Sagardoaren lurraldea

Sagardoaren kultura eta zentzumenak

Descripción

Sagardoetxea Sagardoaren Museoak bere eskaintza berritu eta eduki berriak garatu ditu, bisitariekin zentzumenak landuz sagarraren unibertsoan barneratzeko.

astigarraga acción cultura sidra - manzana

Ficha

  • Fuente: Berria
  • Fecha: 2024-01-17
  • Clasificación: 3.0. Museo de la Sidra Vasca
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-016173

Texto completo

Sagardoetxea Sagardoaren Museoak martxan
jarri ditu zentzumenekin jolasean aritzeko
usaimenen gunea eta museoko
sagastian aisialdi taldeekin egiteko ihes gela. Horiez gain, urte
osoan sagardoaren kulturaz gozatzeko planak eta jarduera bereziak eskaintzen ditu: Museoa
eta Sagardotegia, Goxokata, Sagarbike, eta Sagardoa eta Itsasoa
esperientziak, esate baterako.
Hamazazpi urteko ibilbidea
egina du Sagardoetxea Sagardoaren Museoak. Astigarragan
(Gipuzkoa) kokatua, urtean
12.000 bisitari jasotzen ditu.
Argi geratu denez, Sagardoetxean sagarraren fruta-arbolari
zukua atera diote, eta sagarraren
kulturaz gozatzeko hamaika ekintza eskura ditu jende orok. Horretarako, www.sagardoetxea.eus
webgunearen bidez, urte osoan
eskaintzen diren jarduerei buruzko informazioaren berri izan
daiteke. l
BIZIKLETAN. Bi lagun, bizikletan ibiltzen, Sagarbike esperientzian.
SAGARDOAREN LURRALDEA
USAIMENA. Bisitari bat, Sagardoetxea Sagardoaren Museoko usaimen gunean. SAGARDOAREN LURRALDEA
SAGARDOA
Urtetik urtera sagardoaren kulturaz gozatzera gerturatzen den
bisitarien kopurua handitzen ari
da, eta orain arte 130.000 pertsonak baino gehiagok bisitatu dute
Sagardoetxea.
Gaur egun, museoak sagardoaren kulturako bitxikeria, historia
eta elaborazio prozesuari dagozkion edukiak ezagutarazteko hiru
gune hauek ditu: sagastia, museo
gunea eta dastalekua. Eta azken
hori izan da, hain zuzen, bisitariekin zentzumenak lantzeko eraberritu dutena, usaimenen gunea
gehituta.
Bertan, sagarraren munduko
eta naturako beste hainbat lurrinekin esperimentatzeko nahiz
gozatzeko aukera eskaintzen zaio
bisitariari. Horrela, fruta-usainak,
lore-usainak, natura-usainak eta
abar ezagutu daitezke lurrin-ontziekin jolasean. Gune berria
irudimenari hegan egiten uzten
dion lekua da, eta bisitariak bere
zentzumenekin jolasean aritzeko
eta museoko bisita beste modu
batean gozatzeko aukera du.
Museoko erakusketa iraunkorra berritzeaz gain, sagarraren eta
sagardoaren kulturako edukiak
modu ludikoagoan zabaltzeko
asmoz, bisitaren edukiak ihes
gela —scape room— formatura
egokitu ditu. Horri esker, bisitariek edukiak jolas, asmakizun
eta proba ugariren bidez lantzeko
aukera izaten dute.
SAGARDOAREN KULTURAZ
GOZATZEKO PLANAK
Horiez gain, sagardoaren kulturaz gozatzeko planak eta jarduera
bereziak eskaintzen ditu Sagardoetxeak urte osoan. Horien artean, Museoa eta Sagardotegia
esperientziak museoko bista eta
sagardotegiko otordua uztartzen
ditu, eta esperientziarik salduena
da. Goxokatak, berriz, usainekin
jolastu eta Euskal Herriko produktu gastronomiko bereziez
gozatzeko aukera eskaintzen du:
sagardo naturala Idiazabal gaztarekin, sagardo aparduna sagar
gozoa eta intxaurrarekin eta Bizi-Goxo izotzezko sagardoa gatza
duen txokolatearekin. Sagarbike
esperientziak, berriz, bizikletan
ibilaldia egiteko aukera eskaintzen du, eta Sagardoa eta Itsasoa
esperientziak sagardoak itsasoarekin duen lotura historikoa ezagutzekoa.