Sagardoaren lurraldea

Gaur hasiko da XXIII. Sagar Uzta, sagarretik sortutako pintxo dastaketarekin

Descripción

Lau eguneko jaiari hasiera emango diote tabernetan, eta Sagarraren Jaiak borobilduko du igandean, Foru Plazako ohiko ospakizunarekin.

ocio astigarraga gastronomía - pincho pote fiesta de la manzana sagar uzta sidra

Ficha

  • Fuente: Kronika.eus
  • Fecha: 2023-09-21
  • Clasificación: 5.3. Fiestas de la manzana
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-016269

Texto completo

Lau eguneko jaiari hasiera emango diote tabernetan, eta Sagarraren Jaiak borobilduko du igandean, Foru Plazako ohiko ospakizunarekin.

Gaur bertan hasiko da Astigarragako XXIII. Sagar Uzta. Sagarraren eta sagardoaren inguruko jarduerekin gozatzeko aukera izango dute astigartarrek lau egunez, gaurtik igandera bitarte. Gastronomia izango da egitarauaren indargunea, baina bestelako jarduerak ere tartekatu dituzte aurtengo edizioan.

Gaurkoan, pintxo-potearekin emango diote hasiera festari. Arratsaldeko 19:00etatik aurrera, sagarraren eratorriekin egindako pintxoak dastatzeko aukera izango da herriko tabernetan.

Kulturarekin lotutakoa izango da, ordea, biharko jarduera. Txalaparta jotzen ikasi nahi dutenentzat aukera paregabea izango da, Astigarragako Herri Eskolako patioan oinarrizko pausoak azalduko baitituzte. Tailer honetan parte hartzeko, beharrezkoa da aurrez izena ematea, info@sagardoetxea.eus helbidera idatzita.

Larunbatean, berriz, Sa­gar-Bira izeneko mendi irteera egin­go dute, Santiomendiko Sagardo Bidean ba­rrena. Antolatzaileek na­barmendu dute, familia giroan gozatzeko ibilbidea dela.

Sagarraren Jaiak borobilduko du egitaraua

Ohi bezala, egun osoko egitaraua osatu dute igande honetarako, Sagarraren Jaia ospatzeko. Goizeko 09:30etan hasiko da, Txirriskla Txistulari Taldeko kideen dianarekin; eta arratsaldeko 17:30etan izango da azkeneko jarduera, afizionatu mailako pelota partidua.

Tartean, ez dira faltako sagardoarekin eta tradizioarekin lotutako jarduerak, noski. Goizeko 10:00etan bilduko dituzte sagarrak Sagardoetxean, ondoren Fo­ru Plazan sagardogintzako lanak egiteko; sagar jotzea eta zanpatzea, besteak beste. Foru Plaza izango da festaren erdigunea, eta bertan egingo dute uzta berriko lehenengo muztioa, topa herrikoi eta guzti.

GAUR, osteguna

19:00, Pintxo-potea sagarraren eratorriekin egindako pintxoekin.

BIHAR, ostirala

17:00, Txalaparta tailerra, Herri Eskolako patioan.

IRAILAK 23, larunbata

09:30, Sagar-Bira: mendi buelta familian, Santiomendin.

IRAILAK 24, igandea

09:30, Txirriskla Txistulari Taldearen diana.

10:00, Sagar biltzea familiekin, Sagardoetxeko sagastian.

11:00, Sagarraren kalejira, herriko kaleetatik plazara.

11:30, Sagarraren azoka.

11:30, Sagardogintzako lanak baserri-dolarean: sagar biltzea, jotzea eta zanpatzea, bertako familien laguntzarekin.

12:30, Sagar dantza eta kirikoketa.

13:00, Txapalarta eta 2023 uztako lehenengo muztioarekin topa herrikoia.

14:30, Herri bazkaria.

17:30, Pelota partidua.