  • Fuente: Noticias de Gipuzkoa
  • Fecha: 2024-01-25
  • Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-016607

Texto completo

Urnietak sagardotegi denboraldiari eman zion atzo hasiera herriko lehen txotxaren ospakizunarekin. Ekitaldiko enbajadoreak Nerea Arruti aizkolari txapelduna eta Imanol Ansa banakako erremonte txapelduna izan ziren eta Gure adarraren sagardoa lelopean lehenengo txotxa egin zuten Altuna sagardotegian.

Atzoko ekitaldia lehenengo aldiz burutu zen herrian, Urnieta eta bere aberastasun kultural eta gastronomikoa eta natura balorean jartzeko eta sagardogintzaren mapan koka-tzeko xedearekin.

ur egun lau sagardotegi daude zabalik herrian; Altunarekin batera Elutxetak, Eulak eta Oianumek eskaintzen diete bisitariei upeletatik zuzenean sagardoaz gozatzeko aukera.

Urnietako sagardotegiek 2023ko uztan 300.000 litro sagardo ekoitzi dituzte, eta horietatik 200.000 litro izan dira Euskal Sagardoa. Urnietako zein inguruko herrietako sagastietako 300.000 kg sagar erabili dira Euskal Sagardoa izango den sagardoa ekoizteko.

Jorge Seguradok, Urnietako alkateak, sagardoak Urnietako nortasunean duen garrantzia azpimarratu zuen, eta etorkizunean are gehiago bultzatuko dela esan zuen: “Ahalegin horren helburua ez da soilik sagardogintzako tradizioa zaintzea eta goratzea, baizik eta slow mugimenduari eta km0 turismoari lotutako proposamen turistiko zabalago batean txertatzea”.

Olatz Mitxelenak, Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteko koordina-tzaileak, sagardotegiaz gozatzeko hainbat modu daudela gogorazi zuen. Izan ere, otorduez gain, aukera dago sagardotegietan ere dasta-tze gidatuak egiteko.