Sagardoaren lurraldea

Bertako sagardoak, latan?

Descripción

Atzerrian ohikoa bada ere, euskal herrian oraindik gauza berria da sagardoa formatu horretan ontziratzea. Badira, ordea, bide horri ekin dioten ekoizleak

- lata marca mercado - - sidra - zapiain sagardotegia sidra zelaia

Ficha

  • Autor: N.G.
  • Fuente: Noticias de Gipuzkoa
  • Fecha: 2024-01-30
  • Clasificación: 2.1. Sidra
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-016497

Texto completo

Ameriketako Estatu Batuetan erabat ohikoa da sagardoa latan edatea; Euskal Herrian, berriz, oraindik ere gutxi dira bide horri ekin dioten sagardogileak. Oiharte sagardotegian (Zerain) 2019an merkaturatu zuten lehena, eta haien ondotik beste batzuk etorri dira: Petritegi (Astigarraga), Zapiain (Astigarraga), Bizio (Iurreta), Zelaia (Hernani), Isastegi (Tolosa) eta Saizar (Usurbil).

Petritegi

Hiru sagardo eskaintzen ditu lata formatoan. Sagardo naturala: Euskal Sagardoa Jatorri Deitura duen sagardoa. Urtebi Handi legamia erabili da muztioaren hartzidura egiteko. Sagardo orekatua eta fruta freskoaren usain atseginekoa (edukiera: 250 cl).

Sagarkrash sagarra: Euskal Herrian landutako sagardo sagar mikatz, gozo zein garratzak, eta sagar zukua oinarri duen edari freskagarria. Alkohol graduazio baxuko edari arin orekatu eta karboniko atseginduna (edukiera: 250 cl).

Sagarkras limoia: Euskal Herrian landutako sagardo sagar mikatz, gozo zein garratzak, eta limoi zukua oinarri duen edari freskagarria. Alkohol graduazio baxuko edari arin orekatu eta karboniko atseginduna (edukiera: 250 cl).

Zapiain
Enbata Raw izeneko sagardoa latan ontziratzea erabaki du Zapiain Astigarragako sagardotegiak. Astigarraga, Tolosa eta Errezilgo sagarrarekin egindako Euskal Sagardoa da, nagusiki Urtebi Txiki, Txalaka, Mikatza eta Moko barietateekin egina. Sagar barietate bakoitzaren heldutasuna maila egokira iristen denean, jaso eta upategian eskuzko aukeraketa egiten dute, sagarra garbitu ondoren. Duen karbonikoa naturala da, hartziduratik datorrena. Ez zaio ez gasik ez inongo kontserbanterik gehitu. Sagardo hau ez da ez pasteurizatu ez iragazi (edukiera: 440 cl).

Saizar latako sagardo
Saizar latako sagardo N.G.

Saizar

Saizarrek ere lataren aldeko apustua egin du. Red Bay izena du Usurbilgoak. Sagardo naturala da, Euskal Sagardoa Jatorri Deitura duen sagardoa. Fruitu tropikal eta zitriko usainak ditu, usain baltsamikoetan ondo integratuak. Ahoan, sentsazio gazi, mikatz eta gozoak ageri dira, eta gorputz borobila eta ahaltsua. Eta bukaeran uzten duen lehortasunak edaten jarraitzeko gonbita egiten digu. Legami naturalekin egindako Euskal Sagardoa da, legami komertzialik erabili gabe irakina. Sagasti desberdinetako gure sagarrek dakartzaten legamiak erabiltzen dira (edukiera: 440 cl).

Oiharte

Bi erreferentzia merkaturatu ditu Oihartek: Euskal Sagardoa: %100 bertako sagarrarekin egindako sagardo naturala (edukiera: 440 cl).

Lupuludun Euskal Sagardoa: Euskal Sagardo jatorri deiturako sagarrez eginiko sagardoa, lupuluarekin fermentatua. Sagardoaren freskotasuna eta lupuluk ematen dion mikaztasun fina uztartzen ditu. Sagardo naturala da dastatzerakoan, baina lupuluaren lurrinak an-tzematen dira (edukiera: 440 cl).

Oiharte latako sagardo
Oiharte latako sagardo N.G.

Isastegi

Isastegi sagardotegiak sagardo naturala eskaintzen du latan, Euskal Sagardoa Jatorri Deitura duen sagardoa. Tolosaldeko sagastietako sagarrarekin egiten da Isastegi Euskal Sagardoa eta horrek ematen dio izaera berezia. Sudurrean sagar berdeen freskotasuna du eta orekatua da ahoan, taninoen eta azidotasun atseginaren arteko harmonia perfektuan (edukiera: 330 cl).

Isastegi latako sagardo
Isastegi latako sagardo N.G.

Bizio

Turbia izena du Bizioren proposamenak, 2022ko uztan kaleratutako lehen sagardoa eta orain arte latan egindako sagardo bakarra, uzta horretako lote esperimentalen zati gisa. Okaranen eta gerezien bigarren erabileraren emaitza da; hau da, fruitu horiek Malandra eta Basoa sagardoak ekoizteko erabili ziren oso mazerazio labur batekin. Sagardo hau udan edateko edota janari sendo-ak laguntzeko aproposa da. Zorrotza, freskoa, bizia eta arabisagar kolorekoa. Gominola ga-rratz bat edatearekin alderatu daiteke (edukiera: 330 cl).

Zelaia

Euskal Sagardoa Jatorri Deitura duen sagardo naturala. Usaimen garbia eta intentsitate handikoa, fruta freskoaren usaina, jatorrizko sagarra gogora dakarrena. Ahoan, berezkoa duen karbonikoak freskura emango digu, azidotasun puntu bat nabarmentzen da, orokorrean sagardo oso orekatua da, iraunkor eta atsegina (edukiera: 330 cl).