Sagardoaren lurraldea

«Latan saltzeak lagundu egin digu gure produktua kontsumitzaileei iritsarazten»

Descripción

Paul Vander Heide ez da berria Sagardo Forumaren testuinguruan, Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) Michigan estatuko Vander Mill sagardotegiko arduradunak Egoitz Zapiainekin lankidetzan egindako Maiti fresh zaporetako sagardoak Best of Show saria irabazi baitzuen 2019an. Oraingoan, AEBetako sagardogintza gerturatu die jardunaldi teknikoetako entzuleei, eta bere sagardo batzuen dastaketak gidatu ditu. AEBetako sagardoaz gain, Atlantikoaren bi aldeetako ekoizpenak duen antzekotasunez eta elkarrengandik ikas dezaketenari buruz mintzatu da.

estados unidos consumo lata sidra

Ficha

  • Autor: PAUL VANDER HEIDER
  • Fuente: Berria
  • Fecha: 2024-01-17
  • Clasificación: 2.1. Sidra
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • Código: NA-016172

Texto completo

Paul Vander Heide ez da
berria Sagardo Forumaren testuinguruan,
Ameriketako Estatu
Batuetako (AEB) Michigan estatuko Vander Mill sagardotegiko
arduradunak Egoitz Zapiainekin lankidetzan egindako Maiti
fresh zaporetako sagardoak Best
of Show saria irabazi baitzuen
2019an. Oraingoan, AEBetako
sagardogintza gerturatu die jardunaldi teknikoetako entzuleei, eta
bere sagardo batzuen dastaketak
gidatu ditu. AEBetako sagardoaz
gain, Atlantikoaren bi aldeetako
ekoizpenak duen antzekotasunez
eta elkarrengandik ikas dezaketenari buruz mintzatu da.
Sagardoa edari tradizionala al
da AEBetan?
Kolonizazio garaitik datorren tradizio luzea du. Sagastiek, jatekoa
emateaz gain, sagardoa egiteko
aukera ere eman zieten. Edari alkoholdunen debekuaren ondoren, garagardoa hedatu egin zen,
bere ekoizpena hazi, eta sagardoa
atzean gelditu zen. Azken hamabost bat urteotan suspertu egin
da, garrantzia hartuz joan da, eta
oso ondo hazten ari da.
2006an zabaldu zenuen Vander Mill. Nola aldatu da AEBetako sagardo industria urteotan?
Ekoizle askoz gehiago daude
orain. Gu hasi ginenean, gutxi
zeuden Michiganen eta MidWesten, baina orain askoz gehiago
daude. Gainera, elkartu egin
gara, herrialde osoan sagardoa
nola sustatu ikusteko. Zalantzarik gabe, hazten ari da merkatua.
Latan saltzen lehenetakoa izan
zinen. Zergatik egin zenuen
hautu hori?
Hastapenetan aukeratu egin
behar izan genuen latak edo botilak betetzeko makineria erosi.
2011n oraindik latan saltzea egokia ote zen eztabaidan zegoen,
baina, berritzailea eta eroslearentzat berezia izan zitekeela
pentsatuta, horren aldeko apustua egin genuen. Erabaki ona izan
zen: lagundu egin digu hazten eta
gure produktua kontsumitzaileei
iritsarazten. Normalean, AEBetan
sagardoa garagardoaren antzera
edaten da, pinta baten edalontzian. Badira kristalezko botilako
sagardoak, eta horiek kontsumitzeko modua ardoaren antzekoagoa da. Ekoizleak erabakitzen du
zer estilo eta zein edateko modu
nahiago duen.
Zeintzuk dira lataren abantailak eta desabantailak?
Alde du arina eta eramangarria
izatea, %100 birziklagarria denez
iraunkorragoa dela, eta erosoa.
zoragarria iruditzen zait, eta oso
bizipen polita izan dut sagardotegian. Halakorik ez dugunez,
munduko beste leku batzuetan
egiten dutena ikusi eta ospatzen
dugu. Hemengo sagardotegien
moduko leku zehatzik ez badugu
ere, jan eta edan daitekeen lokalak baditugu. Sagardogile askok
jatetxe edo taproom bat dute, eta
leku ona da jendeari sagardoari
buruz irakasteko. Izan ere, ekoizle handiak eta oso txikiak daude,
beren produktuen arteko aldea
handia da; beraz, garrantzitsua
da horren gaineko informazioa
ematea jendeari.
Edonola ere, sagardoa tabernetan edo jatetxeetan edaten da
nagusiki, eta dendetan erosi.
Zer-nolako harremana dago
euskal ekoizleen eta estatubatuarren artean?
Duela bost urte inguru sagardoaren kulturan sakondu eta sagardoa ekoizteko modua ikasteko
Euskal Herrira eta Asturiasera
bidaia egin zuen sagardogile estatubatuarren ordezkaritza batean
parte hartzeko zortea izan nuen.
Lagunak egin nituen sagardogileen artean, eta aukera izan dut
bisita gehiago egin eta ekoizpen
moduekin esperimentatzeko. Azken hamar urteotan sagardogintzari buruzko komunitatea batzen
ari da, ez AEBetan eta Euskal Herrian bakarrik, baizik eta mundu
osoan, eta oso pozik nago horren
parte izateagatik. Jende atsegin
eta maitagarriak osatutako talde
txikia da.
Zer ikas dezakezue elkarrengandik euskal eta estatubatuar
ekoizleek?
Produktua ekoizteko modua desberdina da, eta beste batzuek sagardoa nola egiten duten ikustea
inspiratzailea da. Hemen badira
latak zein lupulua eta beste osagai batzuk dituzten sagardoak,
argi eta garbi, estatubatuarren
eraginez. Hori dibertigarria eta
zirraragarria da.
Ekoizpenari dagokionez, zer
joera nabari dituzu AEBetan?
Azken hamarkadan bide ezberdinak jorratzen ari dira: batzuek
beste herrialde batzuetan ikasitako metodologian jarri dute arreta,
eta beste batzuek, berriz, ardogintzan. Ekoizpena ez dagoenez
tradizioari hain lotuta, sagarraz
gain bestelako osagaiak ere badituzten produktu bereziak egiten
dira.
Sagardo naturala egiten duten
ekoizleak badira, ezta?
Egia da badirela ekoizleak guk
espainiar edo euskal estiloko sagardoa deritzoguna egiten dutenak, baina oso zaila da. Uste dut
estiloa baino gehiago dela: frutari
edo tradizioari lotuago dago. Oso
zaila da sagardo naturala egitea,
fruta ezinbestekoa baita. l
Erosotasuna da nire ustez abantaila nagusia. Kontra, berriz, nahiko teknikoa izan daitekeela, eta
ez dela kristala bezain segurua;
beraz, kontuz ibili behar da. Beste
arazo bat da erosi beharreko kopura; oso handia da, eta ekoizle
txikientzat garestiegia izan daiteke.
Hemen, txotx garaia eta sagardotegiak ditugu; han, halakorik ez duzue. Oro har, non
edaten da sagardoa?
Ez ditugu, ez; baina gustatuko
litzaidake! Txotxarena tradizio
«Ameriketako Estatu
Batuetan ekoizle askoz
gehiago daude orain;
gu hasi ginenean,
gutxi zeuden»
«Azken hamar urteotan,
sagardogintzari buruzko
komunitatea batzen ari
da mundu osoan»