Sagardoaren lurraldea

"Oinarrizkoak ditugu sagargileak, haien hobekuntzarako bermea da jatorri deitura"

Descripción

"Betiko moduan" ospatu dutela adierazi du Unai Agirrek txotx denboraldiaren irekiera. Euskal Sagardoko koordinatzaileak alor ekonomikot...

sidrería alorrenea astigarraga euskal sagardoa iñigo etxezarreta marca protagonista sagardo berriaren eguna sidra apertura del txotx

Ficha

  • Autor: Unai Agirre
  • Fuente: Naiz
  • Fecha: 2024-01-17
  • Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-016479

Texto completo

Euskal Sagardo Jatorri Deiturarentzat 2023ko uzta «oso ona, handia eta historikoa» izan da. Astearte honetan eman diote hasiera aurtengo txotx denboraldiari. Alor ekonomikotik heldu dio Unai Agirrek sagardoaren munduari. «Ezinbestekoa da negozio lerro guztiak errentagarriak izatea».

Betiko moduan» ospatu dutela adierazi du Unai Agirrek txotx denboraldiaren irekiera. Euskal Sagardoko koordinatzaileak alor ekonomikotik aztertu du sagardoaren negozioa.

Sormarka anitzak ditu Euskal Herrian ekoizten den sagardoak. «Sormarkak egiten duena da oinarri bat jarri, ekosistema mantentzeko. Sagardiak dira oinarria, 200 sagardi ditugu eta 50 sagardotegi gara».

Haren hitzetan, horrek lortu du sagardoa egoera «hobeagora» batera eramatera, baina gaineratu du lan egiten jarraitu behar dela.

Agirrek adierazi du gaur egun ezinbestekoa dela negozio lerro guztiak errentagarriak izatea: «Bat, sagardotegiena, txotx denboraldia, eta bestea, berriz, sagardoak errentagarria izan behar du. Produktua ere errentagarria izan behar du jendeak sagardoa egiten jarrai dezan».

Haren hitzetan, azken urteetan txotx garaiak indar handia hartu du, eta errentagarritasuna bilatu zaio, «beharbada sagardoari baino gehiago».

Horrez gain, Agirrek esan du jende falta dabiltzala gremio gehienak, «denak ez esateagatik».

2023ko uzta «oso ona, handia, eta historikoa» izan dela nabarmendu du Agirrrek: «Normala da Euskal Jatorrikoko deituran gero eta hektaera gehaigo aldatzena ari direlako, eta produkzioak gora egin du. Baina egia da heldutasuna azkartu egin dela, beroak eraginda, eta kalibre txikian baino gehiago, azkar heldu zen. Eta jendea zegoen prestatuta hamabost egun atzerago biltzeko, eta hor sagar pixka bat galdu genuen».